EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2017239

260/2017 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2017ko ekitaldiko aurrekontuko «Foru-aldundien ekarpenak» 9111 programan diru-sarrerak lortu direla-eta Administrazio Orokorreko hainbat programatan 70.773.271,00 euroko kredituak gaitzen dituena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700260
Xedapenaren data: 2017-12-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201706056
Maila: Dekretua
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, 2017ko urriaren 11n egindako bileran, erabaki du Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren 2017ko maiatzaren 17ko bigarren erabakitik eratorritako konpentsazioak direla-eta erabilgarri dauden baliabideen zenbateko osoa Euskal Autonomia Erkidegoko baliabideak banatzeko 2017ko ekitaldiko eredura egokitzea.
Bilera horretan, bestalde, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2017ko ekitaldirako hitzartutako zergak direla-eta bildutakoaren likidazio-aurreikuspenak onartu ditu, hasieran onartutako zenbatekoan baino zenbateko handiago batean; horren ondorioz, aurrekontuan izendatutako kredituak sostengatzeko foru-aldundiek egindako ekarpenen benetako diru-sarrerak ekitaldi horretarako hasieran aurreikusitako aurrekontuak gainditzen dituzte.
Diru-bilketa handiago bat izatearen ondorioz, egoki iritzi zaio Administrazio Orokorraren 2017ko aurrekontuan kreditua gaitzeari honako sail hauen kreditu-behar hauek finantzatzeko
– 02 Atala – Gobernantza Publikoa eta Autogobernua: Itelazpi S.A., 15.122.700,00 euroko kapital-gehikuntza.
– 07 Atala – Hezkuntza: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateen programa-kontratuak, UPV/EHUko ordainsari-osagarriak, bekak eta Haurreskola Partzuergoa, 50.650.571,00 euro guztira.
– 08 Atala – Osasuna: Osakidetzaren inbertsioak, 5.000.000,00 euro guztira.
Arrazoi horiek direla eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, 70.773.271,00 euro gaituko dira aipatu jarduketak finantzatzeko.
Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren, Hezkuntzako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko abenduaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartzea kreditu batzuk gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2017ko ekitaldiko aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik finantzatuko dira kredituok:
Gaitutako kredituak aipatu xedeak finantzatzeko erabiliko dira.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko abenduaren 5ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.