EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017238

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Vitoria-Gasteizko kudeaketa bateratua duten eraikinetan landare, terraza eta lorategien mantentze-zerbitzua helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

Xedapenaren data: 2017-11-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201706044
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: KM/2018/011.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: landare, terraza eta lorategien mantentze-zerbitzua.
c) Loteen araberako banaketa eta kopurua: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
107.438,02 euro, BEZik gabe (130.000 euro BEZa barne).
5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: www. contratacion.euskadi edo www. euskadi.eus/ contratacion
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: aukerakoa.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan eskatutakoak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 08ko 13:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.
c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikina 3. solairua. 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz:
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
1.– Proposamen ekonomikoa. Haztapena: 55 puntu.
2.– Giza baliabideen egokitasuna. Haztapena: 24 puntu.
b) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak:
1.– Proposamenaren balio teknikoa. Haztapena: 21 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
Balio-judizioen araberako balorazioa duten irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). 01010 Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko urtarrilaren 18ko 12:00ak.
Haztapen automatikoa duten irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). 01010 Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko urtarrilaren 26ko 12:00ak.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http:// www.contratacion.euskadi.eus.
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 29a.
Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,
NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.