EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017238

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 1ekoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita sinbologia frankista ezabatzeko 2017. urterako diru-laguntzen eskabideei buruz ebatzitakoa.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-12-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201706026
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/09/14an argitaratutako 2017/07/19ko EBAZPENA [201704452]

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2017ko uztailaren 19ko Ebazpenaren bidez, sinbologia frankista ezabatzeko diru-laguntzen deialdia egin zen, 2017. urterako.
Aipatutako deialdiari buruzko ebazpenaren 13.4 artikuluan xedatutakoaren arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean agertzen diren erakunde onuradunei han zehazten diren diru-laguntzak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Bilbao, 2017ko abenduaren 1a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.