EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017238

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako 2018. urterako tarifak onartzekoa.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-12-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201706022
Maila: Ebazpena
Euskadiko Prezioen Batzordeak 2017ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen-zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaie Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako eskariei. Eskari horiek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2018. urterako tarifak berrikustekoa zen.
Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.) 16.4 artikuluari jarraikiz, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzkoa (ekainaren 8ko BOE, 139. zk).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduak baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoa xedatutakoaren arabera (uztailaren 64ko EHAA, 128. zk.).
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2018. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko ondoko udalek aurkeztutako 2018. urterako tarifak onartzea, balio erantsiaren gaineko zerga barne dela:
1.– Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko udalak, Deba Garaiko eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da; Bergaran, berriz, 06:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta autonomia-erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, abenduaren 24an eta 31n –Bergaran salbu–, eta lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da (Bergaran 22:00etatik 06:00etara).
2.– Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze-Placencia de las Armasko udalak, Deba Behereko eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 07:00etatik 22:00etara.
(2) Tarifa hau igandeetan eta autonomia-erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24an eta 31n.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
3.– Beasain, Lazkao, Legorreta, Ordizia, Segura eta Zegamako udalak, Goierriko eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta autonomia-erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24an eta 31n.
4.– Azkoitia, Azpeitia, Beizama eta Zestoako udalak, Urola Erdiko eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta autonomia-erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24an eta 31n.
5.– Hondarribia eta Irungo udalak, Bidasoako eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da, eta abenduaren 24an eta 31n ere bai.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
6.– Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalak, Buruntzaldeko eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta autonomia-erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24an eta 31n.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
7.– Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak, Oarsoaldea eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta autonomia-erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24an eta 31n.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
8.– Donostiako Udala:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta autonomia-erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 13an, 14an, 16an eta 17an(Aste Nagusia), abenduaren 21an (San Tomas) eta abenduaren 24an eta 31n.
(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.
(4) Gutxieneko tarifak 1,6 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
9.– Bilboko Udala:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
(2) Igandeetan eta autonomia-erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan ezarriko da tarifa hau, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 20:00etatik 07:00etara; baita honako egun hauetan ere: abuztuaren 20, 21, 22 eta 23an (Aste nagusia) eta abenduaren 24an eta 31n.
(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.
(4) Gutxieneko tarifak 1.650 metroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
10.– Barakaldoko Udala:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta autonomia-erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita abenduaren 24an eta 31n ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.
11.– Getxoko Udala:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta autonomia-erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita, 13:00etatik aurrera, larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.
12.– Leioako Udala:

Bigarrena.– Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1ean ondorioak izango ditu.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 4a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakari ordezkoa,
ANE URKIOLA ALUSTIZA.