EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017238

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak ematen dituen zerbitzuen 2018. urterako tarifak onartzekoa.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-12-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201706021
Maila: Ebazpena
Euskadiko Prezioen Batzordeak 2017ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen-zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori trenen, anezka-zerbitzu osagarrien, Larrainetako funikular- eta tranbia-zerbitzuen 2018. urterako tarifak berrikustekoa zen.
Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia-erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.) xedatutakoaren arabera.
2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. paragrafoan zehaztutako aldia.»
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2018. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak ematen dituen Larrainetako funikular- eta tranbia-zerbitzuen 2018. urterako tarifak onartzea, balio erantsiaren gaineko zerga eta bidaiarien nahitaezko asegurua barnean direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
a) Linea nagusia.
b) Txorierriko linea.
c) Tranbiaren tarifak.
Bilbao:
Vitoria-Gasteiz. Berezko tituluak eta konbinatuak:
d) Larrainetako funikularraren tarifak.
e) Osagarrizko anezka zerbitzuak.
Usansolo-Galdakaoko ospitaleko autobusa:
Kukullagako igogailua:
Zumalakarregiko igogailua:
f) Tarifa murriztuak.
Bigarrena.– Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete bateko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 4a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakari ordezkoa,
ANE URKIOLA ALUSTIZA.