EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017238

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2018. urterako tarifak onartzekoa.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-12-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201706020
Maila: Ebazpena
Euskadiko Prezioen Batzordeak 2017ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartu zituen erabakiaren xedapenak argitaratzen dira, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda SA enpresak burutzen duen hiri-garraioaren zerbitzua emateko, Bilboko Udalak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2018. urterako tarifak berrikustekoa zen.
Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda SA enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraiki, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzkoa (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duena (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 151eko Aginduak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoa xedatutakoaren arabera (uztailaren 64ko EHAA, 128. zenbakia).
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2018. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2018. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
Bigarrena.– Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1ean ondorioak izango ditu.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete bateko epean edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, argitaratu eta biharamunean hasi eta hilabete biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 4a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko ordezko lehendakaria,
ANE URKIOLA ALUSTIZA.