EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017238

132/2017 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea xedapen orokorrak egiteko prozedura aplikatzeari buruzko jarraibideak onartzen dituen Gobernu Kontseiluaren erabakia.

Xedapenaren zenbakia: 201700132
Xedapenaren data: 2017-12-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201706019
Maila: Ebazpena
Gobernu Kontseiluak, 2017ko abenduaren 12ko batzarrean, onartu egin du xedapen orokorrak egiteko prozedura aplikatzeari buruzko jarraibideak onartzen dituen erabakia. Hori horrela, behar bezalako publikotasuna izan dezan, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzen Aldizkarian argitaratzea xedapen orokorrak egiteko prozedura aplikatzeari buruzko jarraibideak onartzen dituen erabakiaren testua (ebazpen honen eranskinean dago jasota).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 12a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 12KO 132/2017 EBAZPENARENA
ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, 2017KO ABENDUAREN 12KOA, ZEINAREN BIDEZ ONARTZEN BAITIRA XEDAPEN OROKORRAK EGITEKO PROZEDURA APLIKATZEARI BURUZKO JARRAIBIDEAK
Eusko Legebiltzarraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarenak, bere garaian aurreikusi zuen, modu aitzindari eta batez ere eraginkorrean, antolatu egin behar zela Eusko Jaurlaritzaren aurreproiektu eta proiektu arauemaile guztiak sortzeko prozedura, hala eskatzen dutelako, batetik, herritarren eskubideekiko errespetuak, eta, bestetik, botere publikoen egintza guztiek erabat legearen eta zuzenbidearen pean egon behar dutela dioten zuzenbideko printzipioek.
Indarrean dagoen araudi horrek hainbat erronka ditu, bai gaur egun bai etorkizunera begira, eta horrek arrazoitu egiten du Eusko Jaurlaritzak publikoki azaldu duen asmoa, hau da, legegintzaldi honetan araudi hori aldatu eta eguneratzekoa.
Erabaki honen bidez, segurtasun juridikoaren printzipioa babestu nahi da, eta, horretarako, xedapen orokorrak egiteko prozeduraren arloari eragiten dioten legegintzako aldaketak aztertuko ditugu eta berehalako erantzuna emango dugu. Horrela, gobernuak onartutako jarraibide baten arau zehatzen bidez, gure legearen aplikazioa egokitu ahal izango dugu gainerako ordenamendu juridikora, izaera iragankor eta behin-behinekoarekin, legebiltzarrean 8/2003 Legearen eguneratzea benetan gauzatu arte, eta, hala badagokio, jasotzen duen araubide juridikoaren arauketa orokorra berretsi eta zabaldu arte.
Helburua orain ez da aipatutako arloan arau orokor berriak ezartzea, baizik eta material betearazlea eta interpretaziozkoa ekartzea –horregatik, erabaki hau
Euskal legeriatik datozen ekarpenei dagokienez, beharrezkoa da Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak ezartzen duen udal-autonomia bermatzeko sistema berri eta zehatza aitortzea eta aztertzen ari garen prozeduran behar bezala integratzea. Lege horren bidez, Tokiko Gobernuen Batzordea sortu da, eta batzorde horri nahitaezko txostena egiteko eskumena esleitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean ematen diren xedapen orokorrak egiteko prozeduretan. Horrela, alerta goiztiarreko mekanismoa ezartzen da, eta mekanismo hori garaiz eta behar bezala jaso nahi da prozedura honetan.
Esparru honetan onartu diren estatuko lege berrien translazioari dagokionez, estatuko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak dakartzan arau berriak aipatu behar ditugu. Izan ere, artikulu hauen eragina integratu beharra dago, euskal legeak arautzen dituen gainerako izapideekiko harmonia osoa lortzeko: 129. artikulua –Erregulazio onaren printzipioak–, 132. artikulua –Arau-plangintza– eta 133. artikulua –Herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea–.
Azaldutakoaren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez eta eztabaidatu ostean, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
«Lehenengoa.– Jarraibide hauek onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esparruan sustatzen diren xedapen arauemaile orokorrak izapidetzeko:
1.– Arauak arrazoitzeari dagokionez, erregelamendu edo lege aurreproiektu edo proiektua justifikatzen duten zioak eta oinarriak behar bezala azalduko dira testu juridikoan (irizpide horri eutsi egiten zaio). Berez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko berme formala ez dago jasota aipatzen diren printzipioei lotu behar zaiela dioen literatura-adierazpen formalean –premia, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia–. Izan ere, adierazpen formal horrek bere horretan ez du bermatzen printzipio horiek behar bezala betetzen direnik, ez eta arauen bideragarritasun juridikoa ere.
2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan exijitutako printzipioak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko legeriara, eta, zehazki, autonomia-estatutuaren 10.6 artikuluan xedatutakora egokitzeko lana egin beharko da, arlo honetan euskal erakundeek duten eskumen esklusiboari dagokionez:
3.– Testu juridiko arauemaileen proposamenak idatzi baino lehen eta kontsulta publikoaren bidez etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta ordezkaritza-maila handiena duten erakundeen iritzia biltzearekin lotuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betetzeari dagokionez, ulertuko da hori jasota dagoela Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 4. eta 5. artikuluek arautzen duten
4.– Xedapen orokorraren izapidetzea sustatzen duen zuzendaritza-zentro edo -organoak, aurretiazko kontsultaren izapidea betetzeko, iragarkia jarri ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, zeina izapidetzerako eta informazioa lortzeko gune segurua baita. Horrela, herritarrei gonbidapena egingo zaie iragarriko den informazioari buruzko iritzia eman dezaten, alderdi hauekin lotuta: arau hori onestearen premia eta egokitasuna, arauaren helburuak, ekimen horrekin konpondu nahi diren arazoak eta izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak. Informazio bera
5.– Testu juridiko arauemaile bat aurretiaz onartu ostean, xedapen orokorrak egiteko prozedurako
6.– Aitortu egiten da eta udalerrien berezko eskumenak ukitzen dituzten xedapen orokorrak egiteko prozedurak
7.– Tokiko Gobernuen Batzordearen nahitaezko txostenak ez ditu udal-interesak ordezkatzen dituzten erakundeei eman beharreko entzunaldiaren ezaugarriak, eta xedapen orokorra sustatu duen organoak eskatuko du dagokion lege- edo dekretu-proiektua onartu aurre-aurretik, betiere honako hauetan ezarritakoa errespetatuz: Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenaren ondorioetarako bere arau espezifikoetan ezarritakoa, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiaren legezkotasun-txostenaren arau espezifikoetan ezarritakoa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ekonomiaren eta arauen kontrolari buruzko txostenean, eta, bidezkoak direnean, Lan Harremanen Kontseiluaren eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen txostenetan. Tokiko Gobernuen Batzordean bertan egingo da txostenaren eskaera, eta, ondorio guztietarako, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak hartuko du. Eskaerarekin batera, une horretara arte bideratu den espedientearen kopia aurkeztuko da, bai eta izapidea burutu ahal izateko ekonomia- eta eskumen-alderdiei buruzko agirien kopiak ere. Aipatutako zuzendaritzak, hala badagokio, beharrezkoa aurkezteko eskatuko du. Legearen arabera, txostena 15 eguneko epean egingo da, eskaera hartu eta hurrengo egunetik aurrera, edota 8 eguneko epe laburtuan, premia arrazoitzen bada. Hilabeteko gehieneko epean, izapidetze osoan, jarraitu eta egingo dira, kasuaren arabera, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak ezartzen dituen banakako eta aldebiko izapideak.
8.– Eusko Jaurlaritzaren araugintza-plangintzari dagokionez, dagoen bezala mantenduko da Gobernu Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 9ko Erabakian xedatutakoa. 2017ko Urteko Araugintza Plana onartzeari buruzkoa da erabaki hori. Ondorio horietarako, interpretatuko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 132. artikuluan xedatutakoa publizitate aktiboko izapide bat dela uneko urteko arauak onartzeko aurreikuspenei dagokienez; dagokion erabakia hartu ostean amaituko da izapide hori. Horrez gain, urte bakoitzeko lehenengo hilabeteetako data zehatz batean autonomia-erkidegoko administrazio orokorreko sailek aztertuko dituzten araugintza-ekimenen berariazko adierazpidea dela ere ulertuko da. Zabalkunde publiko horrek gardentasun-printzipioaren eskakizunei erantzuten die, eta, beraz, aurretiaz uneko urteko planean jaso gabe hasi behar diren prozedurek egoera hori justifikatu beharko dute dagozkien memorietan.
Bigarrena.– Jarraibide hauek osatu eta, hala badagokio, ordeztu –kontrakotzat hartzen den guztian– egiten dituzte Gobernu Kontseiluak xedapen arauemaile orokorren izapidetze elektronikorako hartu dituen erabakien bidez emandakoak. Administrazio elektronikoaren arloan eskuduna den zuzendaritzak behar diren egokitzapenak egingo ditu, ezarrita duen prozeduraren arabera, erabaki honetan xedatutakoa betearazteko xedapen arauemaile orokorrak izapidetzeko ereduan.
Hirugarrena.– Erabaki hau