EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2017237

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, funtzio anitzeko inprimagailuak hornitzeko eta mantentzeko kontratuarena (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2017ko azaroaren 28ko erabakia) (Espedientea: 06-1500-17).

Organo emailea: EUSKO LEGEBILTZARRA
Xedapenaren data: 2017-11-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201706010
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
Kontratu-mota: hornidura.
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Izapidea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua:
1. motako funtzio anitzeko fotokopiagailu inprimagailuak: 5.600,00 euro, BEZa kanpo. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 1.176,00 euro. Guztizko zenbatekoa 6.776,00 euro da.
2. motako funtzio anitzeko fotokopiagailu inprimagailuak: 4.800,00 euro, BEZa kanpo. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 1.008,00 euro. Guztizko zenbatekoa 5.808,00 euro da.
1. motako koloretako kopiaren lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 0,055 euro, BEZa kanpo. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 0,0117 euro. Guztizko zenbatekoa 0,0672 euro da.
1. motako zuri-beltzeko kopiaren lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 0,0095 euro, BEZa kanpo. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 0,0020 euro. Guztizko zenbatekoa 0,0115 euro da.
2. motako zuri-beltzeko kopiaren lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 0,0075 euro, BEZa kanpo. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 0,0016 euro. Guztizko zenbatekoa 0,0091 euro da.
Burutzeko epea: 5 urte.
Luzapena: 1, bi urtekoa.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:
– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara; Vitoria-Gasteizko Becerro de Bengoa kalea z.g. (01005 posta-kodea).
– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila.
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 18ra arte; ordutegia, 9:00etatik 14:00etara.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik eta denbora nahikoarekin Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei data eta ordua.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 28a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.