EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2017237

EBAZPENA, 2017ko urriaren 2koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2018ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

Xedapenaren data: 2017-10-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201706000
Maila: Ebazpena
Uretako eta urpeko kiroletako irakaskuntzako funtzio eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzearen inguruan Eskualdaketen Batzorde Mistoak 1994ko maiatzaren 31n hartu zuen erabakia onesten duen uztailaren 12ko 290/1994 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, zuzendaritza honek, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 18. artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DU:
Jarraian adieraziko diren tituluak lortzeko 2018an egin beharreko teoriaren eta praktikaren azterketetarako deialdiak egitea:
Teoriaren azterketak:
1. deialdia.– 2018ko urtarrilaren 22tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisialdirako ontziko patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
2. deialdia.– 2018ko apirilaren 10tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisialdirako ontziko patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
e) Uretako motoko patroia.
3. deialdia.– 2018ko ekainaren 4tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisialdirako ontziko patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
4. deialdia.– 2018ko urriaren 30etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisialdirako ontziko patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
e) Uretako motoko patroia.
Praktikaren azterketa:
Deialdi bakarra.– 2018ko ekainaren 18tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisialdirako ontziko patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
Azterketen data zehatzak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren (www.nasdap.net) web-orrian iragarriko dira, azterketak egin baino astebete lehenago.
Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenengoa.– 1.– Honelaxe egingo dira azterketak:
a) Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak Euskal Herriko Unibertsitateak Portugaleten (Bizkaian) daukan Bilboko Ingeniaritza Eskola. Nautika eta Itsasontzi Makineriako Atalean egingo dira, hortxe bakarrik.
b) Azterketa teorikoen bigarren eta laugarren deialdiak Pasaian (Gipuzkoa), «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHIn egingo dira.
Halaber, azterketa guztiak horretarako eratutako epaimahaiak ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, ebazpen honen 5. oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa hartu behar da kontuan.
2.– Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alor honetako arauekin bat etorriz.
3.– Titulazio bakoitzerako praktikaren azterketak hainbat zati izango ditu: nabigazioaren praktika eta segurtasunaren praktika, irrati-komunikazioak, bela praktikak.
4.– Eskabideak on line bete beharko dira, internet bidez, pausu hauei jarraituz:
a) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web-orrian sartu, eskabidearen atalean edo, zuzenean, www.nasdap.net helbidean.
b) Dagokion eskabide-inprimakia bete.
c) Azterketari dagokion tasa on line ordaindu; ez dira inskribatutzat joko izen-emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.
Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak adierazten du eskabideetako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, erabiltzeko. Nahi izanez gero, eskatzaileak eskubidea izango du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta datuen aurka egiteko, Legeak aurreikusi bezala. Horretarako, idazki bat bidali beharko du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), erabilpen horren arduradun den heinean.
Eskabidea formalizatu ondoren, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
– Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta eskatzailea adingabea balitz (16 urteak beteta izanik, betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.
– Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko patroirako azterketara aurkezteko.
– Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen gordekina, yateko kapitainerako azterketara aurkezteko.
5.– Halaber, izangaiek ondoren azaltzen diren dokumentu, material eta tresnak eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketen arabera:
– Oinarrizko nabigaziorako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea eta boligrafoa.
– Aisialdirako ontzietarako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.
– Yateko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.
– Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta boligrafoa eta nabigazio kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2017ko almanake nautikoa barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.
6.– Eskabideak honako epe hauen barruan aurkeztuko dira:
Azterketa teorikoak:
– 1. deialdia, 2018ko urtarrilean: 2017ko abenduaren 15etik 2018ko urtarrilaren 8ra arte.
– 2. deialdia, 2018ko apirilean: 2018ko otsailaren 26tik martxoaren 20ra arte.
– 3. deialdia, 2018ko ekain
– 4. deialdia, 2018ko urrian: 2018ko irailaren 24tik urriaren 16ra arte.
Azterketa praktikoa:
Deialdi bakarra, 2018ko ekainean: hona matrikula-eskaera aurkezteko epea: 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 11ra arte.
7.– Azterketetan parte hartzeko dokumentazioa ondoko administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango da:
a) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Eusko Jaurlaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
b) «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHI (Marinelen kalea 2, Pasai San Pedro, Gipuzkoa).
c) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Easo 10, Donostia).
d) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saileko Arrantza Egituren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Concha Jeneralaren kalea 23, 2. solairua, Bilbao).
8.– On line egindako eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroko deialdi batean parte hartzeko ezinbestekoa da on line eskabide berria egitea, bigarren oinarriko 3. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera.
9.– Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean oso arrazoi larriak ez badira behintzat (arrazoi horiek epaimahaiaren aurrean behar bezala frogatu beharko dira).
Bigarrena.– Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak izendatuko ditu.
Hirugarrena.– Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulazio guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere betez. Era berean, behar den denborarekin, zentro bakoitzeko iragarki-oholean, titulazioetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera eta onartuen eta baztertuen zerrendak adieraziko dituzte.
Laugarrena.– Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saileko web orrian ere kontsultatu daiteke: www.nasdap.net
Izangaiek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epearen barruan. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.
Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.
Bosgarrena.– Deialdi honen aurka eta beraren ondoriozko egintza administratibo guztien aurka jo ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/12015 Legean ezarritako modu eta kasuetan, emandako idazkuntzaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.