EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017236

JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozeduran aurkeztutako errekurtso eta zatikapen eskabide batzuen ebazpenei buruzkoak.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-11-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201705983
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokienez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.
Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak, eta hau izango da ordutegia: astelehenetik ostegunera 8:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara.
Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, agertzeko epea bukatu eta biharamunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, hari dagokion administrazio-egintza (eranskinean zehazten da espedientea).
Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko duela.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 29a.
Finantza Politikako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.