EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017236

IRAGARKIA, Erasmus+ programaren esparruan (barne hartzen du enpresetako praktiken eta egonaldien antolaketa) Europako enpresetan praktikak egiteko EPEZ XII proiektuaren kudeaketa, koordinazio eta segimendu zerbitzua kontratatzeko prozedura irekiari buruzkoa. (41/17 P.I).

Xedapenaren data: 2017-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201705978
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Kontratua eskaintzen duena.
a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. Telefonoa: 94 601 20 01.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.
2.– Kontratuaren gaia.
a) Deskribapena: goian adierazitakoa.
b) Zenbat halako: ez.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Emateko lekua: ikusi karatula eta baldintza teknikoak.
e) Emateko epea: ikusi karatula eta baldintza teknikoak.
3.– Tramitazioa, prozedura eta era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: zenbait balorazio irizpideen araberako esleipena. Prezioa (60 puntu). Programaren kalitatea (40 puntu).
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 81.600,00 euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Dokumentuak eta argibideak.
a) Helbidea: ikusi 1.a eta 1.b puntuak.
b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2018ko urtarrilaren 8ra arte.
7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria eta karatula.
8.– Eskaintzak aurkezteko.
a) Azken eguna: 2018ko urtarrilaren 15era arte.
b) Dokumentazioa: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria eta karatula.
c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g – 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 – 01005 Vitoria-Gasteiz). Ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era; ostiraletan, Gabonetako txandetan, Aste Santuan eta udako lanaldi jarraituan: 09:00etatik 13:00etara.
Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta mezu elektroniko bat bidali karatulako 28.5 puntuan adierazitako helbideetara, eskaintza bidali dutela jakinarazteko. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintza bidali egin dela jakinarazteko mezua eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a puntua.
b) Eguna: 2018ko urtarrilaren 22an.
c) Ordua: 11:00etan.
10.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
11.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.eus
Leioa, 2017ko azaroaren 30a.
UPV/EHUko 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaz egindako eskuordetzaz sinatua.
Gerentea,
LORE BILBAO ARTETXE.