EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2017235

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 22koa, Deustuko Unibertsitatearena, master honen ikasketa plana argitaratzen duena: Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterra / Joint Master’s Programme in International Humanitarian Action [Deustuko Unibertsitatea, Aix-Marseille Université (Frantzia); Rijksuniversiteit Groningen-University of Groningen (Herbehereak); Ruhr-Universität Bochum (Alemania); University College Dublin, National University of Ireland, DU (Irlanda); Università tà Malta (Malta); Uniwersytet Warszawski (Polonia) eta Uppsala Universitet (Suedia)].

Organo emailea: DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Xedapenaren data: 2017-11-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201705946
Maila: Ebazpena
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa planaren egiaztapena eskuratuta, aurretik Unibasq-ek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia) txostena eginda, eta 2017ko irailaren 29ko Ministro Kontseiluak tituluari izaera ofiziala aitortuta (2017ko urriaren 13ko Unibertsitateen Estatu idazkariaren ebazpenaren bidez 2017ko urriaren 24ko BOEn argitaratuta), errektoretza honek erabaki du Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus Unibertsitate Master / Joint Master’s Programme in International Humanitarian Action [Deustuko Unibertsitatea, Aix-Marseille Université (Frantzia); Rijksuniversiteit Groningen-University of Groningen (Herbehereak); Ruhr-Universität Bochum (Alemania); University College Dublin, National University of Ireland, DU (Irlanda); Università tà Malta (Malta); Uniwersytet Warszawski (Polonia) eta Uppsala Universitet (Suedia)] ikasketetara bideratutako ikasketa plana argitaratzea.
Ebazpen honen xede den ikasketa plana eranskinean ageri den bezala egituratuko da.
Bilbao, 2017ko azaroaren 22a.
Errektorea,
JOSÉ MARÍA GUIBERT UCÍN.