EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017234

IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko 2017ko kanpo-ebaluazioaren prozesua amaitu ondorenean, erakundeek egiaztatu duten ziurtagiri-maila argitara ematen duena.

Xedapenaren data: 2017-12-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201705943
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/05ean argitaratutako 2017/05/31ko 201700162 DEKRETUA

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen duen 162/2017 Dekretua onetsi zuen 2017ko maiatzaren 30ean. Dekretu horren bidez, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen da, bai eta berau lortzeko beharrezkoa den kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeek egin behar duten eskabidea eta bete beharreko baldintzak ere.
Bikain ereduaren arabera 2017an burututako kanpo-ebaluazioetan parte hartu duten erakundeak eta egiaztatu duten ziurtagiri-maila zerrendatzen dira jarraian.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 11.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MIREN DOBARAN URRUTIA.