EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017234

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ikasturteei dagozkienak, soilik–, lan-legepeko eta funtzionario diren langileen plantillak lanpostuen zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-12-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201705936
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/01ean argitaratutako 2017/11/28ko 201700257 DEKRETUA

Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretua (apirilaren 19ko EHAA) urriaren 10eko 198/2006 Dekretuak (2006ko urriaren 25eko EHAA) eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuak (2008ko abuztuaren 14ko EHAA) aldatu zuten. Bada, Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuak, alde batetik, irizpideak ezarri zituen lanpostuen zerrendak, ikasturtez ikasturte, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako eta irakaslerengan duen eragina zehazteko; bestetik, irakasleak dagozkien zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, aipatu ikastetxe publikoen plantilla gure Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera ikasturte bakoitzean egokitzeko asmoz.
Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuak unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako lanpostuen zerrendetako aldaketek eta maisu eta maistrari eragiten dieten zehazteko irizpideak ezarri zituen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei dagokienez.
Azaroaren 28ko 257/2017 Dekretuaren bidez (abenduaren 1eko EHAA) onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako – maisu-maistren kidegoetakoak izan ezik–, lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena, 2017/2018 ikasturterako.
Dekretu horretan, Maisu-Maistren Kidegoaren funtzionarioek bete ditzaketen lanpostuak ere agertzen dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan daudenak.
Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, eragindako ikastetxe bakoitzean ekin zaio langileak berratxikitzeko prozesuari. Horretarako egindako bileraren baitan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.
Akta horiek esku artean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo antzeman diren akatsak konpondu eta gero, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarakoxe da, hain zuzen ere, agindu hau.
Ondorioz, honako hau
XEDATZEN DUT:
1.– Argitara ematea unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ikasturteei dagozkienak, soilik–, lan-legepeko eta funtzionario diren langileen plantillak lanpostuen zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:
a) I. eranskina: lekuz aldaturik gertatu diren pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zer lanpostutatik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data; zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota.
b) II. eranskina: ezabatuen zerrenda.
c) III. eranskina: beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zer lanpostutara berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data zehaztuz; prozesuaren zer fasetan berratxiki diren eta atxikipen-mota.
d) IV. eranskina: aurreko prozesuetan lekuz aldaturik gertatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titularitatea lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota ere.
e) V. eranskina: baterabiltze- edo transformazio-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere.
f) VI. eranskina: bateratzeko-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere.
g) VII. eranskina: prozesuan parte hartu duten maisu-maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan dauden lanpostuei dagokienez.
2.– Langileak birbanatzeko prozesu honek 2017/2018 ikasturte hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 1a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
LABURDUREN ESANAHIA
ALDIA/TXANDA:
1.1.– Lekuz aldaraziko diren langileak zehaztea.
1.2.– Lekuz aldarazitako langileek titularitatea berreskuratzea.
2.1.– Espezialitate bereko eta hizkuntza-eskakizun edo derrigorrezkotasun data ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea, eta hizkuntza-aldaketak.
2.2.– Espezialitate ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea.
2.3.– Lekuz aldarazitako eta berratxiki gabeko pertsonak berratxikitzea.
BT: lanpostuak baterabiltzea.
FZ: finkatze zuzena.
BE: ikastetxeen bateratzea.
ZT: ikastetxeen zatiketa.
ADSKRIPZIO-MOTA (AM):
B: ongi adskribatuta.
P: 2. HE egiaztatzeko mugaeguna gaindituta duten lanpostuetan IGArekin aldi baterako ongi adskribatuta.
E: HE egiaztatzeko mugaeguna gaindituta duten lanpostuetan HErik gabe (hizkuntza-aldaketa) aldi baterako ongi adskribatuta.
T: HE atzeratutako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta.
OHARRAK:
EPEA: lanpostuari HE ezabatzea, egiaztatzeko epea bukatu delako.
I. ERANSKINA. LEKUZ ALDARAZITAKOAK
II. ERANSKINA. EZABATU DIRENAK
III. ERANSKINA. BERRATXIKITUAK
IV. ERANSKINA. ERABATEKO TITULARITATEA LORTU DUTENAK
V. ERANSKINA. BATERABILTZEA
VI. ERANSKINA. BAT EGITEAK EDO/ETA ZATIKETAK
VII. ERANSKINA: Maisu-maistrak