EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017234

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 29koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez Giza Eskubideen «René Cassin» saria ematen baita.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-11-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201705934
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/10/10rean argitaratutako 2017/10/04ko EBAZPENA [201704838]

Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bidez (2013ko urriaren 24ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» saria arautzen da.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2017ko urriaren 7ko Ebazpenaren bidez (2017ko urriaren 10eko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» saria iragarri zen.
Aipatu ebazpenaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaiak, bilduta, 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraituz, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman eta ebazpen-proposamena egin zuen.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Saria ematea.
Giza Eskubideen «René Cassin» saria ematen diogu Sexual Minorities Uganda elkarteari. Sari hau emanda, haien lana aitortu nahi dugu, Ugandan LGTBI komunitateak duen egoera larriaren salaketa babestu eta dei egin haien eskubideak, segurtasuna eta duintasuna errespeta daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 29a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.