EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017234

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 27koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2017. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-11-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201705933
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/21ean argitaratutako 2017/06/13ko EBAZPENA [201703110]

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2017ko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, diru-laguntza hauek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaz aldatu zen.
Ebaluazio Batzordeak, aipatutako ebazpenean izendatuak, eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuko 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamen bat egin du. Eta hori dela-eta, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala aurkeztu izanagatik.
Bigarrena.– II. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).
Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren euskal etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura eta ekipamendu-gastuak).
Laugarrena.– Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, badaezpada baten batek VII. kapituluko diru-laguntzei uko egiten badie, IV. eranskinean ordezkoen zerrendak sartzen dira, eta esleitzeko gehieneko diru kopurua ere ezartzen da.
Bosgarrena.– Diru-laguntzak ez esleitzea V. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 27a.
Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,
GORKA ALVAREZ ARAMBURU.
I. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKAERAK (78)
II. ERANSKINA
IV. KAPITULURAKO ESLEITUTAKO ESKAERAK (69)
III. ERANSKINA
VII. KAPITULURAKO ESLEITUTAKO ESKAERAK (10)
IV. ERANSKINA
ORDEZKO ESKAERAK LEHENTASUN-ORDENAN
V. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKAERAK