EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2017230

IRAGARKIA, «Asua ibaia bideratzeko proiektua, Alba industrien eta Sangroizko zubiaren artean, Sondikako udal-mugartean» deitutako zerbitzua kontratatzeko dena lizitazio-prozedura irekiaren bidez.

Organo emailea: URAREN EUSKAL AGENTZIA
Xedapenaren data: 2017-12-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201705845
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziako Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: URA/004/2017.
2.– Kontratuaren helburua.
a) Helburuaren deskribapena: Asua ibaia bideratzeko proiektua, Alba industrien eta Sangroizko zubiaren artean, Sondikako udal-mugartean.
b) Loteak eta kopurua: kontratuak ez du loterik.
c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulako 10. puntuan zehaztutakoa.
d) Gauzatzeko epea: hogeita bederatzi (18) hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bi milioi, laurehun eta hamabost mila, seiehun eta zazpi euro eta hogeita lau zentimo (2.415.607,24 euro) gehi bostehun eta zazpi mila berrehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta berrogeita hamabi zentimoko BEZa (507.277,52 euro), guztira, bi milioi bederatziehun eta hogeita bi mila zortziehun eta laurogeita lau euro eta hirurogeita hamasei zentimo (2.922.884,76 euro).
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren egoitza.
b) Helbidea: Orio kalea 1-3.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01010.
d) Telefonoa: 945 01 17 00.
e) Faxa: 945 01 17 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 8a, 12:00ak baino lehen.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena, hala balegokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala. Europako Batasuneko estatu bateko enpresa ez-espainiarrentzat: administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulan zehaztutakoa.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskariak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 8a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorra.
2) Helbidea: Orio 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzailea bere eskaintzari eustera behartuta dagoen epea: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
9.– Eskaintzen gutun-azalak irekitzea.
a) Iritzia ematea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea.
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
2) Helbidea: Orio 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2018ko urtarrilaren 16a.
5) Ordua: 12:00.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
2) Helbidea: Orio 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2018ko otsailaren 9a.
5) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako informazioa.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna (hala badagokio): ez dagokio.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 1a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.