EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2017230

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita Orioko portua dragatzeko obretarako kontratuaren lizitazioa (DEI/003/2017/O).

Xedapenaren data: 2017-11-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201705844
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Esleipena egiten duen erakundea.
a) Erakundea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEI/003/2017/O.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburuaren deskribapena: Orioko portua dragatzeko obrak.
b) Gauzatzeko lekua: Orio.
c) Loteak eta zenbakia: ez.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): 5 hilabete, zuinketa-akta izenpetzen denetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait irizpideren arabera esleituko da.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua milioi bat zortziehun eta hogeita hamazortzi mila seiehun eta laurogeita hamahiru euro eta berrogeita hamahiru zentimokoa da (1.838.693,53), BEZa barne.
5.– Bermea:
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 99 91 – Faxa: 945 01 97 64.
e) Telefaxa: 945 01 82 52.
f) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.euskadi.eus/contratacion
g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2017ko abenduaren 20a, 12:00ak.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak:
a) Sailkapena: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 29.2.2 puntuan adierazitakoak.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausulen pleguaren karatulako 29.2, 29.7 eta 37. puntuak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abenduaren 21, 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus pleguak.
c) Aurkezteko lekua:
c.1.– Modu elektronikoan lizitatu nahi izanez gero, eskabideak edo eskaintzak webgune honetara bidali: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion.
c.2.– Paper bidez lizitatuz gero:
1.– Entitatea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
2.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Erregistroan eskura aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1, Lakua I, 5. Solairua, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren eraikina); bestela, postaz bidali beharko dira, aurkezteko epearen barruan, posta-bulegoan zer egunetan jarri den justifikatuta; eta kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez, egun berean, eskaintza bidali dela. Bi baldintzak bete ezean, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz – 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez dago halakorik.
f) Prozedura mugatua izanez gero, zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (gehienekoa eta gutxienekoa): ez.
9.– Esleitzeko irizpideak:
a) Eskaintza ekonomikoa (gehienez 70 puntu).
b) Txosten teknikoa.
b.1.– Lanen deskripzioa eta antolaketa (gehienez ere 20 puntu).
b.2.– Kanpoko gorabeheren eta portuko lanen analisia. 10 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II eraikineko 1. aretoa. Eusko Jaurlaritzaren egoitza.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna eta ordua:
– C gutun-azala: 2018ko urtarrilaren 10a, 12:00etan.
– B gutun-azala: 2017ko urtarrilaren 31, 12:00etan.
11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera (hala badagokio).
14.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 16a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARIA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.