EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2017230

257/2017 DEKRETUA, azaroaren 28koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako izan ezik– lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700257
Xedapenaren data: 2017-11-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201705836
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 1993/02/25ean argitaratutako 1993/02/19ko 199300002 LEGEA

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeko II. tituluko I. kapituluan honako hauek arautzen dira: irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa, lanpostuen zerrenden figura, betiere haren oinarrizko printzipioak eta hura prestatzeko zaindu beharreko prozedura-bideak zehaztuaz.
Ildo horretan, aipatu legeko 5. artikuluak xedatzen du direlako zerrendek izan behar duten gutxieneko edukia: izena, ikastetxea, ikerketarako eta irakaskuntzari laguntzeko edo ikuskaritza teknikorako zerbitzua, eta, beharrezkoa bada, adskribituta dagoeneko hezkuntza-administrazioari dagokion lurralde-eremua; jarduteko eskatzen diren betekizunak, zeintzuen artean egon behar duten hizkuntza eta eskakizunak eta derrigortasun-datak; kasu bakoitzari dagokion talde, kidego, eskala edo lan-kategoria; eta, azkenik, funtzionarioentzako gordetako lanpostuei dagokienez, berariazko osagarria eta lanpostuak betetzeko sistema.
Bestalde, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 5. artikuluko h) idatzi-zatiarekin bat etorriaz, 4. artikuluko i) idatzi-zatiak, batetik, Jaurlaritzari aitortu egiten dio lanpostu-zerrendak onartzeko eskumena, eta, bestetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari erreserbatzen dio irakasleen lanpostu-zerrendak proposatzeko eskumena.
Lanpostu-zerrendak etengabe eguneratu behar dira, hain justu ere ikasturte aldaketa dela-eta ikastetxeetan sortutako egoera berriei egokitzeko. Hortaz, 2017-2018 ikasturteari dagokion eguneraketa ezarri behar da.
Lanpostu-zerrenda hau prestatzeko, honako hauek errespetatu dira: urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuan eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak (6/2000 Dekretuaren bidez, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretua aldatu zen).
Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluak azaldutakoa entzunda, eta Gobernu Kontseiluak, 2017ko azaroaren 28ko bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– 2017-2018 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, ondoko kidego hauetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea), Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (B taldea), eta «iraungitze» egoeran diren Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako irakasleak (B taldea). Dekretu honetako I. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
2. artikulua.– 2017-2018 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea). Dekretu honetako II. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
3. artikulua.– 2017-2018 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak (A taldea), eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak (A taldea). Dekretu honetako III. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
4. artikulua.– 2017-2018 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko musika kontserbatorio profesionaletan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak (A taldea), eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleak (A taldea). Dekretu honetako IV. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
5. artikulua.– 2017-2018 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko arteetako eskoletan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak (A taldea), eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak (A taldea). Dekretu honetako V. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
6. artikulua.– 2017-2018 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzei atxikitako erlijio irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da. Dekretu honetako VI. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
7. artikulua.– 2017-2018 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea). Eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren aldi baterako xedapenetarik lehenengoan xedatutakoa aplikatuaz, lanpostu horiei behin betiko adskribitutako maisu-maistren kidegoetako funtzionarioek okupatu ditzakete direlako lanpostuak. Dekretu honetako VII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
8. artikulua.– 2017-2018 ikasturteari dagokionez Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea) eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (B taldea). Dekretu honetako VIII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
9. artikulua.– 2017-2018 ikasturteari dagokionez Kirolene Kirol Ikastetxe Publikoan ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea). Dekretu honetako IX. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
1.– IES Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHItik lanpostu batzuk bereizi eta IES Azkoitia BHIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:
a) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak:
– «Filosofia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
– «Fisika eta Kimika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
b) Lan-legepeko irakasleentzat gordetakoak:
– «Geografia eta historia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
– «Matematika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
– «Biologia eta Geologia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
– «Marrazketa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
– «Ingelesa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
– «Euskara eta literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
2.– IES Botikazar BHItik lanpostu batzuk bereizi eta CIFP Txurdinaga LHIIan txertatzen dira. Hona lanpostuok:
a) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak:
– «Lan-prestakuntza eta orientabidea» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
– «Interbentzio soziokomunitarioa» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.
– «Interbentzio soziokomunitarioa» espezialitateko bi lanpostu: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
b) Lanbide Hezkuntzako irakasle teknikoen irakasleen kidegokoak:
– «Gizartearentzako zerbitzuak» espezialitateko bi lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.
– «Gizartearentzako zerbitzuak» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
3.– Aurreko bi paragrafoetan xedatutakoaren eraginpeko langileak haien lanpostu berrietan birkokatuko dira. Horretarako apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan ezarritako irizpideak aplikatuko zaizkie; dekretu hori urriaren 10eko 198/2006 Dekretuak eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuak aldatu zuten. Langile horiek jatorrizko ikastetxean zeukaten antzinatasuna mantenduko dute ikastetxe berrian.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Eranskinetan jasotako lanpostuek esleiturik dute berariazko osagarria, zeina jarraian zehazten den, urteko osoko zenbatekoetan. Zenbateko horiek hilekoetan banatuko dira, zehazki, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legeko 19. artikuluan arautzen den bezala.
BOG: Berariazko osagarria, guztira.
BOO: Berariazko osagarri orokorra.
DBO: Dedikazio bereziaren osagarria, bigarren eta hirugarren maletetako kapitalizazioetatik datorrena.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dedikazioa bereziko osagaiaren lehen maila egiaztatu duten irakasleek, gorago adierazi diren zenbatekoez gain, urteko 1.105,02 euroko osagarria jasoko dute.
Dedikazio bereziko osagaiaren laugarren maila egiaztatu duten irakasleek, karrerako funtzionario direnek, urteko 659,12 euro jasoko dituzte; eta dedikazio bereziko osagaiaren bosgarren maila egiaztatu dutenek urteko 546,28 euro jasoko dituzte; betiere goragoko paragrafoetan adierazi diren zenbatekoen osagarri bigarren xedapen gehigarrian zehaztu bezala banatuko dira aipatu zenbatekoak, hilabeteka.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Irakaskuntza-karrera profesionalaren gaineko negoziaziorik gertatu arte, Bigarren Hezkuntzako pertsonalak ondoko irakaskuntza eta ikastetxe hauetan tutoretza funtzioak egiteagatik pizgarri ekonomiko osagarria jaso ahal izateak indarrean dirau: Bigarren Hezkuntzako Araubide Orokorrekoa edo Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetan; eta hori dela-eta, 814,52 euroko zenbatekoa jasotzeko eskubidea sortuko da, zeina bigarren xedapen gehigarrian adierazi bezala banatuko baita, hilabeteka.
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Zuzendaritzako funtzioak egiteak berarekin dakar honako honetan ezarritako ordainsariak jasotzeko eskubidea: Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioentzako ordainsariei buruzko ekainaren 26ko 177/1990 Dekretua. Unibertsitatez kanpoko irakasle publikoen lan-baldintzak arautzeko Akordioaren barruan eguneratuko dira ordainsari horiek, hain justu ere beherago zehaztutako urteko zenbatekoetan, betiere bigarren xedapen gehigarrian adierazi bezala banaturik, hilabeteka.
Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko Katedradunen Kidegoa.
Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoa.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa.
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa
Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa
Hizkuntza Eskola Ofizialeko Irakasleen Kidegoa
Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa.
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak
Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa ezartzeko, ikastetxe guztietan, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan, Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan izan ezik, ikastetxeko ikasle-kopurua honela zehaztuko da: zenbat ikasle matrikulatu diren ikastetxean erregimen ofizial, presentzial eta osoko eskaintzan irakasten diren irakaskuntza arautuetan.
Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ikastetxeko ikasle-kopurua ikastetxe horretan irakaskuntza ofizialetan matrikulatu direnen kopurua izango da.
Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen kasuan, hasierako prestakuntzan matrikulatutako ikasleen kopuruaren eta enplegurako prestakuntzako ikasleen kopuruaren batuketa hartuko da kontuan. Azken kasu honetan, enplegurako prestakuntza-ikastaroen iraupenaren arabera, ohiko ikasturtearen iraupenari begira, haztatuko da ikasleen kopurua.
Helduen Hezkuntza Ikastetxeetan gelen kopurua honako hau izango da: prestakuntza arautuen ikasturte hasierako matrikula-datuetan agertzen diren taldeak, bider 1,6 indize-zuzentzailea.
Pertsona batek bi kargu baditu, osagarri altuena duen karguagatik soilik ordainduko zaio. Era berean, zerbitzuaren beharrak direla eta, irakasle bati zuzendaritzako kargua edo kargu akademikoa eta aldi berean talde bateko tutoretza edo zikloko koordinatzailearen funtzioak esleitu ezkero, osagarri altuena duenagatik ordainduko zaio soilik: izan karguari dagokion osagarria, izan tutore- edo ziklo-koordinatzailearen funtzioak benetan betetzeagatik dagokion pizgarri ekonomiko gehigarria.
SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 1. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostuak, eta derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 2. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostuak, dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan zehazten denez.
ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Bigaren Hezkuntzako Institutuetan lanpostua betetzen duten maisu-maistren lanpostu-mailako osagarria urteko 2.042,18 eurotan gehituko da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoarekin berdintzekotan.
ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan agertzen diren lanpostuak betetzeko sistema lekualdatze-lehiaketarena izango da, berezi gisa sailkatzen diren lanpostuen kasuan izan ezik, berariazko lehiaketaren bidez beteko baitira.
BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Atzerriko hizkuntzan eman behar diren espezialitateetako lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko, espezialitate egokia izateaz gaian, ondoko dekretuko 2. artikuluan ezarritako titulu, gaitze edo ziurtagiriren bat izan beharko da: 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakas-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta tituluak eta ziurtagiriak onartzen dituena.
HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
1.– Hizkuntza Indartzeko irakasleen lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:
– Gaztelania eta Literatura.
– Euskara eta Literatura.
– Geografia eta Historia.
– Latina.
– Greziera.
– Ingelesa.
– Frantsesa.
– Alemana.
– Filosofia.
2.– Kultura Klasikoaren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:
– Latina.
– Greziera.
3.– Curriculum-aniztasuna (Zientzia- eta matematika-esparrua)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:
– Biologia eta Geologia.
– Fisika eta Kimika.
– Matematika.
– Teknologia.
4.– Curriculum-aniztasuna (Hizkuntza- eta gizarte-esparrua)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:
– Gaztelania eta Literatura.
– Euskara eta Literatura.
– Geografia eta Historia.
– Latina.
– Greziera.
– Ingelesa.
– Frantsesa.
– Alemana.
5.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Zientzia- eta teknologia-esparruaren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:
– Biologia eta Geologia.
– Fisika eta Kimika.
– Matematika.
– Teknologia.
– Informatika.
6.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Gizarte-esparruaren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Geografia eta Historia» espezialitatea izatea.
7.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Ingelesa)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Ingelesa» espezialitatea izatea.
8.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Frantsesa)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Frantsesa» espezialitatea izatea.
9.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Gaztelera)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Gaztelania eta Literatura» espezialitatea izatea.
10.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Euskara)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Euskara eta Literatura» espezialitatea izatea.
HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dekretu honetan xedatutako lanpostu guztietara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da adingabeen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 lege organikoaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren araberako ezezko ziurtagiria.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Administrazio bideari amaiera ematen dion dekretu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko azaroaren 28an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.