EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2017229

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 19/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-11-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201705810
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Fundacion Tecnalia Research & Innovation fundazioak hala eskaturik, zenbateko bat erreklamatzeko 19/2017 prozedura arrunta bideratu da, Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, eta epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza hauek baitira:
131/2017 EPAIA
Epailea: Nuria Ballve Botas.
Lekua: Durango (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamazazpiko uztailaren hogeia.
Alderdi demandatzailea: Fundacion Tecnalia Research & Innovation fundazioa.
Abokatua: Jose Arturo Aguado De Maeztu.
Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.
Alderdi demandatua: Lenengo 2004 SL.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
EPAITZA
Osorik baiesten dut Fundacion Tecnalia Research & Innovation fundazioaren prozesu-ordezkariak aurkeztutako demanda, Lenengo 2004 SL enpresaren aurkakoa; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 11.905,25 euro ordaintzera, gehi legezko interesak interpelazio judizialaren egunetik epai honen egunera arteko interesak eta eta egun horretatik guztia ordaindu artekoak –PZLren 576. artikuluan ezarritakoaren arabera–. Prozesuko kostuak ere berak ordaindu behar ditu.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren daukan eta eman duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenak. Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko uztailaren hogeian.
Eta Lenengo 2004 SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, eman eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko azaroaren zortzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.