EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2017229

AGINDUA, 2017ko azaroaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bitartez BIOEF Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren Roche «Stop fuga de cerebros» doktoretza ondorengo laguntzak arautu eta deialdia egiten den.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-11-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201705805
Maila: Agindua
Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa –BIOEF–, Euskadiko osasun sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzeko Osasun Sailak sortutako tresna da. Halaber, Fundazioak kolaborazio, kooperazio eta komunikazio esparru bat osatzen du osasunaren ikerketan eta berrikuntzan diharduten erkidego, estatu eta nazioarteko mailan dauden hainbat sektoreren artean. Gainera, BIOEFek osasun programa eta politikak zein intersektorialak oinarritzen laguntzen du, Osasun Sistemaren lehiakortasun eta kalitatea areagotzeko, eta baita Euskal Herrian aberastasuna sortu eta haren garapen sozioekonomikoan laguntzeko ere. Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren arabera, BIOEF sail horren mendeko sektore publikoko fundazio bat da, zeinak Osasun Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritzari laguntzen dion zuzendaritza horri dagozkion funtzioetan.
Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioko ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legeak, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako ekainaren 1eko 14/2011 Legeak erreferentziarako esparru komuna eratzen dute osasun ikerketa sustatu eta haren funtzionamendu eraginkorragoa zehazteko.
Esparru horretan, Osasun Sailak Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020 ere atera du, BIOEFekin batera, hura hedatu eta inplementatzeko. Agindu hau bi ardatz estrategikoren ildo berean dago: Pertsonen Ardatza, batetik, zeinak «osasun sistemako profesionalen ikerketa eta berrikuntza-jarduerak piztea eta gaixoen zein hiritarren esku-hartzean aurrera egiten jarraitzea» duen helburu; bestetik, Baliabideen Ardatza, «Osasun arloan ikertzeko eta berritzeko finantzazioa hobetzea, barne- zein kanpo-baliabideekin».
ROCHErekin helburu horrekin adostutako lankidetza-akordioaren ondorioz, BIOEFek ikerketarako laguntzen deialdi hau abian jartzeko beharrezko finantzazioa lortu du, publizitate, objektibotasun eta konkurrentzia lehiakorreko printzipioak jarraikiz, Euskadin dagoen Osasun Ikerketa Instituturen bateko edo Euskadiko osasun sistemako Ikerketa Erakundeko ikerketa talde batean sartzeko doktoratu osteko ikertzailea kontratatzeko xedearekin, non Euskal Osasun Sistematzat Osasun Antolaketako ekainaren 26ko 8/1997 Legeak bildutako 5. artikuluak zehazten duena jarraituko den.
Deialdi honetan doktoratu osteko laguntza bat eskaintzen da, 18 hilekoa, non doktoreak lan-kontratua sinatu behar duen ikerketan aritzen den euskal erakunde batekin. Erakundea Euskal Osasun Sistemako zentro bat edo Euskadiko Osasun Ikerketa Institutu bat izango da. Euskal Osasun Sistematzat Euskadiko Antolamendu Sanitarioko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 5. artikuluak ezarritakoa ulertuko da.
Deialdi hau Herri Administrazioen diru-laguntza jarduerak ezartzen dituzten publizitate, konkurrentzia eta objektibotasun printzipioetan oinarrituta ebatziko da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauen Testu Bateginean bildutako terminoekin, azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuak onartua, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) oinarrizko baldintzen arabera, zeina uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatu baitzuen, eta Diru-laguntzen Lege Orokorraren Araudia onesten duen (DLOA), eta laguntza eta diru-laguntzei aplikatuko zaizkien gainerako xedapenak ere beteko dituzte, eta agindu honetan zehazten diren irizpideen araberako baliabide ekonomikoak aplikatuko dira, gainera.
Hori guztia dela eta, azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorraren hamaseigarren xedapen osagarriko 1. atalean zehazten dena beteaz, apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 2.2.b) eta 4.2 artikuluekin lotuta, non Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala zehazten den,
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea eta helburua.
1.– Agindu honen xedea oinarri arautzaileak zehaztea eta ikertzaile doktore bat kontratatzeko laguntzen deialdia egitea da, lehiakortasun konkurrentzia baldintzan, publizitate, gardentasun, objektibotasun, berdintasun eta ez baztertze printzipioetan oinarrituta, oinarrizko ikerketa, translazionala edo orokorreko (ez klinikoa) proiektu bat egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Ikerketa Institutu bateko edo Euskadiko osasun sistemari dagokion zentro bateko ikerketa taldeetako lan programen ildoan.
2.– Programaren xedea ikertzaile gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan mantentzea da, eta gaixoari zein hiritarrei zuzendutako ikerketa erraztea, oinarrizko ikerketako proiektu translazional edo orokor baten bidez (ez klinikoa).
3.– Deialdi honetarako, ikerketa eta garapena ordaingabeko jardueratzat hartuko dira eta Europar Komisioak ezarritako baldintzak bete beharko dira Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Batasuneko Esparruan (EBren Egunkari Ofiziala, C 198, 2014.06.27koa).
2. artikulua.– Erakunde onuraduna.
1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradunak izan daitezke Euskal Osasun Sistemako zentroak edo Euskal Osasun Ikerketa Institutuak. Euskal Osasun Sistematzat Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 5. artikuluak ezarritakoa ulertuko da.
2.– Erakunde onuradunek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta ezingo dira izan artikulu horretako 2. eta 3. artikuluetan aipaturiko egoeraren batean.
Erakunde onuradun izatea debekatzen duten egoeratan ez egotea arrazoitzeko, azaroak 17ko 38/2003 Legearen 13.7 artikuluan aurreikusitako bideak erabili ahal izango dira.
Erakunde onuradunek zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzan egunean daudela frogatu beharko dute, horretarako erakunde eskudunak igorritako egiaztagiri administratibo positiboak aurkeztuz. Dokumentu hauek aurkezteko betebeharrik ez dagoenean, erakunde onuradunaren erantzukizun aitorpena aurkeztu beharko da, eta baita administrazio publiko eta honen erakundeen kasuan,eta erakunde publiko eta fundazioenetan ere. Erakunde onuradunek aitorpen horretan jasotako egoeran egon daitezken aldaketak organo bideratzaileari jakinarazi beharko dizkiote. Halaber, erantzukizun aitorpen bitartez frogatu beharko dute ez direla zordunak diru-laguntzen itzultzea ezartzen duen ebazpen baten arabera.
Diru-laguntza ezin izango da ordaindu erakunde onuradunak arestiko betebeharrak betetzen ez dituen bitartean.
3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Laguntzaren guztizko zenbatekoa 60.000 euro izango da, ROCHE Farma, S.A.rekin «Stop Fuga de Cerebros» ikerketa-programa sustatzeko sinatutako lankidetza-akordioaren ondorioz BIOEFek jasotako funtsak, alegia.
4. artikulua.– Laguntzen ezaugarriak.
1.– Kontratua:
Laguntzaren xedea lan-kontratuaren kostuak ordaintzea izango da, edozein motatako kontratua bada ere, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Aipaturiko kontratua sinatuz, ikertzaile doktoreak Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez eman zaion laguntzari dagokion ikerketa proiektua soilik egiteko konpromisoa hartuko du.
2.– Iraupena: kontratuak hemezortzi hilabete iraungo ditu, laguntzaren hasierako egunetik hasita zenbatu behar dena.
Aldi baterako ezintasunek, haurdunaldiko arriskuek, amatasunek, adopzioek edo haurrak hartzeak, edoskitzeko arriskuek edo aitatasunek, ikertzailearen kontratuaren indarraldia etengo dute. Kasu horretan, etendako denbora berreskuratu ahal izango da, interesatuak aurretik eskatuta, laguntzaren esleipenaren 18 hilak igarotakoan, uko egin edo ezeztatu ez denean, Ikerketa Zuzendaritzak aurretik baimendu badu, eta gutxienez 60 eguneko berreskuratze-aldiak edo luzeagoak direnean, aurrekontuek ahalbidetzen badute.
3.– Zenbatekoa: laguntza ordainketa gordinerako eta ikertzaileen Gizarte Segurantzako enpresa-kuota ordaintzeko erabiliko du erakunde onuradunak.
5. artikulua.– Ikertzaileen eskubideak eta betebeharrak.
Ikertzaileek ekainaren 1eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 14/2011 Legean (aurrerantzean, ekainaren 1eko 14/2011 Legea) aipatzen diren eskubide eta betebeharrak izango dituzte, 2005eko martxoaren 11ko Batzordearen Gomendioak, «Ikertzailearen Europako Gutuna»-ri dagokionaren arabera, lotutako zentro eta erakundeetan zehaztutako baldintza zehatzen aurka egin gabe, ezta ekintza bakoitzaren deialdian zehar aurreikusitakoen aurka ere.
6. artikulua.– Erakunde onuradunaren betebeharrak.
1.– Hurrengoak dira erakunde onuradunaren betebeharrak edo obligazioak langile ikertzailearekin zehazten den lan harremanaren ondoriozkoez gain:
a) Laguntzaren erakunde onuradunak proposatutako langile ikertzaileak kontratatzea indarrean dagoen lan-legeriaren arabera eta agindu honetan adierazitako iraupen, ordainsari eta bestelako baldintzak beteaz.
b) Organo kudeatzaileari jakinaraztea laguntza ematearen hasierako egoeran gerta daitezkeen aldaketak, uko egiteak, eteteak eta aldaketak, eta bateraezintasunak, daudenean, eta baita haren helburua behar bezala betetzeko arazoak eragin ditzaketen gainerako ezustekoak ere, gertatu eta hile bateko epean, gehienez.
c) Agindu honen arabera kontratatutako ikertzaileei behar duten laguntza ematea eta ohiko jarduerak garatzeko beharrezkoak diren baliabide, tresna edo ekipamenduen erabilera erraztea.
d) Programa behar bezala doala zaintzea, kontratatutako ikertzaileei haien ikerketa gauzatzearekin lotuta ez dagoen jardueraren bat egitea ezingo zaiolarik eskatu.
e) Ikertzaileak ikerketa burutuko duten departamentuetan, institutuetan eta erakunde publiko edo pribatuetan sartzea ahalbidetzea.
f) Laguntza programa honen barruan erakunde onuradunaren eta pertsona ikertzailearen arteko kontratuetan «stop fuga de cerebros» Roche doktoretza ondorengo laguntzen finantza-laguntzak adierazi behar dira.
g) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Kontu Publikoen Euskal Auzitegiak eskatutako informazioa ematea, laguntzen jomugaren fiskalizazioko funtzioak beteaz.
h) Diru-laguntza jasoko duen egoeraren helburua edo ezaugarriak nabarmen aldatuko dituzten gertakizun guztiak jakinaraztea, eta laguntza kudeatzen duen organoarekin batera lan egitea jarduera horiek egiaztatzeko, ikuskatzeko, segimendua egiteko eta kontrolatzeko prozeduretan.
2.– Erakunde onuradunak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauen Testu Bateginaren VI. Tituluan bildutakoa bete beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko laguntzen eta diru-laguntzen ingurukoa, eta baita azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan adierazitakoa ere, Diru-laguntzen Lege Orokorra, alegia.
7. artikulua.– Laguntza onartzea.
Programa honetan araututako erakunde onuradunak 10 lanegun izango ditu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazten denetik hari uko egiteko, idatziz. Bestela, onartutzat emango da.
8. artikulua.– Laguntzen ordainketa eta kudeaketa.
1.– Laguntzaren erakunde kudeatzaileak berehala transferituko dio erakunde onuradunari emandako laguntza.
2.– Erakunde onuradunak, arrazoi sendoengatik, finantzatutako ikerketa proiektua bukatzerik ez badu, berehala jakinaraziko dio organo kudeatzaileari eta proiektuaren garapen zientifikoaren eta balantze ekonomikoaren egoerari buruzko txostena ere bidaliko dio.
Organo kudeatzaileak espedientea aztertuko du eta Osasuneko sailburuordeari proposatuko dio laguntza kitatzeko ebazpena onartzea, eta itzuli beharreko kantitateak zehaztuko ditu, itzuli beharrekoak daudenean.
9. artikulua.– Laguntzari uko egitea.
1.– Laguntzari uko egitea idatziz jakinarazi beharko da, eta erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko du. Idatziz azalduko ditu arrazoiak eta haren data. Jakinarazpena uko egitea gauzatzeko data baino 10 lanegun lehenago egin beharko da.
2.– Uko egiteak Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez onetsiko dira.
3.– Uko egiteak erakunde onuradunak kontratua finantzatzeko erabili ez dituen diru-kantitateak itzultzea dakar. Uko egite horren eragin ekonomikoak uko egiteko egunean bertan gauzatuko dira, beharrezkoak ez ziren ordainketen itzulerak baleude ere.
10. artikulua.– Bateraezintasun baldintzak.
1.– Programa horren barruan laguntzarik ezin da jaso, oro har, ez funts publikoenak ez pribatukoak, ezta inolako soldatarik ere.
2.– Kasu bakunen batean, irakaskuntza atazekin bateratu ahal izango da, erakunde berean edo beste batean (gehienez 80 ordu) eta Herri Administrazioko zerbitzurako langileen bateraezintasunen indarrean dauden arauak jarraitu beharko dira, baina irakaste ataza horiek ezingo dute ekintza honen xedea eragotzi. 24 orduko edo zatiko guardiekin batu ahal izango da, hilean 96 ordu gehienez.
11. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.
Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa oro, honen helburua bete dela uste bada, eta honek edo beste Herri Administrazioekin batera lortu bada, laguntza ematearen ebazpena aldatuko du, haren onuraduna izateko diru-laguntzaren gutxieneko baldintzak betetzen badira. Horretarako, Osasun sailburuordeak hari dagokion likidazio-ebazpena esleituko du, non emandako zenbatekoak doituko diren, eta haiek emateko irizpideak zein mugak aplikatuko diren. Laguntza jasotzen duenak erabili ez duen zenbatekoa itzuli beharko du. Baldintzen aldaketa horren ondorioz emandako diru-laguntza edo haren zati bat itzuli beharko balitz, 15. artikuluan araututako itzulera-espedientea irekiko da.
12. artikulua.– Segimendua.
Laguntzaren erakunde onuradunak nahitaez justifikatu beharko du laguntza zertarako erabiliko den. Horretarako, laguntzaren organo kudeatzaileari honako dokumentazioa aurkeztuko dio exekuzio-epea bukatu eta hiru hileko epean:
– Memoria zientifikoa, non laguntza jaso den bitartean egindako jardueren deskribapen xehatua aurkeztuko den. Ikertzaileak, talde hartzailearen buruak eta erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko dute. Erabiliko den eredua II. eranskin gisa dator honekin batera.
– Memoria ekonomikoa, non kontratatutako pertsonaren urteko kostuaren xehetasunak emango diren. Hautagaiak eta erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko dute. Erabiliko den eredua III. eranskin gisa dator honekin batera.
13. artikulua.– Ikuskaritza eta kontrola.
Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzak ikuskaritza eta kontroleko beharrezko ekintzak egin ahal izango ditu agindu honek jarraitzen dituen helburuak betetzea bermatzeko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren betekizunak eragotzi gabe.
14. artikulua.– Urratzea.
Laguntzaren erakunde onuraduna Euskal Ogasun Orokorraren Printzipio Arautzaileen Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan bildutako kasuren batean egongo balitz eta, ondorioz, agindu honetan eta aplikatuko diren besteetan bildutako baldintza edo obligazioak urratuko balitu, edo diru-laguntza emateko baldintzaren bat beteko ez balu, azaroaren 11ko 1/199 Lege Dekretuaren 53. artikuluan zehaztutako baldintzak, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluan zehaztutakoak, Diru-laguntzen Lege Orokorra, eta diru-laguntza emateko ebazpenean datozenak ere, dirua itzultzeko prozedurari ekingo zaio.
15. artikulua.– Laguntza jasotzeko eskubidearen galera aitortzeko eta, dagokionean, dirua itzultzeko prozedura.
Agindu honetan aurreikusitako urratze-kasuetan, hauxe izango da jarraituko den prozedura:
a) Osasuneko sailburuordeak aginduko du eta Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendariak jakinaraziko du prozeduraren hasiera. Prozeduraren hasierak oraindik egin gabe dauden ordainketak etengo ditu, daudenean.
b) Hasiera-ebazpen horrek haren oinarriak ere azalduko ditu, eta 15 eguneko epea emango du alegazio egokiak aurkeztu ahal izateko.
c) Alegazioak jasotakoan, edo epea bukatutakoan egin ez direnean, bukatutzat emango du prozedura Osasuneko sailburuordeak, ebazpen bidez.
Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea hamabi hilekoa da.
Ebazpenean urraketak egon direla adierazten bada, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, dagokionean, Euskal Herriko Diru-zaintza Orokorrari itzuli beharko zaio dirua, laguntza ordaindu zenetik dagozkion legezko interesak gehituta, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta bi hileko epean. Epe hau boluntarioa izango da.
d) Dirua epe boluntario horretan itzuliko ez balitz, Ogasun eta Ekonomia Saileko Ogasun eta Finantza-politika Sailburuordetzaren jakinean jarriko da, aplikatuko den lege-araudiak zehazten duena bete dezan.
16. artikulua.– Datu pertsonalak.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoa, Datu Pertsonalen Babesekoa, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen fitxategiena eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren sorrerakoa beteaz, deialdi hau izapidetzeko bildu diren datu pertsonalak, hartan parte hartu duten pertsonen erabiltzeko eta argitaratzeko baimena dutenak, «Ikerketa biomedikoko proiektuak» Fitxategian gordeko dira, zeinaren helburua ikerketa biomedikoko proiektuen segimendua eta kontrola egin eta helburu estatistikoekin emaitzak argitaratzea den.
Datuen atzitze, zuzentze, baliogabetze eta aurkaratze eskubideak laguntzaren organo kudeatzailearen aurrean erabili ahal izango dira, BIOEFeko egoitzara idatziz (Ronda de Azkue, 1, BEC dorrea, 48902 Barakaldo, Bizkaia).
Gainera, deialdi honetara aurkeztuko diren pertsonek baimena ematen diote laguntzaren organo kudeatzaileari aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren ala ez beste herri erakundeetan egiaztatzeko.
17. artikulua.– Organo kudeatzailea.
Deialdi honen kudeaketa Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioari dagokio (BIOEF).
18. artikulua.– Eskakizunen formalizazioa eta aurkezteko epea.
1.– Eskakizuna elektronikoki aurkeztuko da euskadi.es egoitza elektronikoan azaldutako gidalerroei jarraikiz.
Eskakizunarekin batera agindu honen 22. artikuluan adierazitako dokumentuak bidaliko dira.
2.– Eskakizunak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabetekoa izango da.
3.– Hautagai bakoitzak eskakizun bana baino ezingo du aurkeztu deialdi honetan.
4.– Eskakizuna aurkeztu eta gero ezingo da aldatu, aginduan bildutako salbuespenak salbuespen.
19. artikulua.– Eskakizunean egon daitezkeen gabeziak zuzentzea.
Diru-laguntzen eskakizunetako eremu guztiak beteta ez baleude, edo eskatzen den dokumentazio guztia ez baditu, erakunde eskatzaileari eskatuko zaio hamar lanegunetan hori zuzendu edo falta diren dokumentuak bidaltzeko, eta hala egiten ez badu, eskakizuna ukatuko zaio eta Administrazioak ebatziko du eskakizun horren inguruan eta ebazpena jakinaraziko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.
20. artikulua.– Hautagaien eskakizunak.
Doktore titulua izatea.
21. artikulua.– Ikerketa talde hartzailearen eskakizunak.
1.– Taldeen burua ikerketa jarduera burutzen duen zentroarekin, Osasun Ikerketa Institutuarekin edo OSN arloko zentroetan ikerketa jarduera kudeatzen duen zentroarekin lotuta egon beharko du estatutu, funtzionario edo lan-kontratu bidez.
Horretarako, taldeko buru bat edo gehiagoren zuzendaritza zientifikoarekin lan egiten duen ikertzaileen lantaldea hartuko da talde hartzailetzat, zeinak argitalpenen erregistro komuna izango duen.
22. artikulua.– Nahitaezko dokumentazioa.
Hurrengo dokumentuak aurkeztu beharko dira, 18. artikuluan adierazitako eskakizun-inprimakiarekin batera.
1.– Hautagaiaren doktore titulua, edo haren eskubideen ordainagiria, non tituluaren data agertuko den.
2.– Ikerketa proiektuaren proposamen-memoria. Deialdiarekin batera ekarritako eredu arautua bakarrik erabiliko da horretarako.
3.– Laguntza jasoko duen taldearen buruaren eta hautagaiaren Curriculum Vitae arautua (CVN), CVN editoretik (http://cvn.fecyt.es/editor) automatikoki sortua edo FECYTen CVN arauan ziurtatutako edozein erakundetik sortua. Haiek beteta, eskakizunarekin batera aurkeztuko dira aplikazio informatikoaren bitartez.
4.– erakunde eskatzailearen erantzukizun adierazpena (IV. eranskina).
Eskatutako dokumentuak EAEren hizkuntza ofizialetako batean edo ingelesez aurkeztu behar dira.
23. artikulua.– Ebaluazioa.
1.– Jarraibideen arabera eta epearen barruan aurkeztutako edo zuzendutako eskakizunen ebaluazioa eta aukeraketa egiteko, 19. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordea sortuko da, eta hurrengoek osatuko dute:
a) Presidentea: Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendaria, Maria Aguirre Rueda.
b) Kideak:
– BIOEF Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren I+G+b arloko zuzendaria, Susana Belaustegui Ituarte.
– Osakidetzako Osasun-laguntzako zuzendariordea, Carlos Sola Sarabia.
c) Idazkaria: BIOEFen I+Grako laguntzen deialdien kudeaketa-arduraduna, Olatz Sabas García-Borreguero.
2.– Balorazio Batzordeak proiektuak ebaluatuko ditu ondorengo balorazio irizpideen arabera:
a) Hautagaiaren curriculumeko merituen balorazioa: 50 puntu gehienez.
– Hautagaiaren argitalpenak (gehienez 30 puntu): azken 10 urteotan argitaratutako lanak baloratuko dira, JCR 2015ean indexatuak, mota hauetakoak: jatorrizko artikuluak eta zuzenketak (ez dira onartuko: case report-ak, zuzendariarentzako edo editorearentzako gutunak, editorialak, liburuen kapituluak, osagarrietako argitalpenak, epub-en argitaratutakoak, eta talde/partzuergoko sinadurak). Horrela egingo da baremazioa:
– Doktoretza ondorengo hautagaiak azken hamar urteotan parte hartu izan duen esleitutako proiektuak (gehienez 10 puntu). Hautagaiak hautatutako 5 proiektu baloratuko dira gehienez, azken 10 urteotan nazioko zein nazioarteko deialdietan esleituak, non ikertzaile nagusi edo kolaboratzaile gisa parte hartu duen. Proiektu bakoitzari 2 puntu emango zaizkio.
– Hautagaiaren doktoretza-ondorengo mugikortasuna (gehienez 5 puntu). Tesia aurkeztu ondoren gertatu diren egonaldiak kontuan hartuko dira.
– «Doktoretzako aparteko saria» jaso izana (5 puntu).
b) Ikerketa-proiektuaren balorazioa: 15 puntu gehienez. Kanpo-ebaluatzaileen lankidetza eskatuko da, proiektuen kalitate zientifiko-teknikoaren kalitateari buruzko txostenak egin eta hurrengo alderdiak ebaluatu eta baloratu ditzaten:
– Kalitate zientifiko-teknikoa: 5 puntu gehienez.
– Osasun arazoak konpontzeko emaitzak transferitzeko ahalmena: 10 puntu gehienez.
c) Hautagaia hartuko duen ikerketa taldearen balorazioa, 2012ko urtarrilaren 1etik eskakizunak aurkezteko epea bukatu arte: 35 puntu gehienez.
– Taldeko buruaren CVn bildutako argitalpenen balorazioa. Azken 10 urteotan argitaratutako lanak baloratuko dira, JCR 2015ean indexatuak, mota hauetakoak: jatorrizko artikuluak eta zuzenketak (ez dira onartuko: case report-ak, zuzendariarentzako edo editorearentzako gutunak, editorialak, liburuen kapituluak, osagarrietako argitalpenak, epub-en argitaratutakoak, eta talde/partzuergoko sinadurak): 25 puntu gehienez. Horrela egingo da baremazioa:
– Taldeak parte hartzen duen finantzatutako ikerketa-proiektuak: 10 puntu gehienez. Horrela egingo da baremazioa:
3.– Bi hautagaik edo gehiagok puntu kopuru berbera lortuko balute, hurrengo kategorietan lortutako puntuen arabera ordenatuko dira: a) kategoriaren barruan, hautagaiaren curriculumeko merituak. 1. argitalpenak eta, berdinketa hautsiko ez balitz, proiektuetan parte hartzea, doktoretza ondorengo mugikortasuna, doktoretzako aparteko saria, tesiaren zuzendaritza eta patenteak, berdinketa hausten den arte.
4.– Laguntzaren organo kudeatzaileak dokumenturik eskatuko balu merituak egiaztatzeko, organo kudeatzaileari adierazitako baliabideen bitartez eta adierazitako epean bidaliko zaio.
24. artikulua.– Laguntza emateko prozedura.
1.– Agindu honetan araututako esleipenerako prozedura lehiaketa izango da.
2.– Balorazio Batzordeak deialdiaren oinarriak ongi betetzen diren ala ez aztertuko du, baliabideak esleituko ditu eta Osasuneko sailburuordeari dagokion ebazpen-proposamena aurkeztuko dio.
3.– Ebazpen-proposamenak honako hauek hartuko ditu: erakunde onuraduna, pertsona onuraduna eta dagokion diru-kantitatea, eskuragarri dagoen kreditura mugatua, eta ordezkoen zerrenda puntu gehienetik gutxien dituenera ordenatuta.
25. artikulua.– Ebazpena, ebazteko epea, jakinarazpena, baliabideak eta publizitaterako prozedura.
1.– Laguntzak ebazpen bakar bidez eman edo ukatuko ditu Osasuneko sailburuordeak, Balorazio Batzordeak aurkeztutako ebazpen-proposamenean oinarrituta.
2.– Aipaturiko ebazpenaren arrazoiak eman beharko dira, eta onuraduna nor den, emandako diru-kantitatea xehatua zein den eta ordezkoen zerrenda edukiko ditu.
3.– Hartuko den ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko da, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hileko epean. Epea igarotakoan ebazpenik argitaratu ez bada, eskatzaileek eskakizuna baliogabetzat eman ahal izango dute azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 25.5 artikuluaren arabera, diru-laguntzen lege orokorra, eta baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21 eta 25.1.a) artikuluen arabera ere.
4.– Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka erakunde eskatzaileek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Osasuneko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluak ezarritakoaren arabera.
5.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 10 laneguneko epean, erakundeek hari uko egingo diotela adierazi ahal izango dute. Aipaturiko epean uko egite hori aurkezten ez bada, deialdiari dagokionez, laguntza onartu dela ulertuko da.
6.– Esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo 10 egunetan uko egindako laguntzak ordezkoen zerrendan agertzen diren eskatzaileei emango zaizkie, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.
Diru-laguntza emandako azken postuaren hurrengoan dauden pertsonei emango zaizkie laguntzak.
7.– Hautatutako hautagaia ebazpena eman eta gehienez ere 2 hileko epean hasiko da taldean.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Oinarrizkotzat jotako manuen aplikazioari dagokionez, agindu honetan aurreikusi ez den guztirako, honako hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren Erregelamenduan (DEO) uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Diru-laguntzen izapidetzearen ondoriozko isunak jartzea edo bestelako jarduerak, administrazioaren eskumenak erabiltzea eragiten dutenean, Osasun Sailaren administrazio organoaren edo organoen bitartez burutuko da, edo, dagokionean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumena duten beste sailen bitartez.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, zuzenean, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1999 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluek ezarritakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 22a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
I. ERANSKINA
PROIEKTUAREN MEMORIA
II. ERANSKINA
AZKEN MEMORIA
III. ERANSKINA
AZKEN MEMORIA EKONOMIKOA
IV. ERANSKINA
ERANTZUKIZUN AITORPENA