EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2017228

IRAGARKIA, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuarena, «Debagoiena ESIko traumatologian oin eta eskumutur ebakuntzetarako osteosintesia erosteko» espedientearen lizitazio-prozedura ireki bidezko esparru-akordioko prozedurari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-11-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201705785
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Debagoiena Erakunde Sanitario Integratua - Kontratazio Zerbitzua, Nafarroa Etorbidea, 16 – 20500 Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa). Telefonoa: 943 035300, luzapena: 5725, faxa: 943 035324.
c) Espediente zenbakia: G/111/20/1/1611/O141/0000/102017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: Debagoiena ESIko traumatologian oin eta eskumutur ebakuntzetarako osteosintesia erostea.
c) Loteak eta kopurua: bai, 2.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: prozedura ireki bidezko esparru-akordioa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 40.537,25 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 56.590,25 euro (BEZik Gabe).
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea: www.contratacion.euskadi.eus
7.– Kontratistaren eskakizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Bestelako ekonomiako eta finantzako kaudimenak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abenduaren 26a, 14:00etan.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eta oinarri teknikoen pleguan eskatutakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1 puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran mantendu beharko duen eskaintza: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak Baloratzeko irizpideak Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:
a) Formulatan oinarritutako irizpideak:
a.1.– Prezioa: 45 puntu.
a.2.– Entregatzeko epea: 10 puntu
<= 24 h inplantearen jakinarazpen-egunetik: 10 puntu.
> 24 h eta <= 48 h. inplantearen jakinarazpen-egunetik: 5 puntu.
> 48 h inplantearen jakinarazpen-egunetik: 0 puntu.
Multzo honi dagokion guztizko ponderazioa: 55 puntu.
b) Irizpide subjektiboetan oinarrituta:
b.1.– Balorazio teknikoa: 45 puntu.
Produktuaren kalitatea baloratzeko gehienezko puntuazioa 45 puntukoa izango da, eta honela izan daiteke:
– 0 puntu: dokumentazio tekniko urria duten eskaintzek edo eskainitako laginak edo produktua eskatutakoarekin bat ez badatoz jasoko dute puntuazio hori.
– 1-20 puntu. Teknikoki baliozkoak diren produktuak baina kalitatea Eskasa denean.
– 21-35 puntu: Teknikoki baliozkoak diren produktuak eta kalitate Egokia dutenak.
– 36-45 puntu: Eskaintza edo produktu Bikainak izango dira.
Aurretik aipatutako balio-judizioetan oinarritutako balorazio-irizpideekin bat etorriz, 16 puntuko gutxieneko atalasea ezartzen da. Ezarritako gutxieneko atalasera iristen ez diren eskaintzak prozesutik kanpo geldituko dira eta ez dira formulatan oinarritutako irizpideak irekiko.
Eskaintzak baloratuta berdinketa izanez gero, hau lehenetsi: balorazio teknikoa.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: 2018ko urtarrilaren 3a, 10:00etan.
b) Irekiera ekonomikoa: 2018ko urtarrilaren 25a, 10:00etan.
11.– Bestelako informazioa:
12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (466,14 euro).
13.– Hala dagokionean, deialdiari buruzko informazioa agertu edo pleguak lortzeko informatikako ataria edo web orria: www.contratacion.euskadi.eus
Arrasate, 2017ko azaroaren 13a.
Kontratazio Mahaiko presidentea,
JAIME RUIZ DE EGUINO LANGARICA.