EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2017227

1397/2017 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, 2017ko lekualdatze-lehiaketaren deialdian deituko diren lanpostuak zehazteko irizpideak ezartzen dira.

Xedapenaren zenbakia: 201701397
Xedapenaren data: 2017-11-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201705752
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/08/08an argitaratutako 2016/07/18ko AKORDIOA [201603499]

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2016ko uztailaren 18ko Erabakiaren bidez, Ente Publikoaren 2016. urteko lekualdatze-lehiaketarako irizpide orokorrak onartu ziren.
2017. urtean, Osasun arloko Mahai Sektorialak negoziazio-prozesuari hasiera eman zion Ente Publikoan egin beharreko lekualdatze-lehiaketa berria onartzeko. Prozesu hori hainbat bileretan egin da, eta aurreakordioa lortu zen SATSE, SME eta UGT sindikatuekin 2017ko ekainaren 23an.
Aipatutako aurreakordioak 2017. urtean lekualdatze-lehiaketa bat egitea aurreikusten du. Bertan, datorren Enplegu Publikoaren Eskaintzan eskainiko diren lanpostuen % 90 deituko da, eta deialdi ezberdin horien oinarriak aurtengo azken lauhilekoan zehar argitaratu behar dira.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2017ko azaroaren 9ko Erabakiaren bidez, Ente Publikoaren 2017. urteko lekualdatze-lehiaketarako irizpide orokorrak onartu ziren.
Administrazio Kontseiluaren 2016ko uztailaren 18ko Erabakian aurreikusitako lekualdatze-lehiaketa, azkenean deitu ez zena, eragin guztiekin, baita baremazioari dagozkienak ere, integratuta gelditzen da 2017ko azaroaren 9ko Erabakian. Ondorioz, 2016. urteko lekualdatze-lehiaketan eskaini behar ziren lanpostu-kopurua 2017ko lekualdatze-lehiaketan sartzen da.
2017ko urriaren 31n, akordiora iritsi ziren Osasuneko Mahai Sektorialean SATSE, SME eta UGT sindikatuekin. Horren ondorioz, Osakidetzako 2017. urteko lekualdatze-lehiaketaren deialdiko lanpostuak sartzeko eta destino-esleipenak egiteko irizpideak ezarri dira.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluko 2017ko azaroaren 9ko Erabakiaren lehenengo idatzi-zatiak ezartzen du dagokien kategorietako lekualdatze-lehiaketa arautuko dituzten oinarriek honakoak zehaztuko dituztela: parte hartzeko baldintzak, eskainitako destinoak, prozedura eta merezimenduen baremoa.
Aipatutako erabakiaren bigarren idatzi-zatiak ezartzen du lekualdatze-lehiaketako deialdiaren lanpostu-kopurua 3.004 izango dela. Horiek deitutako lanpostu funtzionalen artean nola egongo diren banatuta erabakiaren eranskinean jasotzen da.
Aipatutako erabakiaren bosgarren idatzi-zatiak ezartzen du Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak ebazpena emango duela 2017ko lekualdatze-lehiaketan sartuko diren lanpostuak hautatzeko irizpideak zehazteko.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2017ko azaroaren 9ko Erabakiaren seigarren idatzi-zatiak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari agintzen dio dagozkien behin betiko borondatezko mugikortasuneko prozesuetako deialdia kudeatzeko eta zehazki, beste hainbat alderdiren artean, deitu beharreko lanpostuak zehazteko.
2017ko azaroaren 9ko Erabakian jasotako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren agindua betetzeko eta 2017ko lekualdatze-lehiaketako behin betiko borondatezko mugikortasuneko prozesuan deitu beharreko lanpostuak zehazteko, honakoa ematen da
EBAZPENA
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 2017ko lekualdatze-lehiaketako borondatezko mugikortasuneko prozesuan deituko diren lanpostuak zehazteko irizpide orokorrak ezartzen dira, jarraian zehazten den deialdiko kategoria/lanpostu funtzional bakoitzean:
1.– 2017ko abuztuaren 31n zerbitzu-eginkizunetan okupatutako lanpostu hutsak.
2.– Ebazpen honen datan behin-behineko atxikipenean okupatutako lanpostu hutsak.
3.– 2017ko abuztuaren 31n titularrik eta betetzen duen langilerik gabeko lanpostu hutsak.
4.– Beharrezkoa bada, 2017ko abuztuaren 31n bitartekoek okupatutako titularrik gabeko lanpostu hutsak, horiek hautatzeko lotura-data zaharrena kontuan izanda. Aipatutako antzinatasuna zehazteko honakoa izan da kontuan: bitarteko langilearen lotura behin-behineko izendapenetik eta/edo hasiera batetik bitartekoa izatea etenik gabe lanpostu funtzional horretan eta zerbitzu-erakunde edo zentro horretan.
Idatzi-zati honetan jasotako irizpideak aplikatuz lortutako lanpostuen hautaketatik Enplegurako 2014-2015 Eskaintza Publikoan deitutako eta eskainitako lanpostuak baztertu dira.
Bigarrena.– Ebazpen honetan ezarritako irizpideak Osakidetzako Administrazio Kontseiluko 2017ko azaroaren 9ko Erabakiaren, Ente Publikoaren 2017. urteko lekualdatze-lehiaketako irizpide orokorrak onartzen dituenaren, eranskinean jasotako kategoria/lanpostu funtzional bakoitzeko lanpostu-kopuruari aplikatuko zaizkio.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da lekualdatze-lehiaketa arautuko duten deialdiaren oinarriak jasotzen dituzten ebazpenak aipatutako Aldizkarian argitaratu aurretik edo aldi berean.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.