EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017226

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko 1063/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-11-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201705734
Maila: Ediktua
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: behin betiko neurriak, 1063/2016.
Demandatzailea: JBHV.
Abokatua: Macarena Garay Gomez de Cedron.
Prokuradorea: Jasone Elorduy Simón.
Demandatua: Carolina Bravo Vegas.
Gaia: neurriak aldatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-06an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Zati batean baiesten dut JBHVk jarritako demanda, Carolina Bravo Vegasen kontrakoa; horrenbestez, 2007ko urtarrilaren 16ko 1/2007 epaiaren bidez erabakitako aldatu behar dut (epai hori Barakaldoko JVSMk eman zuen) eta neurri hau onartu:
A) Carolina Bravo Vegas andrearen seme-alabekin zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean aitak baliatuko du esklusiboki, eta seme-alaben zaintza eta jagoletza ere aitari esleitzen zaizkio. Halaber, errespetatu egingo da amonak izan duen egitazteko zaintza. Bestalde, ez da ezartzen inolako komunikazio- eta egonaldi-erregimenik zaintza ez duen gurasoaren alde.
B) Hileko 100 euroko mantenu-pentsioa ezartzea, zaintza ez duen gurasoaren kargura, eta seme-alaba bakoitzaren alde (200 euro, guztira). Hil bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko du, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIaren aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.
C) Seme-alaba adingabeen ezohiko gastuak, bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran. Guztiarekin ere, presakoak ez diren ezohiko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta esanbidezko objekziorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, ez da berariazko erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuen gainean.
Carolina Bravo Vegas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2017ko azaroaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.