EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017226

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abuztuaren 18ko Aginduaren babesean aurkeztutako artxibo ez-publikoak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko jardueretarako diru-laguntza eskabideen gainean hartu den erabakia.

Xedapenaren data: 2017-11-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201705731
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/08/21ean argitaratutako 2017/08/18ko AGINDUA [201704141]

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abuztuaren 18ko Agindua 2017ko abuztuaren 21ean argitaratu zen EHAAn; agindu horren bidez ezarri zen artxibo ez-publikoak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko diru-laguntzak emateko araubidea.
Aipaturiko aginduaren 11.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean aipatzen diren onuradunei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 15a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.