EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017224

IRAGARKIA, abusu-drogak gernuan bahetzeko erreaktiboak eskuratzeko hornidura-kontratua lizitatzeari buruzkoa.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-11-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201705692
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Esleipena egiten duen erakundea. Datu orokorrak eta argibideak eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 91 77.
5) Telefaxa: 945 01 93 01.
6) Posta elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko abenduaren 12ko 10:00ak arte.
d) Espediente-zenbakia: 40/2018-S.
2.– Kontratuaren xedea:
a) Mota: hornidurak.
b) Deskribapena: abusu-drogak gernuan bahetzeko erreaktiboak eskuratzea.
c) Loteak eta lote-kopurua: ez.
d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: karatulako 10. puntuan adierazitakoa, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
f) Luzapena onartzea: bai, gehienez ere jatorrizko kontratuak duen iraupen berekoa.
g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 33696500-0.
3.– Izapideak eta prozedura:
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide dago (karatularen 30.2 klausulan zehaztuta daude).
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 171.368 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 85.684 euro, BEZik gabe. BEZa: 17.993,65 euro. Guztira, BEZa barne: 103.677,65 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak:
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten dena.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abenduaren 12a, 10:00ak arte.
b) Aurkezteko modalitatea: paperean.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua, Lakua II eraikina.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
d) Aldagaiak: ez.
e) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun baliodun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Deskribapena: Eskaintza ekonomikoak irekitzea (B gutun-azalak).
b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Osasun Saila.
c) Helbidea: Donostia kalea 1.
d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
e) Eguna eta ordua: 2017ko abenduaren 19a, 11:00etan.
10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Bestelako argibideak: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 14a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.