EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017224

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziorako mezularitza- eta paketeria-zerbitzua kontratatzeko lizitazioaren deialdia egiten duena (2018-2019).

Xedapenaren data: 2017-11-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201705690
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:
1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta Posta Kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 01 85 17.
5) Faxa: 945 01 87 06.
6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko abenduaren 15a.
c) Espedientearen zenbakia: KM/2018/001.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: mezularitza- eta paketeria-zerbitzua.
c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia:
1 Lotea: mezularitza- eta paketeria-zerbitzua.
2 Lotea: liburutegi arteko maileguen zerbitzua.
d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: baldintza teknikoen pleguan azaldutako eraikinak.
d) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 24 hilabete.
f) Luzapena onartzea: bai, bi luzapen. Lehena 2020. urte naturalean eta bigarrena kontratuaren hasierako iraupena berdindu arte.
g) Esparru-akordio bat ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 64120000.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 3.309.090,92 euro.
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
1 Lotea: mezularitza- eta paketeria-zerbitzua.
2018: 622.753,72 euro + 130.778,28 euro (BEZ). Guztira: 753.532,00 euro.
2019: 622.753,72 euro + 130.778,28 euro (BEZ). Guztira: 753.532,00 euro.
2 Lotea: liburutegi arteko maileguen zerbitzua.
2018: 129.312,40 euro + 27.155,60 euro (BEZ). Guztira: 156.468,00 euro.
2019: 129.312,40 euro + 27.155,60 euro (BEZ). Guztira: 156.468,00 euro.
6.– Eskatutako bermeak:
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lizitazio aurrekontuaren % 5.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: bai, baina aukerakoa da, eta Karatulako 29.2.3 klausulan eskatutako kaudimenaren ordez aurkeztu daiteke.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: Karatularen 29.2.3 klausulan ezarritakoak.
c) Beste betekizun espezifiko batzuk.
d) Erreserbatutako kontratuak: ez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abenduaren 22ko 13:00ak.
b) Aurkezteko modua: paperean zein lizitazio elektronikoaren bidez.
c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
– eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.
– bitarteko informatikoekin zerbitzuen kontrol eta jarraipena gauzatzeko lehenetsitako sarbidea: 15 puntu.
– ingurumen arloko irizpideak. Garraioan kutsadura murriztea: 25 puntu.
– «15 kg arteko hiriko zerbitzua» bizikleta mezularitza bidez: 15 puntu.
– ibilgailu hibrido/edo elektrikoak: 10 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko urtarrilaren 8ko 12:00ak.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2017ko azaroaren 13an.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 15a.
Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,
NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.