EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017223

IRAGARKIA, 2017ko azaroaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbait aldaketa-prozedura hasi direla.

Xedapenaren data: 2017-11-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201705660
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/15ean argitaratutako 2016/04/14ko EBAZPENA [201601570]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak aldaketa-prozedurak hasteko zenbait erabaki hartu ditu, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdiaren 18.3 eta 23. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2016ko apirilaren 14an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2016-04-15eko EHAA).
Ezinezkoa izan da aipatutako aldaketa-prozedurak hasteko erabakiak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz – PK: 01009), hala zuzenean nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta.
Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela aipatutako prozedurei hasiera emateko erabakien testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 7a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.