EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017223

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, toki-erakundeei beren artxibo sistema jartzeko edota sendotzeko diru-laguntzak emateko dena.

Xedapenaren data: 2017-11-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201705648
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/11n argitaratutako 2017/06/29ko AGINDUA [201703489]

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko ekainaren 29ko Aginduak toki-erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotzeko emandako diru-laguntzak arautzen ditu, eta diru-laguntza horietarako deialdia egiten du (2017ko uztailaren 11ko EHAA, 131. zenbakia).
Aipatutako aginduaren 11.3 artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean aipatzen diren udalei eta entitateei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 10a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.