EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017223

AGINDUA, 2017ko azaroaren 2koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-11-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201705633
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/09/28an argitaratutako 2017/09/01eko AGINDUA [201704643]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Lan eta Justiziako sailburuak 2017ko uztailaren 1ean eman zuen aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2017ko irailaren 28ko EHAA, 186.zenbakia), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– José Antonio Carnero Fernandez jauna Ikuskaritza Zerbitzuko buru izendatzea Bilboko Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetzan. Lanpostuaren datuak: kodea: 511211; dotazioa: 1.
Bigarrena.– Izendapenak 2017ko azaroaren 2tik aurrera izango ditu dagozkion ondorioak.
Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 2a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.