EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017222

IRAGARKIA, zeinaren bidez Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2017ko urriaren 3ko Ebazpena jakinarazten baita. Jakinarazpen horren bidez, 20-TU-Q-2016-00122 erreklamazioa artxibatzea ebatzi da.

Xedapenaren data: 2017-11-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201705630
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ingrid Arrazola Schlamilchek Viajes Halcón-en aurka jarritako erreklamazioan aldeek akordio bat lortu dutenez –hala dago jasota espedientean–, erreklamazioa artxibatuko da.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2017ko azaroaren 9a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.
ERANSKINA