EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017222

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 16koa, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarena, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako diru-laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-11-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201705598
Maila: Ebazpena
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak dekretu-proiektu bat egin du, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako diru-laguntzak arautzeko; eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak ezarritakoaren arabera izapidetu beharko da dekretu-proiektu hori.
Horretarako, eta aipatutako lege araudi hori betez, Lehendakariak 2017ko urriaren 23an 27/2017 Dekretua eman du –bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako diru-laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektua egiteko prozedura hasteko agindu du dekretu horrek– eta geroago, 2017ko azaroaren 13an, 28/2017 Dekretua eman du –dekretu horrek aldez aurretik onartu du dekretu-proiektu hori–, testu artikuluduna idatzi ondoren.
8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, xedapen orokorrak jendaurrean jarri beharko dira, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten badiete xedapenok eta xedapenon izaerak hala eskatzen badu.
Horregatik guztiarengatik, hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko aldian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako diru-laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektua.
Bigarrena.– Dekretuaren edukia eskuragarri egongo da Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusian (Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki oholean, www.euskadi.eus
Hirugarrena.– Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusian aurkez daitezke alegazioak, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak zehaztutako edozein tokitan ere, eta aipatutako idazkaritza nagusira zuzendu beharko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 16a.
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia,
JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.