EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017222

EBAZPENA, 2017ko irailaren 4koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programak diruz laguntzeko deialdia ebazten duena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-09-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201705597
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/03/10rean argitaratutako 2017/03/02ko EBAZPENA [201701295]

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2017ko martxoaren 2ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programak diruz laguntzeko deialdia egin zen.
Ebazpen horren 9. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak diru-laguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzeko laguntzak ematea I. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.
Bigarrena.– Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.