EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017221

IRAGARKIA, zeinaren bidez Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako zenbait probidentzia jakinarazten baitira, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan (LO1/92), Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan (LO4/15) eta Segurtasun Pribatuko apirilaren 4ko 5/2014 Legea Organikoan (PSL) ezarritakoa hausteari dagozkionak.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-11-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201705587
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Espedientea eta probidentzia kontsultatu ahal izango dituzte. Horretarako, honako helbide honetara jo behar dute: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 - Erandio (Bizkaia).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2017ko azaroaren 8a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.