EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017221

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 7/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-10-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201705571
Maila: Ediktua
Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 7/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Oumou Kalsum Sambe.
Abokatua: Francisco Jose Del Nozal Revilla.
Prokuradorea: Josefina Llorente Lopez.
Demandatua: Daouda Mbengue.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-18an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baiesten dut Ronda prokuradoreak Oumou Kalsum Sambe-ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Daouda Mbengue aurkakoa. Horrenbestez, bien artean izandako adingabeko bi seme-alaben gainean honako neurri hauek hartzen ditut:
– Oumou Kalsum Sambe amari ematen diot adingabeko bi seme-alaben zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute batera.
– Ez da ezartzen Douda Mbengue jaunaren aldeko bisita-erregimenik. Nolanahi ere, neurriok aldatzeko eskatu liteke, betiere ebazpen hau ematen den momentuan kontuan hartutako inguruabarrak aldatuko balira.
– Berariaz debekatzen da adingabeak lurralde nazionaletik aitarekin batera ateratzea, amak edo epaitegiak aurretik espresuki baimenik ematen ez badute.
– Mantenu-pentsio gisa, eta seme-alaba bakoitzaren alde, Douda Mbengue jaunak hilean 100 euro (200 euro, guztira) ordaindu beharko ditu, aurreratuta, hil bakoitzaren lehen bost egunetan, Oumou Kalsum Sambe andreak horretarako adierazten duen banku-kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, KPIren arabera.
– Aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana. Halakotzat hartuko dira: adingabearen osasun-laguntzako gastuak, aseguruak estaltzen ez dituenak; bidaiak; irteerak; txangoak; udalekuak edo kanpamentuak; eskolaz kanpoko jarduerak, bai eta eskola-liburuak, -matrikula eta -materiala ere.
Mantenua zein aparteko gastuak ordaintzeko betebeharra egongo da, harik eta seme-alabetariko bakoitza adinez nagusi izan eta ekonomikoki independente izan arte.
Alderdi bati ere ez zaio ezartzen prozedura honetako kosturik.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.
Ebazpen honen lekukotza sar bedi epaien liburuan, eta jaso bedi lekukotza autoetan.
Daouda Mbengue demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Eibar (Gipuzkoa), 2017ko urriaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.