EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017219

IRAGARKIA, honako hau xedetzat duen espedientea lizitatzeari buruzkoa: «Laguntza teknikoa Donostiako lonjaren eraikina egokitzeko obra zuzendaritzarentzat, hegazkin-ontzia erabilera berriekin».

Xedapenaren data: 2017-11-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201705520
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Erakunde adjudikazioduna:
Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietate publikoa, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailera atxikia.
Kontratuaren xedea:
a) Deskribapena: Laguntza teknikoa Donostiako lonjaren eraikina egokitzeko obra zuzendaritzarentzat, hegazkin-ontzia erabilera berriekin.
b) Egikaritze-tokia: Donostiako portua, Kaimingaintxo plaza.
c) Gauzatzeko epea: Obraren kontratua adjudikatzean ezartzen diren epeen arabera izango da, eta iraupena obra kontratuaren likidazioa gertatu arte luzatuko da. Obra horiek 5 hilabete irautea aurreikusi da (edo enpresa adjudikaziodunak eskaintzen duen epea), zuinketaren egiaztatze akta sinatzen denetik aurrera kontatzen hasita.
Izapidetzea, prozedura eta adjudikatzeko irizpideak:
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Adjudikatzeko irizpideak; adjudikazioko irizpideak hainbat dira. Ikus administrazioko baldintza berezien plegua.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
72.000 (hirurogeita hamabi mila) euro, BEZ kanpo.
Behin-behineko bermea.
Behin-behineko bermea: ez da eskatu.
Behin betiko bermea: adjudikatutako zenbatekoaren % 5, BEZ kanpo.
Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:
Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietatearen bulego nagusietan, Vitoria-Gasteizko Adriano VI kaleko 20.eko 1.an.
Telefonoa: 945 22 69 34.
Faxa: 945 21 36 86.
http:/www.ekpsa.eus/kontratatzailearen profila
Kontratistaren eskakizun zehatzak:
a) Sailkapena: ez da eskatu.
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa edo profesionala.
Ekonomikoa eta finantzarioa:
Baldintzak: Kontratuaren xede den alorrari dagokion jardueretan urteko negozio bolumena gutxienez 100.000 eurokoa izatea eskuragarri dauden azken hiru (3) ekitaldietan (2014, 2015 eta 2016).
Teknikoa edo profesionala:
Baldintzak: Enpresak izan beharreko gutxieneko langileek honako baldintzak bete beharko dituzte gutxienez:
Beharrezko titulazioa izatea Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 12. artikuluko 3. atalaren arabera; lehentasuna izango dute Arkitektura, Ingeniaritza, Ingeniaritza Teknikoa edo antzekoak dituztenek, eta azken 5 urteetan obra-zuzendaritza bat gauzatu izana egiaztatu beharko dute. Obra-zuzendaritza horren kontratu aurrekontua 1.500.000,00 euro baino gehiagokoa izan beharko da eraikuntzari dagokion lan batean, eta obra zuzendaria izango da.
Beharrezko titulazioa izatea Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 13. artikuluko 2. atalaren arabera; lehentasuna izango dute Arkitektura, Ingeniaritza, Ingeniaritza Tekniko edo antzekoak dituztenek, eta azken 5 urteetan obra-zuzendaritza bat gauzatu izana egiaztatu beharko dute. Obra-zuzendaritza horren kontratu aurrekontua 1.500.000,00 euro baino gehiagokoa izan beharko da eraikuntzari dagokion lan batean, eta interesdunak obraren burutzapenerako zuzendaria izango dela adieraziko du.
Eskaintzak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: Iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita 30 eguneko epean aurkeztu beharko dituzte eskaintzak lizitatzaileek.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio klausula berezien pleguan aurreikusitakoa.
c) Aurkezteko lekua: Sozietatearen bulego nagusietan, Gasteizen, Adriano VI. kaleko 20. zenbakian, 1. solairuan.
d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik aurrera kontatzen hasita; beharrezkoa denean epe hori 15 egun baliodun luzatuko da, SPKLTBko 152.3 artikuluan zehazten diren izapideen arabera (balio anormalak edo neurrigabeak).
e) Aldaketak onestea. Ezin da egin aldaketarik.
f) Hobekuntzak: ez da halakorik onartzen.
g) Kontratua lagatzea eta azpikontratatzea: ikusi baldintzen plegua.
Eskaintzak irekitzea:
Sozietatearen bulego nagusietan (Gasteizen, Adriano VI. kaleko 20. zenbakian, 1. solairuan) «B» gutun-azala irekiko da jendaurrean. Proposamen horien irekiera-data EKPren kontratatzailearen profilean argitaratuko da.
Iragarkien gastuak:
Enpresa adjudikaziodunaren kontura joango dira.
Deialdiari buruzko informazioak ageri diren edo pleguak eskura daitezkeen informatikako ataria edo web orria.
http:/ / www.ekpsa.eus/ kontratatzailearen profila/
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 3a.
ZUZENDARITZA.