EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017219

IRAGARKIA, Donostiako lonjari dagokion eraikina («Portaaviones» deritzona) beste erabilera batzuei egokitzeko obrak burutzeko lizitazioari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-11-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201705519
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Erakunde esleitzailea:
Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietate publikoa, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikia.
Kontratuaren xedea:
a) Deskribapena: Donostiako lonjari dagokion eraikina («Portaaviones» deritzona) beste erabilera batzuei egokitzeko obrak burutzea.
b) Burutzeko tokia: Donostiako portua, Kaimingaintxo plaza.
c) Burutzeko epea: zuinketaren egiaztatze-akta sinatzen den egunetik aurrera zenbatu beharreko 5 hilabeteko epea, edo bestela, enpresa esleipendunak eskaintzen duena, baldin eta epe hori obra osoa burutzeko 8 hilabetetik beherakoa bada.
Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko irizpideak:
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleittzeko irizpideak: esleipenerako anitz irizpide daude. Ikus administrazioko baldintza berezien plegua.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
1.511.285,34 euro, (milioi bat bostehun eta hamaika mila berrehun eta laurogeita bost euro eta hogeita hamalau zentimo), BEZ barik.
Behin-behineko eta behin betiko bermea.
Behin-behineko bermea: ez da halakorik eskatzen.
Behin betiko bermea: adjudikatzen den zenbatekoaren % 5, BEZ barik.
Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietatearen bulego nagusietan, Vitoria-Gasteizko Adriano VI kaleko 20. zenbakiko 1. solairuan.
Telefono-zenbakia: 945 22 69 34.
Fax-zenbakia: 945 21 36 86.
http://www.ekpsa.eus/kontratatzailearen profila
Kontratistaren eskakizun zehatzak.
Sailkapena: lizitatzaileak sailkapena egiaztatu behar du, a) letran adierazten den sailkapenaren bidez, edo b) letran adierazten denaren bitartez:
a) 773/2015 Errege Dekretuarekin bat etorriz emandako sailkapena:
Taldea: C Azpitaldea: 4. Kategoria: E.
b) 773/2015 Errege Dekretuaren aurreko erregulazioarekin bat etorriz emandako sailkapena:
Taldea: C Azpitaldea: 4. Kategoria: 4.
Europar Batasuneko estatu kideetako lizitatzaileek, Espainiakoak ez direnek, kaudimen hau izan beharko dute.
Ekonomia eta finantza arloko kaudimena: ekonomia eta finantza arloko kaudimena eta lanbideko kaudimen teknikoa: administrazio-klausula berezietan ezarririk dagoena.
Beharkizunak: kontratuaren xedeari dagozkion jardueren alorrean (industria-eraikuntza), urtean gutxienez 650.000,00 euroko negozio-bolumena eduki izana azken hiru (3) ekitaldietan.
Lanbideko kaudimen teknikoa:
Beharkizunak: enpresa lizitatzaileak, gutxienez, kontratu honen xedekoaren antzeko obra bat egokiro buruturik eduki behar du azken hamar (10) urteotan; industria-eraikin bat egitea edo zaharberritzea hartuko da halako obratzat, eta haren aurrekontua 1.250.000,00 eurokoa edo hortik gorakoa izango da.
Eskaintzen aurkezpena.
a) Dokumentazioa aurkezteko mugaeguna: iragarkia EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatu beharreko 30 egun naturaleko epearen barruan aurkeztu behar dituzte lizitatzaileek beren eskaintzak.
b) Aurkeztu behar den dokumentazioa: administrazio-klausula berezien pleguan agertzen dena.
c) Dokumentazioa aurkezteko tokia: sozietatearen bulego zentraletan (Adriano VI kalea, 20. zk. 1., Vitoria-Gasteiz).
d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik aurrera kontatzen hasita; beharrezkoa denean epe hori 15 egun baliodun luzatuko da, SPKLTBko 152.3. artikuluan zehazten diren izapideen arabera (balio anormalak edo neurrigabeak).
e) Aldagaien onarpena. Ez da halakorik onartzen.
f) Hobekuntzak. Ez da halakorik onartzen.
g) Kontratuaren lagapena eta azpikontratazioa: ikus baldintzen plegua.
Eskaintzak irekitzea.
Sozietatearen bulego zentraletan (Adriano VI kalea, 20. zk. 1., Vitoria-Gasteiz) ekingo zaio B gutun-azala irekitzeko egintza publikoari. Arestion aipatu diren proposamenak irekitzeko data EKPren kontratatzailearen profilean argitaratuko da.
Publizitate-gastuak.
Enpresa esleipendunaren konturakoak izango dira.
Deialdiari buruzko informazioak ageri diren edo pleguak eskura daitezkeen informatikako ataria edo web orria.
http:// www.ekpsa.eus/ kontratatzailearen profila/
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 3a.
Zuzendaritza,
EDURNE EGAÑA MANTEROLA.