EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017219

IRAGARKIA, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Gizonduz ekimenaren barruan gizonen, berdintasunaren eta maskulinitatearen arloan 2018an prestakuntza emateko zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzeko dena (Espedientea: 01EMK/01S/2018).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-10-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201705502
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espediente-zenbakia: 01EMK/01S/2018.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: gizonen, berdintasunaren eta maskulinitatearen arloan prestakuntza ematea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: EAE.
d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2018ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: zenbait irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 50.000 euro; BEZa (% 21): 10.500 euro. Guztira: 60.500 euro.
5.– Fidantzak: administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Lehendakaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Telefonoa: 945 01 81 56.
e) Faxa: 945 01 81 59.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Subrogazioaren klausula: kontratazioak subrogazioa dakar.
9.– Eskaintzak esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza teknikoa: 49 puntu.
Balio teknikoa (35 puntu)
Bideragarritasuna (10 puntu)
Lege esparruari egokitzea (4 puntu)
10.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017-12-11, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazten direnak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, «B» gutun-azala irekitzen denetik.
e) Aldaerak: ez.
11.– Eskaintzak irekitzea:
«C» gutun-azalak irekitzea: 2017-12-18, 12:00etan.
«B» gutun-azalak irekitzea: 2017-12-22, 12:00etan.
a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Helbidea: Manuel Iradier kalea 36.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01005.
12.– Beste argibide batzuk.
13.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: ez zen bidali.
15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.contratacion.euskadi.es
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.