EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017219

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1 65/201 7 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-10-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201705498
Maila: Ediktua
JAKINARAZPENA
Bergarako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei Nadia Tantaoui Boudi-k eskatuta, Ahmed Bouid-en aurka. Prozedura horren gainean, autoa eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
1 1 7/201 7 AUTOA
Epailea: Maria Angela Rodriguez-Monsalve Navarro andrea.
Lekua: Bergara (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta hamazazpiko urriaren hamaseia.
XEDAPENAK
Baiesten dut 201 0eko uztailaren 30eko epaian hartutako neurriak aldatzeko demanda. Horrenbestez, Nadia Tantaoui Bouidi amari esleitzen diot XXXXX adingabearen gaineko guraso-ahala. Bere horretan geratzen dira aipatutako epaiaren gainerako erabakiak.
Hori guztia, kostuak beren beregi inori ezarri gabe.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1 872-0000-39-01 651 7. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 1 5. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura.
Eta Ahmed Bouidi demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko urriaren hamazazpian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.