EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017219

AGINDUA, 2017ko urriaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Erandioko (Bizkaia) «Grupo Hospitalario Quirón» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201705492
Maila: Agindua
Erandioko (Bizkaia) «Grupo Hospitalario Quirón» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen baimena aldatzeko eskatzen baitu Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); irailaren 12ko 772/2014 Errege Dekretua, Erradioterapiako eta Dosimetriako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (urriaren 4ko BOE); apirilaren 12ko 59/2016 Dekretua, Erradioterapiako eta Dosimetriako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (maiatzaren 6ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2017-2018 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode zenbakia: 48018877.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Grupo Hospitalario Quirón».
Titularra: Grupo Hospitalario Quirón, S.A.
Helbidea: Leioa-Unbe errepidea, 33 bis.
Udalerria: Erandio.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Erradioterapia eta dosimetria» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu. Txanda: goizez.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Osasungintza.
○ «Diagnosi-irudiak eta medikuntza nuklearra» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo (ziklo bat goizez eta bestea arratsaldez emateko).
○ «Erradioterapia eta dosimetria» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1 (goizez emateko).
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.