EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017219

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko uztailaren 20ko bilkuran hartua, «Euskal Herriko Unibertsitatea 2015» txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2017-07-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201705491
Maila: Akordioa
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko uztailaren 20an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
«Euskal Herriko Unibertsitatea 2015» txostena behin betiko onestea, Erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 20a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA, 2015
Laburdurak
AG: Auzitegi Gorena.
APKLE: 1098/2001 Errege Dekretua, urriaren 12koa, Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorra onartzeko dena.
APOL: 33/2003 Legea, azaroaren 3koa, Administrazio Publikoen Ondareari buruzkoa
AZL: Administrazio eta zerbitzuetako langileak.
BABA: Baldintza Administratibo Berezien Agiria.
BEZ: Balio Erantsiaren gaineko zerga.
BFA: Bizkaiko Foru Aldundia.
BGAE: Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea.
EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.
EAEKPP: Euskal Autonomia Erkidegoko Kontabilitate Publikoaren Plana.
ED: Errege Dekretua.
EHAA: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
EHJAN: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorena.
EHU: Euskal Herriko Unibertsitatea.
EJ: Eusko Jaurlaritza.
EOL: Euskadiren Ondareari buruzko Legea (2/2007 Legegintzako Dekretua, azaroaren 6koa, Euskadiren Ondareari buruzko Legearen testu bategina onesten duena).
EPEZ: Enpresetan Praktikak Europan Zehar.
EUSL: 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal unibertsitate sistemari buruzkoa.
GMHEE: Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua.
II: Irakasleak eta ikerlariak.
LZ: Lanpostuen Zerrenda.
PGPN: Publikotasunik Gabeko Prozedura Negoziatua.
PPN: Publikotasundun Prozedura Negoziatua.
SPKLTB: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
TVCP/HKEE: Herri-Kontuen Euskal Epaitegia.
UAIP: Urte Askotarako Azpiegituretan Inbertsio Plana.
UE: Unibertsitate Eskola.
ULO: 6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, Unibertsitateei buruzkoa.
ULOALO: 4/2007 Lege Organikoa, apirilaren 12koa, Lege Organikoa aldarazten duena.
UUKK: Urteko kontuak.
XG: Xedapen Gehigarria.
ZBM: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa.
I.– Sarrera.
EHUren ekonomia-finantza jardueraren 2015eko txosten hau Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legeari jarraiki mamitu dugu eta Epaitegi honen Urteko Lan Programan barne hartua dago.
Fiskalizazioak honako alderdi hauek besarkatzen ditu:
– Legezkotasuna: Legezkotasun, aurrekontu, langileria eta administrazio kontratazioaren ataletan.
– Kontularitzakoak: EHUren urteko kontuak ezargarriak diren kontularitzako printzipioen arabera mamitu diren aztertuko dugu.
– Gure lana kanpoko enpresa batek gauzatutako EHUren kontularitzako aurrekontu eta ondare egoeren kanpoko auditoria txostena aztertzea izan da eta horretarako, auditoreen lan paperetan euskarrituak egotea egiaztatu dugu eta beharrezko iritzitako proba osagarriak edo auditoretzako beste zenbait prozedura bideratu ditugu.
– EHUren finantza analisia.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta efizientziari buruzko azterlanik besarkatzen. Nolanahi ere, azaleratutako hutsak «Kudeaketaren alderdiak eta Gomendioak» idazpuruan xehetasunez jasoko ditugu.
EHUk ondotik zerrendatutako fundazioen zuzkiduraren % 100 jarri du:
– Medikuntza eta Zientzien Historiaren Euskal Museoa Fundazioa.
– Euskampus Fundazioa.
– EHUren Uda Ikastaroak Fundazioa.
Gainera, Unibertsitatea-Enpresa Ikerkuntza Fundazioaren, Jakintza Lanezko Ikerkuntza (Euskoiker Fundazioa) % 50 eman du; Patronatuko kideen % 50 EHUk izendatzen du.
Lanaren zabalak ez du fundazio hauen gaineko fiskalizazioa barne hartu; horien Urteko Kontuak eranskin modura barne hartu dira EHUren 2015eko Txosten Ekonomikoan.
II.– Iritzia.
II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Langileria
1.– EHUk 2015eko ekitaldian 681.254 euro ordaindu ditu osagarrien eta ordainsarien parekatze kontzeptuan, unibertsitateko irakasleen ordainsariei buruzko abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuan aurreikusi gabe daudenak.
2.– 2015eko abenduaren 31n aldi baterako lan kontratua zuten Irakasle eta Ikerlariek irakasle-plantillaren % 40ko muga gainditzen zuten, ULOren 48.5 artikuluan finkatutakoa, ULOALOk ematen dion idazkeran.
Administrazioko kontratazioa
3.– Guztira 646.605euro egin duten bi espediente (8 eta 10 zenbakiak espedienteak) publikotasunik gabeko prozedura negoziatu bidez esleitu dira, prozedura ireki bidez egin beharrean; horrek SPKLTBren 1. eta 23. artikuluetan finkatutako publikotasun eta lehia printzipioak urratzen ditu.
Gainera, 177.982 euroan balioetsitako beste espediente bat publikotasunik gabeko prozedura negoziatu bidez izapidetu zen, publikotasundun prozedura ireki bidez izapidetu behar zatekeenean.
4.– EHUk 2,3 milioi euroren gastuak egin ditu kontratu txikiaren moldea baliatuta, esleipen prozedurari buruzko betekizunak saihestuta. Zehatzago esanda, arauketa harmonizatuari lotu behar zitzaiokeen hornidura bat, prozedura irekiari meneratu behar zitzaiokeen zerbitzu bat eta publikotasundun prozedura negoziatuari lotu behar zitzaiokeen zerbitzu bat dira oker izapidetutako kontratuak.
5.– 2 milioi euroan esleitutako bi espedientetan (2 eta 15 zenbakiak espedienteak), fakturatutako zenbatekoak 442.314 euroan gainditzen du urteko gehiengo aurrekontua, lizitazioaren eta esleipenaren oinarrizko baldintzak eraldatuz (SPKLTBren 107. artikulua).
Halaber, 2015az geroztik indarreko kontratuak dituzten prestazioetan, esleitutako zenbatekoa 661.773 euroan gainditzen duten gastuak azaleratu dira.
Epaitegi honen ustetan, 1etik 5era bitarteko paragrafoetan aipatutako ez-betetzeak alde batera, EHUk zuzentasunez bete du 2015eko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
1.– Berariazko geldikinaren atala osatzen duten aurrekontuko aplikazio ugarien eta ikerkuntza kontratuen amaieraren gaineko kontrol ezaren ondorioz, ezin ondoriorik atera dezakegu horren zuzentasunaz 2015eko abenduaren 31n. Nolanahi dela ere, hori osatzen duten kontu-sail eta programen lagin bat aztertzetik ondorioztatu dugu horietako zenbaiti Gastu Orokorretarako Geldikin izaera eman behar litzaiekeela. Ondare kontabilitateko terminoetan, horrek esan nahi du «Diru-laguntza bihur daitezkeen epe laburreko zorrak» balantzeko kontu-saileko saldoaren zati batek, zenbatetsi ezin denak, ondare garbiaren atal behar lukeela izan.
2.– Ibilgetu materialak bibliografia funtsei dagokien idazpuru bat barne hartzen du, ekitaldi itxieran 23 milioi euroren kontularitzako balio garbia zuena erregistraturik.
EHUk ez du funts horien gaineko inbentario banakatu eta balioztatua, 2012tik 2015era bitarteko ekitaldietan egindako erosketetarako izan ezik, eta honenbestez, ez dezakegu kopuru horren zuzentasunari buruzko ondoriorik atera.
Epaitegi honen iritzira, 1etik 2ra bitarteko paragrafoetan adierazitako salbuespenak alde batera, EHUren Kontu Orokorrek alderdi esanguratsu guztietan 2015eko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa, 2015eko abenduaren 31ko ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
Atal honetan ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioak gehiegi eragiten ez dituzten akatsak ez ezik, kudeaketa hobetzeko azpimarratu nahi diren prozedurazko alderdiak ere azaleratu dira.
III.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.
Aurrekontuko aldaketak
– Aurrekontuko aldaketen erregimena baliatuta 2015eko aurrekontuan 5,5 milioi euroren kredituak zuzkitu ziren eta ekitaldi itxieran kopuru hori kapituluan jasoa gordetzen zen aurrekontuko kontu-sail jakinei esleitu gabe. Hona hemen xehapena:
Aldaketa horiek berariazkotasun printzipioa urratzen dute, zeinaren arabera haien eraginpeko aurrekontuko kontzeptuak zeintzuk diren berariaz adierazi behar duten.
– 2015eko ekitaldian 5 milioi euroren kreditu transferentziak egin dira eta horiei birbanaketentzat aurreikusita dagoen izapide erraztua ezarri zaie; ez zegokion, baina, araubide erraztu hori baliatzea, aurrekontuko kapitulu ezberdinen artean egin direlako kreditu aldaketak.
– Aurrekontuko aldaketak arautzen dituen araudiari jarraikiz, 2015eko aurrekontuarekin batera onartutakoa, hiru hilean behin Ekonomia Batzordeari gaitutako kredituen xehapena jasotzen duen zerrenda aurkeztu behar zaio. 2015eko ekitaldiko gaikuntzak 2016ko ekainaren 2ko Ekonomia Batzordeari aurkeztu zaizkio.
Gastu Unitate Organikoak
EHUk kudeaketa Gastu Unitate Organikoetan deszentralizaturik dauka; unitate horiek aurrekontuaren kudeaketaz, kontabilizazioaz eta horiei lotutako gastuak euskarritzen dituzten agiriez arduratzen dira. Deszentralizazio maila honek zaildu egiten du gastua zuzen kontabilizatzea eta ondorengo kontrola egitea. 2015eko abenduaren 31n GUO kopurua 3.413koa zen eta horietatik 3.171, nagusiki, ikerkuntza, kanpoko kontratu edo kanpoko ekarpenekin finantzatutako ikastaroei dagozkie. Honekin baterako taulak funtzionamendu gastuek eta inbertsio errealek azken ekitaldietan izan duten bilakaera erakusten du, unitate mota hauen bidez kudeatu direnak:
Aurrekontua eta Ekonomia Txostena onestean atzerapena
Gobernu Kontseiluak 2015eko ekitaldiko Aurrekontu Proiektua 2015eko martxoaren 12an onartu zuen eta Kontseilu Sozialak aurrekontua urte horretako apirilaren 22an onartu zuen; ordea, ekitaldia hasi aurretik onartu behar zatekeen. Ekonomia txostenari dagokionez, Kontseilu Sozialak 2016ko uztailaren 22an onetsi zuen, EUSLren 106.2 artikuluan aurreikusitako epea gaindituta, urte bakoitzaren lehenengo seihilekoan egitea aurreikusten baitu.
Berariazko Geldikina
EHUk aurkeztutako txosten ekonomikoaren arabera, berariazko geldikina 70,8 milioi eurorena zen 2015eko abenduaren 31n, eta haren % 38,2 ikerketa programen «funtzionamendu gastuak» izeneko kapituluari dagokio, kanpoko finantzaketa bidez gauzatutako ikerketa kontratuak jasotzen dituena.
2016ko ekitaldian, auditoria firma batek 2015eko abenduaren 31n berariazko geldikinaren gainean adostutako prozedurei buruzko txostena egin du eta honako alderdi hauek azaleratu dira horren osaerari dagokionez:
– Errepikariak diren kanpoko kontratuei dagozkien zenbatekoak ekitaldiz ekitaldi gero eta handiagoak dira, jasotako finantzaketak kontratuaren kontura egikaritutako gastua gainditzen baitu.
– Kanpoko kontratuen kontzeptuko diru-sarreren atxikipena (% 5), EHUko gastu orokorrak finantzatzera emandakoak; horiek, baina, ez dira gastatzen eta zuzenean berariazko geldikin modura txertatzen dira.
– Itzultzeko dauden diru-laguntza soberakinak; ez dago horien osaera eta saldoaren antzinatasunaren xehetasunik.
– Proiektu zaharren geldikinei dagokienez (lehenagoko ekitaldietan abiarazitakoak) exekuzio egoera eta ikerketa kontratuaren azken egoera aztertu beharko litzateke, izan ere, EHUren Estatutuen 233.3 artikuluari jarraiki (aurrerantzean Estatutuak), geldikin hauek berariazko izaera galduko dute egotzi zitzaien jarduera amaitu eta hurrengo ekitaldia bukatzen denean.
Barne kontrola
EHUren Estatutuen 238 artikuluak agintzen du unibertsitateak gastu eta sarreren barne kontrola ziurtatuko duela legezkotasun, eraginkortasun eta efizientzia printzipioei jarraiki eta horretarako, Barne Kontrolerako Zerbitzua baliatuko duela, errektorearekiko mendekotasun zuzena eta gerentziarekiko autonomia funtzionala izango duena.
Barne Kontrolerako Zerbitzuaren jarduteko urteko planek EHUren gastu eta sarreren gaineko azterketa mugatua aurreikusten dute. Hori dela eta, Barne Kontrolerako zerbitzua indartzeko gomendioa luzatzen dugu eta Gastu Unitate Organiko guztien gaineko eskumena izango duen gastuen aldez aurretiko kontu ikuskaritza egiteko figura sortzekoa, figura hau duten gainerako erakundeen izaera, ezaugarri eta egiteko antzekoekin, duen izaerari dagokion izen edo egitura emanez.
Langileria
– EHUk 2015eko ekitaldiko Kontu Orokorraren Oroitidazkian ez du jasotzen 2012ko abenduko ordainsari aparteko eta osagarria kendu izanaren ondorioz bere zerbitzura diharduen langileriak jaso ez duen zenbatekoari buruzko informaziorik, 9,6 milioi euro egin dituena; aparteko ordainsaria ordaingabe utzi zen uztailaren 13ko 20/2012 Legearen Errege Dekretuaren ondorioz, aurrekontuaren egonkortasuna eta lehia sustatzeko neurriei buruzkoa. 2015eko apirileko nominan EHUk 3,1 milioi euro ordaindu ditu «2012ko abenduko ordainsari aparteko eta osagarriko zenbatekoak berreskuratzeko» kontzeptuarekin; horrek zenbatekoaren % 24,4 egin du eta 2016ko ekainean 3,4 milioi euro ordainduko dira.
– EHUk lehenagoko ekitaldietan langileei maileguak emateko funts bat osatzeko gastuak erregistratu ditu, 2015eko abenduaren 31n 3,2 milioi euroren zenbateko metatua egin duena aurrekontuz kanpoko hartzekodunetan. Langileei emandako maileguen kontzeptuan aurrekontuz kanpoko zordunen saldoa 1,7 milioi eurorena da; bidezkoa da aurrekontuan egotzitako gastu soberakina aldearekin zuzentzea, 1,5 milioi euro.
III.2.– Administrazioko kontratazioa.
Aztertutako kontratuetako akatsak
2015ean esleitutako 13 kontratazio-espediente aztertu dira, zeinetan esleitutako balioek guztira 6,8 milioi euro egin dituzten, eta aurreko urteetan fiskalizatutako beste 10 espediente, 2015ean 24,8 milioi euroren egikaritza izan dutenak. Honako alderdi hauek nabarmendu ditugu:
– Guztira 4,4 milioi euroren zenbatekoan esleitutako sei espedientek (2, 4, 5, 9, 11 eta 12 zk. espedienteak) ez dute betetzen aurreikusitako aldaketetarako bereizten diren mugak eta/edo baldintzak modu argi eta zehatzean zehazteko eskakizuna.
– Guztira 4,1 milioi euroren zenbatekoarekin esleitutako zazpi espedientetan (1, 2, 3, 6, 9, 12 eta 13 espedienteak) prezio irizpidea puntuatzeko baliatzen den formulak prezio baxuenarekiko proportzioa hartzen du abiaburu eta honenbestez, eskaintza aurkezte hutsak puntuak bermatzen ditu, baita eskaintzak tipoa berdintzen duenean ere; horrek desitxuratu egiten du irizpide hau eta balio judizioen araberako irizpideen bidez balio-neurtu beharreko ehuneko-proportzioan eragiten du (SPKLTBren 150. artikulua).
Gainera, Web edukiak sortzeko eta txantiloiak, portlet-ak edo aplikazio osagarriak garatzeko enpresak aukeratzeko oinarrizko hitzarmenaren espedientean, 484.000 euroan esleitutakoan (11. espedientea), prezioarekiko batez besteko merkatzea eskaintzak balioztatzeko parametro modura erabiltzeak zaildu egin dezake esleipena eskaintzarik merkeenaren aldekoa izatea (SPKLTBren 1. artikulua).
– Erasmus+2014 Programaren esparruan Europan enpresetan praktikak egiteko EPEZ Proiektua kudeatu, koordinatu eta jarraipena egiteko zerbitzu espedientea (13 zenbakia espedientea) 175.500 euroan esleitu zen; espediente honetan esleipen irizpideen garapena ez da behar hainbatekoa ez azaleko orrian, ez pleguetan ere (SPKLTBren 150. artikulua).
– EHUko zenbait eraikinen estalkiak babesak jarrita egokitzeko lanen espedientean (1 zk. espedientea), 598.950 euroan esleitutakoan, ez dago obra proiekturik (SPKLTBren 121. artikulua) eta ez dago jasoa segurtasun eta osasun plana onartu denik (1627/1997 EDren 7. artikulua). Gainera, BABAk mugatu egiten du puntuak ematea % 10etik gorako beheraldia aurkezten dutenei. Eskaintzei dagokienez, horietako bat kanporatu egin da neurriz kanpokoa iritzi zaiolako, lehiatzaileari entzun gabe (SPKLTBren 152.3 artikulua). Azkenik, atzerapena izan da lanen egikaritzan eta ez da dagokion luzapena onartu (APKLEren 100. artikulua).
– 816.750 euroan esleitutako espediente batean (5 zenbakiak espedientea) zenbatetsi den balioaren kalkulua ez da zuzena (SPKLTBren 88. artikulua).
– Guztira 10,4 milioi euroan esleitu eta 2015ean 3,9 milioi euroan egikaritutako bost espedientetan (2, 5, 11, 12 eta 14 espedienteak) ez dago jasoa esparru-akordioaren arabera egindako esleipenen harrera-akta, izan ere, aktak aipatutako akordioak amaitu ostean izenpetu dira (SPKLTBren 222.2 artikulua).
– Guztira 1,3 milioi euroan esleitutako bi espedientetan (5 eta 11 zenbakiak espedienteak) pleguek ez dute finkatzen zein prozedura baliatu behar den zenbait enpresabururekin izenpetutako esparru-akordioan oinarritutako kontratuen esleipena egiteko eta honenbestez, ez da SPKLTBren 198. artikuluan xedatutako aplikatzen.
– «Apple etxeko informatika produktuak hornitzeko esparru-akordioak», 816.750 euroan esleitutakoak (5. espedientea), ez du SPKLTBren 117.2 eta 117.8 artikuluetan erabakitakoa betetzen, marka jakin bat eskatzen baita «edo baliokidea» aipamena gehitu gabe, eta ez da justifikatzen.
Azkenik, azpimarratu behar da gastu-unitate organikoen sakabanatzea aintzat hartuta, beharrezkoa dela EHUk gastuaren egikaritzaren ikuskapena areagotzea, erosketa eta prestazioek legezko estaldura egokia izan dezaten eta, izatez, ez dadin gainditu esleipenen zenbatekoa.
Beste alderdi batzuk
– 2015eko ekitaldian zehar izaera bertsuko ondasun eta zerbitzu erosketak egin dira guztira 4,1 milioi euroren zenbatekoan; gure iritzira, EHUk aztertu egin behar lituzke horiek, berdindu daitezkeen hornigaiak eta aurreikusgarriak diren zerbitzuak bereiziz, kontratazioa prozedura bakar batean egiteko moduan.
- EHUk 2015ean zehar sei espediente egikaritu ditu zerbitzu publikoak emateko, jabari publikoko ondasunak erabiltzea dakarrena berekin eta denbora zehatz baterako eman ez zirenak (SPKLTBren 23 eta 278 artikuluak eta EOLren 72. artikulua eta APOLen 93. artikulua). Gainera, kontratuaren prestazioak eta/edo prezioa justifikatuko duen azterketa ekonomiko-administratiborik ez da egin (APKLEOren 183. eta SPKLTBren 87. artikuluak); ez eta ondasunak eskura uzteko akta ere, EHUk eta kontratistak izenpetutakoa (EOLen 69.4 artikulua).
– EHUk 2015eko ekitaldian izenpetu dituen lankidetza hitzarmenak aztertzean ikusi dugu bost hitzarmenek euren baldintzetan jasotzen dutela kontratu horiek berariaz adierazi gabe urteko aldietan luzatuko direla, iraupen zehatzik finkatu gabe.
– 2015eko ekitaldian EHUk gastuen 2. kapituluan 57.340 euroren zenbatekoarekin egindako ekarpena erregistratu zuen, Leioako campuseko kiroldegiko instalazioak kudeatzeko zerbitzuaren emakidadunaren alde, kiroldegira bertaratzen diren unibertsitateko kideak diruz laguntzeko. Ekarpen hori ez zuen kontratazio atalak onartu (SPKLTBren 282. artikulua, 256. eta elkarri lotutakoei dagokienez) eta eutsi egin zaio 2016ko ekitaldian.
III.3.– Beste batzuk.
– Merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen uztailaren 5eko 15/2010 Legeak eskatutako informazioari dagokionez, eta uztailaren 25eko 635/2014 ED aplikatuz, zeinak administrazio publikoetako hornitzaileei batez besteko ordainketa aldia kalkulatzeko metodologia garatzen duen, EHUk 2015eko ekitaldian bete du merkataritzako eragiketen batez besteko ordainketa aldia. Nolanahi den ere, 1,1 milioi euroren zenbatekoarekin egindako 293 ordainketek ez dute SPKLTBren 216. artikulua, 4. atala betetzen, ordainketa epeei dagokiena.
IV.– Finantzaren analisia eta aurrekontuaren egonkortasuna.
IV.1.– Finantzaren analisia.
Ehu-ren kontuak
Azken ekitaldietako bilakaera finantzaria honakoa izan da:
Emaitza arrunta
Gastu arruntek 17,7 milioi euro (% 4,7) egin dute gora 2014ko ekitaldiarekiko langile gastuak 15,4 milioi euro gehitu izanaren ondorioz (% 5), nagusiki 2012-2015 aldian borondatezko erretiro sarien eta ordaintzeko zeuden zenbatekoen atal bat itzuli zelako, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria eta osagarria kendu izanaren ondorioz. Gainera, funtzionamendu gastuak 2,6 milioi euro gehitu dira (% 3,9) eta transferentzia arruntek % 3,5 egin dute behera. Langileria-gastuek gastu arrunten gainean % 81 egiten dute.
2015eko sarrera arruntak 2014ko mailetan daude ia.
Emaitza arruntak 2014an 25,5 milioi euroren mozkina izatetik 2015ean 8,2 milioi eurorena izatera aldatuko litzateke.
Kapitalezko eragiketak
Fiskalizazio-gai izan den ekitaldian kapital transferentziek eragindako sarrerek berriz egin dute behera 2014ko ekitaldiarekiko (% 66,7), jada lehenagoko urteetan beheraldi nabarmena izan zutenak. Egiazko inbertsioek % 45,6 egin dute behera. 2015eko finantzaketaren defizita, 18,9 milioi eurorena, hein batean eragiketa arrunten superabit bidez finantzatu da.
Zorpetzea
EHUk ez du zorpetzea baliatu 2015eko ekitaldian. Izatez, zorpetzeak berriz egin du behera 2015ean, bosgarren urtez jarraian.
Diruzaintzako geldikina
2015ean berariazko geldikinak % 14,7 egin du behera 2014ko ekitaldiarekiko, eta ikerketa programen araberako geldikina ez ezik, gainerako kontu-sailena ere murriztu da.
Ondorioa
Sarrera arruntei bere horretan eutsi eta gastu arruntak gehitu izanaren ondorioz, emaitza arrunt positiboak behera egin du. Azken ekitaldietan transferentzia eta diru-laguntzek eragindako diru-sarreren murrizketak EHUren inbertsio gaitasuna nabarmen urritu du. Inbertsioak etorkizunean egin ahal izatea finantzaketa eskuratzeko gaitasunaren baitakoa da, dela kapitalezko diru-laguntza bidez, dela beste zorpetze mota bat baliatuta.
IV.2.– Aurrekontuaren egonkortasuna eta finantzaren iraunkortasuna.
Unibertsitateen Lege Organikoaren 81. artikuluak, 2. atalean agintzen du unibertsitateen aurrekontuek eta horien likidazioek berariazko aipamena egin behar diotela finantza oreka eta iraunkortasun printzipioak betetzeari.
Komeni da azpimarratzea Estatuko Administrazioaren Artekaritza Nagusiak adierazi duela EHU, EAEren Administrazio Publikoak Sektorearen atal dela. EHUren 2015eko urterako Urteko Kontuek gai honi buruzko berariazko atala besarkatzen dute eta bertan ondorioztatzen da «EHUren 2015eko ekitaldiari dagokion aurrekontuaren likidazioak finantza oreka eta iraunkortasun printzipioak betetzen dituela».
V.– EHU-ren urteko kontuak.
UPV/EHUREN ALEGAZIOAK, 2015 EKITALDIKO FISKALIZATZE LANAREN ONDORIOEI EGINDAKOAK
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legeak xedatutakoarekin bat, Euskal Herriko Unibertsitateak dokumentu honetan jaso diren alegazioak egin ditu.
Unibertsitateak araudiaren bitartez duen antolamendu egituran, kudeatzaile ekonomiko gisa jarduten dute ikastegiek, sailek, zerbitzuek, ikerketa proiektuen ardura duten langileek eta kontratuen ardura duten langileek. Egitura horren ezaugarri nagusiak deszentralizazioa eta kudeatzeko autonomia dira; horri esker, ikertzaileek, proiektuen sustatzaileek eta, oro har, kudeaketa lanetan jarduten duten langileek tresna bizkor eta eraginkorrak dituzte lan egiteko. Horrek, baina, kontrol lanak zailagoak izatea eta eskakizun maila handiagoa izatea ere badakar. Badakigu Herri Kontuen Euskal Epaitegia errealitate horren jakitun eta ulerkor dela. Hori dela eta, berriz ere Epaitegiaren lankidetza bilatzen dugu; izan ere, hark ematen digu aukera prozesuak normaltzeko eta homogeneizatzeko gauzatzen ari garen ahalegin etengabean gure administrazio eta kontularitza prozesu guztiak pixkanaka hobetzeko.
Hona hemen alegazioak, txosteneko azalpenen hurrenkera berean:
II.– Iritzia.
II.1.– Legezkotasuna betetzeari buruzko iritzia.
Langileak
1.–«EHUk 2015eko ekitaldian 681.254 euro ordaindu ditu osagarrien eta ordainsarien parekatze kontzeptuan, unibertsitateko irakasleen ordainsariei buruzko abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuan aurreikusi gabe daudenak.»
Alegazioa
Osagarri horiek ez daude jasota Unibertsitateko irakasleen ordainsariei buruzko Errege Dekretuan (abuztuko 1086/1989); hala ere, osagarriak ordaindu egin dira Gobernu Batzarrak eta kasu batzuetan Gizarte Kontseiluak onetsi dituztelako, unean-unean irakasle eta ikertzaileen eskakizunei erantzuteko.
2.– «2015eko abenduaren 31n aldi baterako lan kontratua zuten Irakasle eta Ikerlariek irakasle-plantillaren % 40ko muga gainditzen zuten, ULOren 48.5 artikuluan finkatutakoa, ULOALOk ematen dion idazkeran.»
Alegazioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak adierazitakoa egia da zenbaki global edo absolutuei dagokienez. Hala ere, ezin dira zenbaki horiek interpretatu honako kontu hauek aintzat hartu gabe:
Unibertsitateei buruzko Lege Organikoak (abenduaren 21eko 6/2001) honako hau ezartzen du 48. artikuluko 4. eta 5. ataletan:
«4.– Ekibalentzien arabera arduraldi osorako kontratatutako irakasle eta ikertzaileen kopuruak ezingo du gainditu unibertsitateko irakasle eta ikertzaile guztien ehuneko 49a. Ez dira irakasle kontratatu gisa zenbatuko titulu ofizialak lortzera bideratutako ikasgairik irakasten ez duten irakasleak, ez eta unibertsitateari loturiko ikerketa-institutuetako berezko langileak eta doktorego eskolei loturiko langileak ere.
5.– Aldi baterako lan kontratua duten irakasle eta ikertzaileek ezin izango dute irakasleen plantillaren ehuneko 40a gaindit».
Halaber, Eusko Unibertsitate Sistemari buruzko Legeak (otsailaren 25eko 3/2004), 15. artikuluan, garatu egiten du esan berri den hori. Hau dio:
«Irakasle eta ikertzaile kontratatuen ehunekoa.
1.– Oinarrizko legedian ezarritakoaren ondorioetarako, hauek izango dira unibertsitateko funtzionarioen kidegoetako langileen arteko eta irakasle eta ikertzaile kontratatuen arteko ehunekoa zehazteko irizpideak:
a) Unibertsitate osoa kontuan hartuta kalkulatuko da. Horretarako, unibertsitateko plantilla osoa hartuko da, onartutako lanpostuen zerrenden arabera, lanpostu hutsak barne direla, erregelamenduz ezarritako salbuespenak salbuespen.
b) Zenbaketa egiteko, denbora osoa izango da neurria, eta denbora-zati batez diharduten irakasleen eragina haztatu egingo da.
c) Ez dira kontratatutako irakasle moduan zenbatuko titulu ofizialak lortzeko bideratutako irakaskuntza ofizialak irakasten ez dituztenak. Ez dira zenbatuko ehuneko horretan Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 12. xedapen gehigarrian aipatzen diren unibertsitateari atxikitako ikerketa-institutuetako langileak ere, ez ikertzaile lotetsiak, ez irakasle elkartuak».
Bestalde, Osasunari buruzko Lege Orokorrak (apirilaren 25eko 14/1986) hau ezartzen du 105. artikuluko 2. atalean:
«2.– Hitzarmenetan, halaber, hitzarmendun osasun-erakundean zerbitzuak ematen ari diren langile laguntzaileek bete beharko dituzten irakasle lotetsien plaza kopurua ere zehaztu ahal izango da. Kopuru hori ez da kontuan hartuko unibertsitate publikoetan aplikagarria den kontratudunen ehunekoaren ondorioetarako.»
Horixe bera aurreikusten da Unibertsitateen Legearen (abenduaren 21eko 6/2001) hamargarren xedapen gehigarrian eta EHU eta Osakidetzaren arteko osasun-hitzarmenaren seigarren klausulan (2009ko urtarrilaren 9ko EHAA).
Hau da, indarrean dauden legeek gutxi esaten dute edo ez dute ezer esaten aldi baterako kontratu batekin edo kontratu iraunkor batekin zerbitzuak ematen dituzten langileak kontratatzeko moduari buruz; hala ere, ez da zentzugabea pentsatzea kasu horretan hitzez hitz emandako araudian ezartzen diren irizpide berberak aplikatu behar direla langile kontratudunen ehunekoa kalkulatzeko.
Hori dela eta, EHUren kasuan, hauek dira abiapuntuko kopuruak:
– Kontratu iraunkorra duten irakasleak: 2.652.
– Aldi baterako kontratua duten irakasleak 1.833.
1.– Aldi baterako kontratua duten eta tituluak lortzera bideratutako irakaskuntza ofizialetan eskolak ematen ez dituzten ikertzaile ugari dago. Ezaugarri horiek direla eta, kontratu horiek ez dira goiko kopuruetan sartu.
Ikertzaile horiek ikerketa lanak egiteko kontratatu dira, ikerketa proiektu jakin baten barruan (ULOaren 48.1 artikuluko 2. atala), edo, bestela, Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Legearen 21. eta 22. artikuluetan aurreikusitakoaren pean kontratatutako langileak dira.
2.– Horrez gain, arduraldi partzialeko kontratuak dituzten hainbat irakasle ere badaude. Ulertzen dugu langile horiek zenbatzeko arduraldi osoen ekibalentzia egin behar dela.
Hala, hori kontuan hartuta, hauek dira lortzen diren emaitzak:
– Kontratu iraunkorra duten irakasleak: 2.601.
– Aldi baterako kontratua duten irakasleak: 1.050.
3.– Irakasle alboko kategoriako plazek aipamen merezia behar dute; plaza horiek 3 eskola orduko eta beste hainbeste tutoretza orduko edo ikasleei laguntzeko orduko arduraldia dute. Arlo klinikoko edukiak irakasten dituzte, eta eskola guztiz praktikoak dira. Dagokien unibertsitate ospitaleko laguntza jarduerarekin bateratzen dituzte irakaskuntza zeregin horiek. Langile horiek ez dira zenbatu behar gorago aipatutako kalkuluak egiteko.
Hori dela eta, langile horiek egindako kalkuluetatik kentzen baditugu, emaitza hauek lortzen ditugu:
– Kontratu iraunkorra duten irakasleak: 2.558.
– Aldi baterako kontratua duten irakasleak: 985.
4.– Horrez gain, kontuan hartu beharra dago 2012. urtetik aurrera muga zorrotzak jarri direla aurrekontuan, lanpostu iraunkorren deialdiak egiteko orduan. Hain zuzen ere, 2015. urtera arte ez ziren muga horiek malgutzen hasi; hala, urte horretako ordezkatze tasa % 40koa izan zen, eta 2016koa, berriz, % 50ekoa.
Legeak ez zigun aukerarik ematen kontratu iraunkorrak egiteko; alabaina, unibertsitateak funtsezko beharrak bete behar zituen: besteak beste, unibertsitateko irakasle postuak.
Hori dela eta, berriz egin genituen kalkuluak eta kanpo utzi genituen titulu ofizialak eskuratzera bideratuta zegoen ikasgairik irakasten ez zuten irakasleak eta arlo klinikoko irakasleak. Hala, arduraldi partzialeko erregimenean irakaskuntza zerbitzuak ematen dituzten langileak zenbatuta, ondoriozta daiteke kontratu iraunkorra duten langileena baino % 40 txikiagoa dela EHUko aldi baterako langileen kopurua.
Are gehiago, kontuan hartuta 2015. urtetik aurrera kontratu iraunkorrekin irakasleak kontratatzea eragozten zuten aurrekontu irizpideak malgutu egin direla, aldi baterako eta behin betiko langileen arteko aldea handitzen ari da eta, ondorioz, gero eta txikiagoa da aldi baterako kontratua duten langileen kopurua.
II.2.– Urteko Kontuei Buruzko Iritzia.
1.– «Berariazko geldikinaren atala osatzen duten aurrekontuko aplikazio ugarien eta ikerkuntza kontratuen amaieraren gaineko kontrol ezaren ondorioz (ikus III.1), ezin ondoriorik atera dezakegu horren zuzentasunaz 2015eko abenduaren 31n. Nolanahi dela ere, hori osatzen duten kontu-sail eta programen lagin bat aztertzetik ondorioztatu dugu horietako zenbaiti Gastu Orokorretarako Geldikin izaera eman behar litzaiekeela. Ondare kontabilitateko terminoetan, horrek esan nahi du »Diru-laguntza bihur daitezkeen epe laburreko zorrak« (ikus A.11) balantzeko kontu-saileko saldoaren zati batek, zenbatetsi ezin denak, ondare garbiaren atal behar lukeela izan.»
Alegazioa
Unibertsitateak kontrol sistemak ditu gerakin espezifikoa osatzen duten aurrekontuko aplikazio guztiak kontrolatzeko. Hala ere, partida horietako batzuk gehitzen direnean, hainbat irizpide egon daitezke hurrengo ekitaldian nola sartu baloratzeko unean.
2.– Ibilgetu materialak bibliografia funtsei dagokien idazpuru bat barne hartzen du, ekitaldi itxieran 23 milioi euroren kontularitzako balio garbia zuena erregistraturik. EHUk ez du funts horien gaineko inbentario banakatu eta balioztatua, 2012tik 2015era bitarteko ekitaldietan egindako erosketetarako izan ezik, eta honenbestez, ez dezakegu kopuru horren zuzentasunari buruzko ondoriorik atera.
Alegazioa
Unibertsitateak hasiera-hasieratik ditu bertako ondare bibliografikoa osatzen duten liburu guztien fitxak. Finantza kontabilitatea ezarri zenetik, beharrezkoa da unibertsitatearen funts bibliografikoak balioestea; lehen, balioespen hori ez zen beharrezkoa aurrekontuaren kontabilitatean.
III.– Barneko kontrol sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko oharrak.
III.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.
Aurrekontu aldaketak:
Aurrekontuko aldaketen erregimena baliatuta 2015eko aurrekontuan 5,5 milioi euroren kredituak zuzkitu ziren eta ekitaldi itxieran kopuru hori kapituluan jasoa gordetzen zen aurrekontuko kontu-sail jakinei esleitu gabe. Hona hemen xehapena:
Aldaketa horiek berariazkotasun printzipioa urratzen dute, zeinaren arabera haien eraginpeko aurrekontuko kontzeptuak zeintzuk diren berariaz adierazi behar duten.
Alegazioa
Horrela jokatu da ezin delako zehazki jakin, ikerketa proiektuetatik datozen funtsak esleitzeko unean, aurrekontuko zein partidatatik egingo den gastua, nahiz eta kapituluan zehaztuta egon.
Gastua kontabilizatzen denean, dagokion aurrekontu kontzeptuan egiten da. Hala ere, era horretako jarduketak aldatzen saiatzen ari gara, aurreko urteko alderaketan ikus daitekeen moduan.
Aurrekontuaren eta txosten ekonomikoaren onespena atzeratzea
«Gobernu Kontseiluak 2015eko ekitaldiko Aurrekontu Proiektua 2015eko martxoaren 12an onartu zuen eta Kontseilu Sozialak aurrekontua urte horretako apirilaren 22an onartu zuen; ordea, ekitaldia hasi aurretik onartu behar zatekeen. Ekonomia txostenari dagokionez, Kontseilu Sozialak 2016ko uztailaren 22an onetsi zuen, EUSLren 106.2 artikuluan aurreikusitako epea gaindituta, urte bakoitzaren lehenengo seihilekoan egitea aurreikusten baitu.»
Alegazioa
EAEko aurrekontuen onespena atzeratzearen ondorioz, ez genituen garaiz eskuratu EHUko aurrekontu araudiak ezarritako epean prest izateko behar genituen datu guztiak.
III. 2– Kontratazio administratiboa.
Aztertutako kontratuen akatsak
Alegazioa
Gabezia horien azterketa xehetasun osoz egiten da horri buruzko alegazioen atalean.
Kontratazio administratiboaren azterketa.
Alegazioa
Txostenaren egitura konplexuaren eta balizko gabeziak kontsignatzeko moduaren eraginez, urdinez errepikatu behar dira oharrak, txostenean ageri ziren bezalaxe, eta jarraian bakoitzari dagokion alegazioa jarri, txostenean azalpenak emateko jarraitu zaion hurrenkerari eutsiz. Horrela egingo ez bagenu, ezinezkoa litzateke argi adieraztea zein oharri erantzuten ari garen, eta horrek gure argudioen ulergarritasuna zailduko luke.
Kontratazio espedientea.
Administrazioko kontratazioaren araudia bete dela egiaztatzeko 13 espedienteren lagina aztertu da, 2015eko ekitaldian esleitutakoak:
«(A3) Prezioaren irizpidea puntuatzeko baliatzen den formulak prezio baxuenarekiko proportzioa du abiaburu (SPKLTBren 150. artikulua) »
Alegazioa
Aipatzen den formula hori gaur egun jada ez da erabiltzen, eta esleipen irizpide gisa prezioa ezartzen den kontratazio espedienteetan formula honekin ordeztu da beste hori:
P = (LOA - LE) x GPK.
LOA - EB.
Non:
P = lortu beharreko puntuak.
GPK= gehieneko puntu kopurua.
LOA= lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
LE= lizitatzailearen eskaintza.
«(A5) Ez dago obra proiekturik, eta, honenbestez, ez gainbegiratze ez zuinketarik ere (SPKLTBren 121, 125 eta 126 artikuluak)»
Alegazioa
Egia da ez zela obra proiekturik egin; hala ere, baldintza teknikoen plegu bat eta horri erantsitako hainbat dokumentu daude, hala nola planoak, balorazio ekonomikoa eta beste. Plegu eta dokumentu gehigarri horietan SPKLTBren 123. artikuluan (obra proiektu batek izan behar dituen gutxieneko edukiak) aipatzen den informazioa ageri da. Gainera, agiri horiek HAKLren 126. artikuluak zehaztutakoa betetzen dute, xehetasunez definitzen dituztelako obrak eta obren ezaugarri teknikoak, eta badutelako, halaber, unitate prezioak eta prezio banakatuak azaltzen dituen aurrekontu bat ere.
Adierazitako argudioak kontuan harturik, eta alegazioa behar bezala oinarrituta dagoela ulerturik, egotzitako gabezia ezaba dadila eskatzen da.
«(B2) Ez dago jasota Segurtasun eta osasun plana onartu denik (1627/1997 EDren 7. artikulua)»
Alegazioa
Eraikuntza obretako segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko xedapenak ezartzen dituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen du segurtasun eta osasun plana obrak hasi baino lehen onetsi beharko dela. Horrez gain, administrazio publikoen kasua, plana eta obra gauzatu bitartean, obra esleitu duen administrazio publikora helaraziko da segurtasunaren eta osasunaren arloko koordinatzaileak egindako txostena, oniritzia eman diezaion. Koordinatzailea izendatzea beharrezkoa ez den kasuetan, zuzendaritza fakultatiboak beteko ditu aurreko paragrafoetan esleitu zaizkion funtzioak.
«(A2) Ez du betetzen aurreikusitako aldaketetarako bereizten diren mugak eta baldintzak modu argi, zehatz eta nabarian zehazteko eskakizuna (SPKLTBren 106. artikulua)»
Alegazioa
Ius variandi izenekoak erreferentzia egiten dio Administrazioak kontratuaren xedea aldebakarrez aldatzeko duen eskumenari; dena den, kasu guztietan, aldaketak egiteko eskumenak muga formal zein materialak ditu, eskumen hori erabiltzeari dagokionez. SPKLTBren bi aldaketa mota hauek aurreikusten dira: pleguan edo lizitazio iragarkian aurreikusten diren aldaketak eta agiri horietan aurreikusten ez direnak. Aldaketa bakoitzerako, araudi, muga eta prozedura bereiziak ezartzen dira.
SPKLTBren 106. artikuluak kontratua modu konbentzionalean aldatzeko aukera aurreikusten du, hau da, aukera ematen du kontratuaren baldintzak aldatzeko, betiere zehaztasun osoz betetzen badira arau horretan aurrez ezarritako baldintzak. Hain zuzen ere, hau esaten du: «Aukera izango da sektore publikoko kontratuak aldatzeko, betiere pleguetan edo lizitazio-iragarkian aukera horren berri berariaz eman bada, eta alderdi hauek modu argi, zehatz eta ezin nahasizkoan zehaztu badira: kontratua zein baldintza betez aldatu ahal izango den, aldaketek zer helmen eta muga izango dituzten, kontratu-prezioaren zer ehunekori eragin ahal dioten gehienez, eta zein prozedurari jarraitu behar zaion».
Gainera, SPKLTBren 88.1 artikuluak honako hau esaten du: «Baldin eta, 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, pleguetan edo lizitazio iragarkian kontratua aldatzeko aukera aurreikusi bada, aurreikusitako aldaketa guztiak kontuan hartuta kontratuak gehienez ere izan dezakeen zenbatekoa joko da balio zenbatetsitzat».
Ez espediente horren Administrazio Baldintza Partikularren Pleguan, ez lizitazio iragarkian, ez dago kontratua modu konbentzionalean aldatzeko inolako aurreikuspenik; hori dela eta, erabaki zen legez onartutako gaitasun hori ez erabiltzea, beste edozein aukera bezala, askatasuna baitago erabiltzeko zein ez erabiltzeko.
Esandako hori gorabehera, HKEE erreferentzia egiten ari bada aurrekontu mugatudun hornidura eta zerbitzu kontratuak arautzen dituen SPKLTBren 34. xedapen gehigarriari, honako paragrafo hauetan adierazten dena argudiatzen da.
Aurretik, beharrezkoa da azpimarratzea erreferentziako kontratuaren xedea unitateko prezioaren araberako hornidura dela, eta, SPKLTBren 9.3 artikuluko a) ataleko legezko agindua zehaztasunez betetze aldera, horren esleipena enpresari bakar batekin egiten diren esparru akordioak arautzen dituen III. liburuko II. tituluko II. kapituluan aurreikusitako arauen arabera egin zela.
Hori adierazi ondoren, aztertu beharko litzateke ea SPKLTBren 34. xedapen gehigarria esparru akordioei aplikatu behar zaien ala ez.
Horri dagokionez, aintzat hartu beharra dago Andaluziako Juntaren Kontratazio Administratiboaren Aholkularitza Batzordeak uztailaren 15eko 2/2015 txostenean adierazitakoa; horrek erreferentzia egiten zion SPKLTBren 9.3 a) artikuluan arautzen den unitateko prezioko segidako traktudun hornidura kontratuari.
Andaluziako Juntako Kontu Hartzailetza Nagusiak Batzordeari galdetu zion, besteak beste, ea SPKLTBren 34. xedapen gehigarria esparru akordioei aplikatu behar zaien, edo horietatik eratorritako kontratuei soilik. Eratorritako kontratuak izapidetzea derrigorrezkoa ez den kasuetan xedapen hori zein kasutan aplikatu behar den ere galdetu zion.
Batzordeak hau erantzun zuen:
...)
3.– Hirugarren galderan esaten da ea SPKLTBren 34. xedapen gehigarria esparru akordioei aplikatu behar zaien edo horietan oinarritutako kontratuei soilik.
SPKLTBren 34. xedapen gehigarriak honako hau esaten du:
Administrazio Publikoek eta sektore publikoko beste erakunde batzuek izapidetzen dituzten aurrekontu mugatuko hornidura eta zerbitzu kontratuetan, enpresariak askotariko ondasunak eman behar dituenean edo zerbitzua behin eta berriz eman behar duenean, unitateko prezioa kobratuta, eta kontratua egiteko unean haren xede diren entrega edo prestazioen kopuru zehatza adierazi ez bada, horiek Administrazioaren beharren araberakoak direlako, gehieneko aurrekontu bat onetsi beharko da.
Kontratuak indarrean dirauen bitartean benetako beharrak hasiera batean aurreikusitakoak baino handiagoak balira, dagokion aldaketa izapidetu beharko da. Horretarako, lizitazioa arautzen duten agirietan aurreikusi beharko da egoera hori dela eta kontratua aldatzeko aukera, lege honen 106. artikuluan aurreikusitako baldintzetan. Aipatutako aldaketa hasieran onartutako gehieneko aurrekontua agortu baino lehen izapidetu beharko da, eta behar besteko kreditua gorde beharko da behar berrien gehieneko zenbatekoa estaltzeko.
Xedapen hori birgaitzeari eta hiri berroneratze eta berrikuntzari buruzko Legearen (ekainaren 26ko 8/2013 Legea) azken xedapenetatik hamahirugarrenak txertatu zuen. Horren atarikoan hau esaten da:
«Azken xedapenetako hamahirugarrenaren bitartez, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina aldatzen da (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), eta hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria eransten zaio; xedapen horren arabera, unitateko prezioko zerbitzuak eta ondasunak hurrenez hurren emanez gauzatzen diren kontratuetan, kontratua esleitzeko lizitazio xede izan zen gehieneko aurrekontua gainditzen duten Administrazioaren eskariak kontratu horren lizitazioa arautzen duen dokumentazioan aurreikusitako aldaketatzat hartuko dira».
SPKLTBren hogeita hamalaugarren xedapen gehigarri horrek zehatz islatzen du lehenago aipatu den hornidura kontratuaren eta esparru akordioaren arteko konexio falta, Administrazio Publikoen kontratazioa arrazionalizatzeko sistema gisa; izan ere, ezaugarri horiek dituen hornidura kontratu bat eta «kontratua esleitzeko lizitazio xede izan zen gehieneko aurrekontua» baino ez ditu aipatzen, esparru akordioei erreferentziarik egin gabe.
Hori dela eta, garbi dago xedapen hori ez zaiela esparru akordioei aplikatu behar, baizik eta hornidura kontratuei, batez ere, kontuan hartzen bada horixe bera mantentzen dela Sektore Publikoko Kontratuen Legearen aurreproiektuaren zirriborroan, eta hornidura kontratuei buruzko arauetan esparru akordioei buruzko erreferentzia desagertzen dela.
Ildo horretan, Kontratu Baliabideen Administrazio Auzitegi Zentralak, 2014ko otsailaren 5eko 88/2014 ebazpenean (1026/2013, 1028/2013 eta 1038/2013 errekurtsoak), honako hau esan zuen:
«Helegile guztien alegatu honek erreferentzia egiten dio Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 34. xedapen gehigarriari; haren ustez, prozedura honi xedapen hori aplikatu behar zaio, hura argitaratu eta hurrengo egunean jarri baitzen indarrean (ekainaren 26ko 8/2013 legea, birgaitzeari eta hiri-berroneratze eta -berrikuntzari buruzkoa). Arau horren denboraren araberako aplikagarritasuna gorabehera, berriz ere aipatu beharra dago aurreko oinarri juridiko batzuetan ere esan dena. Aurkaratzen diren pleguek eta hautaketa prozedura irekiaren bitartez gauzatzen direnek esparru akordio bati egiten diote erreferentzia, eta ez hornidura kontratu bati.
Oinarrizko hitzarmena kontratazio publikoaren arrazionalizazio teknikoko sistema gisa definitzen da, eta ez hornidura kontratu gisa; ondorioz, ezin zaio aipatutako xedapen gehigarria aplikatu, horrek hornidura eta kontratu zerbitzuei baino ez baitie egiten erreferentzia».
Alegazioa
Adierazitako argudioak kontuan harturik, eta alegazioa behar bezala oinarrituta dagoela ulerturik, egotzitako gabezia ezaba dadila eskatzen da.
«(A3) Prezioaren irizpidea puntuatzeko baliatzen den formulak prezio baxuenarekiko proportzioa du abiaburu (SPKLTBren 150. artikulua)»
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 1. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa.
«(B1) Fakturatutako zenbatekoak gehieneko aurrekontua gainditzen du»
Alegazioa
Aurretik ere esan den moduan, erreferentziako kontratuaren xedea unitateko prezioaren araberako hornidura da; ondorioz, SPKLTBren 9.3 artikuluko a) ataleko legezko agindua zehaztasunez betetze aldera, enpresari bakar batekin egiten diren esparru akordioak arautzen dituen III. liburuko II. tituluko II. kapituluan aurreikusitako arauen arabera egin zen horren esleipena. Hori dela eta, zalantza handirik gabe adieraz daiteke unitateko prezioko segidako traktudun hornidura, hornidura kontratu modalitate gisa konfiguratuta gelditzen dela, eta SPKLTBk ezarritako ezaugarri espezifiko bat aurkezten duela; izan ere, kontratu horren esleipena enpresari bakar batekin egiten diren esparru akordioetarako aurreikusitako arauekin bat egin da, besteak beste kontratuaren gehieneko balio zenbatetsia ezartzeko arauak (hemendik aurrera GBZ).
Horri dagokionez, adierazpen doktrinal ugari saiatu dira argitzen ea esparru akordioen GBZ eratorritako kontratuen muga kuantitatiboa den. Hala, aho batez ondorioztatu da esparru akordioetan ez dela agertu behar kontratuaren edo kontratuen aurrekontua, eta hori zentzuzkoa da; izan ere, ez dago esparru akordio batetik ondorioztatzen diren kontratuentzako edo kontratatzen diren zenbatekoentzako mugarik (balio zenbatetsia ez da muga).
Lehenik eta behin, aipatu beharra dago 2012ko azaroaren 20ko 17/12 txostena, Estatuko Kontrataziorako Batzorde Aholkuemailearena, non ondorioztatzen baita esparru akordioaren GBZ ez dela gainditu ezin daitekeen sabai juridiko eta ekonomikoa.
«Ondorioz, bere funtzioa balio zenbatetsiarena, alegia] aurrekontuaren funtzioaren bestelakoa da. Kontzeptu horrek tradizioa du kontratazio publikoari buruzko Espainiako zuzenbidean; hain zuzen ere, erreferentzia egiten dio kontratuaren arabera kontratazio organoak konprometitu dezakeen gehieneko mugari. [...] Horren xedea da kontratuan hasiera batean aurreikusitako gehieneko gastuaren zenbatekoa zehaztea eta behar besteko zenbatekoan eskuragarri egon behar duen kreditu egokiarekin estaltzen dela egiaztatzea. Horren ondorioz, zuzenean nahiz zeharka gastua dakarten kontratu edo negozio guztietan finkatu behar da aurrekontua, baina ez baldintza hori betetzen ez dutenetan, eta hori da esparru akordioen kasua. Oinarrizko hitzarmenak ez du muga kuantitatiborik gastuari dagokionez; izan ere, betebehar ekonomikorik ez dakarrenez, ez du aurrekonturik. Hala ere, espedientean zenbatespenak ager daitezke, beharrizan publiko batzuk estaltzeko esparru akordio bat justifikatze aldera, eta baliteke akordioa araudi harmonizatupeko kontratuen erregimenera ekartzea.»
Ildo beretik, Balearretako Kontrataziorako Batzorde Aholkuemaileak, 9/2013 txostenean, argi eta garbi adierazten du honako hau: «Oinarrizko hitzarmenaren balio zenbatetsia ez da muga kuantitatiboa akordio horretatik eratorritako kontratuetarako; ondorioz, baliteke eratorritako kontratuek, osotara, esparru akordioan adierazitako balio zenbatetsia gainditzea.»
Interpretazio horri berari erantzuten dio duela gutxi Madrilgo Erkidegoko Kontu Hartzailetza Nagusiaren esparru akordioei buruzko txostenak, 2017ko martxoaren 13an argitaratu zenak. Txosten horretan, Estatuko Administrazio Kontrataziorako Batzorde Aholkuemailearen azaroaren 20ko 17/12 txostenean adierazitako iritzia jasotzen zen; besteak beste, hau esaten zen:
«Esparru akordioetan, «balio zenbatetsia» adieraziko da. Balio zenbatetsia komunitate kontzeptu bat da, eta, besteak beste, araudi harmonizatuaren mendeko kontratuak (SARA kontratuak izenekoak) zehazten ditu. SPKLTBren 88.8 artikuluaren arabera, «Esparru-akordioetarako eta eskuratzeko sistema dinamikoetarako, horiek iraun bitartean aurreikusitako kontratu guztien gehieneko balio zenbatetsia hartuko da kontuan, balio erantsiaren gaineko zerga sartu gabe». Hori dela eta, esparru akordioaren balio zenbatetsia esparru akordioaren kontratazio espedientearen prestaketa eta esleitze faseetan aritzen da, komunitate publizitatearen atalaseari dagokionean eta, bere kasuan, baliabideen erregimenerako.»
Orain arte argudiatutako guztia gorabehera, Balearretako Kontrataziorako Batzorde Aholkuemaileak 9/2013 txostenean gomendatzen duen moduan («Hala ere, komenigarria izango litzateke kontratazio organoak neurriren bat hartzea eratorritako kontratu guztien zenbateko osoa oinarri duten esparru akordioan aurreikusitako balio zenbatetsia baino askoz ere handiagoa ez dela ziurtatzen saiatzeko»), eskura dauden jarduketa ildoak ebaluatzen ari gara arrisku hori saihesteko, kontuan hartuta deszentralizazioak zehaztutako kudeaketa ekonomikoko sistema bat izateak kudeaketa zaildu egiten duela.
Adierazitako argudioarekin bat, eta alegazioa behar bezala justifikatu dela ulerturik, egotzitako gabezia ezabatzeko eskatzen dugu, edo ez ezabatzea erabakitzen bada berriz formulatzeko, Balearretako Kontrataziorako Batzorde Aholkuemaileak adierazitako moduan: gomendio soil gisa, alegia.
«(B3) Ez dago Harrera-aktarik (SPKLTBren 222. artikulua)»
Alegazioa
Enpresari bakar batekin egindako esparru akordio baten ondorioa da. Akordio horren xedea unitateko prezioko segidako traktudun hornidura bat zen. Baldintza teknikoen pleguan zein administrazio klausula partikularren pleguan ezarritakoari jarraikiz, eratorritako kontratuen xedea kontratuaren exekuzio aldian zehar egiten diren hornidura eskaerak dira, laborategiek eta ikerketa sailek dituzten beharren arabera, eta gehieneko zenbatekoa 18.000,00 euro (BEZik gabe) izango da.
SPKLTBren 222. artikuluak erreferentzia egiten dio kontratuak betetzeari eta prestazioa jasotzeari; hala, beharrezkoa izango da zerbitzua jaso izana edo prestazioarekin ados egotea adierazten duen ekintza formal eta positibo bat. Arau hori kontratu txikiekin lortu nahi den bizkortasun eta malgutasunarekin bateratu behar da, izapidetzeko oztopo bihurtu ez dadin, kontratuen balio txikia dela eta.
Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Kontrataziorako Batzorde Aholkuemailearen irailaren 25eko 19/2013 txostenak honako hau dio horri dagokionez:
«Galderen idazkian pizten den beste zalantza bat hau da: SPKLTBren 222.2 eta 222.4 artikuluak, kontratuak jaso eta likidatzeari buruzkoak, kontratu txikiei ere aplikatu behar zaizkie.
Kontratu txikien izaera dela eta, Batzorde Aholkuemaile honek aukera izan zuen gai hori aztertzeko irailaren 19ko 16/2012 txostenean. Bertan, hau esaten zen: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Zioen Azalpenean bertan prozedura sinplifikatu gisa ageri da kontratu txikia, eta honela definitzen da: 50.000 eurotik beherako kontratua, obra kontratuen kasuan, edo 18.000 eurotik beherako kontratua, gainerako kontratuen kasuan (betiere BEZik gabe). Kontratu txiki horren prezioa ezin da berrikusi, eta kontratuak ezin du urtebete baino gehiagoko iraupen luzaezina izan; kontratuaren espedientea egiteko eta formalizatzeko, nahikoa izango da gastua onestea eta horri dagokion faktura eranstea, bai eta, obren kasuan, aurrekontua eranstea ere.
Beraz, kontratu txikiaren xedea da administrazio publikoei aukera ematea euren beharrizanei erantzuteko, beharrizan horien zenbatekoa eta iraupena txikia denean. Hala, kontratu txikien bitartez, esleipena jarduteko gaitasuna eta beharrezko prestakuntza profesionala duen edozein enpresariri zuzenean egin ahalko zaio, prozedura sinple eta bizkor baten bitartez, zerbitzu hori eman dezan. Kasu horietan, kontratua publizitate eta konkurrentzia printzipioetatik salbuetsita egongo da.
Kontratu txikiek bete beharreko arauak APKLANen 72. artikuluan zehazten dira. Hau esaten da bertan: «1. Kontratu txikietan, dagokion faktura kontratu agiri gisa hartu ahal izango da; fakturak abenduaren 18ko 2402/1985 Errege Dekretuak, Arauaren salbuespenak enpresariek eta profesionalek ordainagiria egin eta emateko duten obligazioa arautzen duenak, ezartzen dituen datuak eta ezaugarriak izan beharko ditu (gaur egun, dekretu hori azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuak, fakturazio betebeharrak arautzeko erregelamendua onartzen duenak, indargabetu du). Edozein kasutan, fakturan honako hauek agertu beharko dira: a) Zenbakia eta, hala badagokio, seriea. Fakturen zenbakiak elkarren hurrenekoak izango dira. b) Faktura igortzen duenaren izen-abizenak edo izen soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea. c) Kontratua egiten duen organoa, haren helbidea eta identifikazio fiskaleko zenbakia. d) Kontratuaren xedearen deskribapena; zer zerbitzutara bideratuko den adierazi beharko da. e) Kontratuaren prezioa. f) Faktura egin den lekua eta eguna. g) Jaso izana ziurtatzen duen funtzionarioaren sinadura.»
Hori dela eta, kontratu mota honetarako, prozedura sinplifikatu egin da; hala, espedientea honako hauek osatuko dute: organo eskudunak gastua onetsi izanaren ziurtagiriak eta dagokion fakturak. Ekintza horretan kontratuaren likidazioa ere sartuko da. Hori kontuan hartuta, ondoriozta daiteke, prozedura sinplifikatu eta bizkorra denez, SPKLTBren 222.2 artikuluak aurreikusten duen formalismoa zenbateko handiagoak dituzten eta ondorioz garrantzitsuagoak diren kontratuentzat dela; kontratu garrantzitsuago horien kasuan, beharrezkoa da jaso izana edo adostasuna adierazten duen ekintza formal bat gauzatzea, hala dagokionean esku hartzailetzaren ordezkariaren laguntzarekin. Kontratu txikien kasuan, ekintza formal horren ordez funtzionario baten sinadura beharko da, prestazioarekin adostasuna dagoela adierazteko.
Laburbilduz, ez da beharrezkoa eskaera bakoitza jaso izanaren akta egotea; izan ere, gorago transkribatu den txostenean adierazitakoarekin bat, ulertzen da bete dela prestazioa behar bezala eman dela ziurtatzeko betebeharra, faktura eta emate-agiria sinatu baitira (emate-agiria ohiko agiria da merkataritza jardunean). Agiri horien bitartez, Administrazioak garbi erakusten du jaso duen edo eman zaion zerbitzua bat datorrela adostutakoarekin.
Akordioaren iraupenaren epea bukatzen denean, dagokion onespen akta sinatuko da, SPKLTBren 222.4 artikuluan aurreikusitako izapidea, hau da, kontratua likidatzea, betetze aldera.
Adierazitako argudioak kontuan harturik, eta alegazioa behar bezala oinarrituta dagoela ulerturik, egotzitako gabezia ezaba dadila eskatzen da.
« (A3) Prezioaren irizpidea puntuatzeko baliatzen den formulak prezio baxuenarekiko proportzioa du abiaburu (SPKLTBren 150. artikulua) »
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 1. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa.
«(A2) Ez du betetzen aurreikusitako aldaketetarako bereizten diren mugak eta baldintzak modu argi, zehatz eta nabarian zehazteko eskakizuna (SPKLTBren 106. artikulua)»
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 2. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa.
«(A2) Ez du betetzen aurreikusitako aldaketetarako bereizten diren mugak eta baldintzak modu argi, zehatz eta nabarian zehazteko eskakizuna (SPKLTBren 106. artikulua)»
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 2. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa.
«(A6) Balioetsi den balioaren kalkulua ez da zuzena edo ez dago justifikatua (SPKLTBren 88. artikulua) »
Alegazioa
Karatulan akats bat dago balio zenbatetsiari erreferentzia egiten dion puntuan; hala ere, balio egokia baino handiagoa den balio zenbatetsia ezarri bada ere, prozedurari dagokionez ez dago alderik izapidetu denarekin, eta hortik ez da inolako ondorio praktikorik eratortzen. Arrazoi hauek ematen diote bide adierazitakoari:
«Balio zenbatetsiaren» kontzeptua erreferentzia gisa erabiltzen da kontratazio prozeduraren araubide juridikoaren zenbait alderdi zehazteko; besteak beste, hauek:
a) Araudi harmonizatuaren mendeko kontratuak zehazteko. Araudi harmonizatuaren mendeko kontratuak dira 207.000,00 euro edo gehiagoko balio zenbatetsia duten hornidura kontratuak (SPKLTBren 15.1 artikulua, 2014ko azaroaren 6an indarrean zegoen bertsioaren arabera, egun horretan argitaratu baitzen lizitazio iragarkia, SPKLTBren lehen xedapen iragankorrean xedatutakoarekin bat). Ikusi da lortutako emaitza zifra zuzena erabiliz lortuko litzatekeen emaitzaren berdina dela.
b) Lizitazioen publizitate erregimena. Kasu horretan ere, ondorio berberak erdiesten dira bai zifra batekin bai bestearekin.
Hori dela eta, egozten den gabezia ezabatzeko eskatzen da edo, bestela, gabezia ezabatzea onartzen ez bada, azalpena baldintza hauetan edo antzekoetan emateko: « (A6) Balio zenbatetsiaren kalkulua okerra da edo ez dago justifikatuta (SPKLTBren 88. artikulua); hala ere, akats horrek ez du ondorio praktikorik».
« (B3) Ez dago Harrera-aktarik (SPKLTBren 222. artikulua)»
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 2. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa.
B4) Ez da finkatzen eta ez da aplikatzen zein prozedura baliatu behar den zenbait enpresabururekin izenpetutako esparru-akordioan oinarritutako kontratuen esleipena egiteko, SPKLTBren 198. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Alegazioa
Adierazi nahi dugu EHUren intraneten (http://www.ehu.eus/es/group/kontratazioa/ekipamendu-informatikoa) argitaratu zela informatika ekipamendua erosteko jarraitu beharreko prozedurari buruzko informazioa. Bertan, lizitazio honetarako hautatutako enpresak ageri dira, APPLE enpresaren zerrenda ofizialetako elementuak erosi behar dituztenek enpresa horietako edozeini eskaerak egin diezazkieten.
«(C1) Apple etxeko informatika produktuak hornitzeko esparru-akordioak», 816.750 euroan esleitutakoak (5. espedientea), ez du SPKLTBren 117.2 eta 117.8 artikuluetan erabakitakoa betetzen, marka jakin bat eskatzen baita »edo baliokidea «aipamena gehitu gabe, eta ez da justifikatzen.»
Alegazioa
Jatorri publikoko lehiakortasun printzipioa mugatu dela esaten da, marka zehatz bat eskatu delako, «edo baliokidea» izapidea gehitu gabe, eta ez da justifikatu.
Lizitazio baterako prestatzen diren baldintza tekniko partikularrak idazten direnean, eskuragarritasun unibertsalaren eta guztientzako diseinuaren printzipioak aintzat hartu behar dira. Beraz, zehaztasun teknikoak malgutasunez erabili behar dira, lehiakortasun askearen aurkako egoerak saihesteko. Hori dela eta, SPKLTBren 177.2 artikuluak (HKEEk aipatu du) ezartzen du plegu horiek idazteko kontuan hartu beharreko arau bat dela lizitatzaileek parte hartzeko aukera berdintasuna izatea, eta ezin izango dela justifikatu gabeko oztoporik jarri kontratu publikoan lehia ahalbidetzeko. Horretarako, zenbait prebentzio neurri hartu beharko dira, besteak beste: ezin izango da fabrikazio, jatorri edo prozedura zehatzik aipatu; ezin izango da marka, patente, mota, jatorri edo ekoizpen zehatzik aipatu, enpresa edo produktu batzuei abantaila emateko edo lizitaziotik at uzteko. Horren salbuespen bakarra da kontratuaren xedeak hala egitea justifikatzea edo hori izatea deskribapen zehatz eta ulergarri bat egiteko modu bakarra; kasu horietan, «edo baliokidea» izapidea agertu beharko da (SPKLTBren 117.8 artikulua).
Prozedura honen Administrazio Baldintza Partikularren Pleguaren aurretik doan karatulan azaltzen da (agian ez oso ondo; izan ere, produktu mota bat da, aurrerago azalduko denez) zein den xedea: hain zuzen, esparru akordio bat sinatzea EHUri Apple markako informatika produktuak hornitzeko.
Hala ere, aurrerago argudiatzen den moduan, eskatzen dena ez da marka zehatz bat, baizik eta unibertsitateko komunitateak eskatzen dituen funtzio eta baldintza teknikoak betetzen dituzten informatika produktuen hornidura, Arte Ederren eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateetan irakasten diren zenbait alderdiri erantzuteko. Gainera, irakasle eta ikertzaile batzuek nahiago dute teknologia hori, bai lanpostuan, bai euren ikerketa proiektuak garatzeko makina gisa. Beraz, nahiz eta kontratuaren xedeak marka aipatu, funtsean, funtzio zehatz batzuk betetzen dituen produktu bati buruz ari da.
Administrazio Kontrataziorako Batzorde Aholkuemailearen 2008ko maiatzaren 26ko 62/2007 txostenean gomendio bat ageri da ordenagailuak edo bestelako informatika ekipamenduak erostea edo alokatzea xede duten kontratuen zehaztapen teknikoen definizioetan marka komertzialak aipatzeari buruz. Txosten horretan egoera hau deskribatzen da: ordenagailuen mikroprozesagailuen eta bestelako informatika ekipamenduen zehaztapen teknikoak deskribatzean, marka komertzialei erreferentzia egiten zitzaien «edo baliokidea» izapidearekin edo gabe; horrek murriztu egiten du lehiakortasuna, marka horiek eskaintzen ez dituzten lizitatzaileak eskaintzatik kanpo uzten direlako. Ondorioz, Administrazio Kontrataziorako Batzorde Aholkuemaileak gomendatzen du marka zehatzik ez aipatzea.
Kataluniako Generalitateko Administrazio Kontrataziorako Batzorde Aholkuemailearen azaroaren 30eko 15/2012 txostenean emandako irizpenaren arabera, kontratuaren bitartez estali nahi diren beharrizanen definizioa kontu teknikoa da, eta ez juridikoa; hala ere, horrek ezin du produktu baliokideen askotariko proposamenen arteko benetako lehia oztopatu. Gainera, bat etorri behar du merkatuaren irekierarekin; horretarako esleipen prozedura arruntetako bat aukeratu beharko da.
Aurreko hori gorabehera, merkatuan ez dago Apple produktuen baliokidetzat jo daitekeen produkturik. Apple produktuek berezko sistema eragilea dute, eta beste sistema eragileek ez dituzten ezaugarri espezifikoak dituzte; hori dela eta, sistema eragile horrek ezin du modu «natiboan» funtzionatu beste marketako ekipoetan (ezinezkoa da Macintoshen sistema operatiboa Apple ez diren beste makinetan erabiltzea). Ez dago «Apple kloniko» modalitaterik, PCen kasuan egon daitekeen moduan; hau da, PCen kasuan, fabrikatzaile ugarik egindako piezak konbina daitezke markako ordenagailu baten aplikazio berberak dituen eta sistema eragile bera erabiltzen duen PC bat lortzeko, fidagarritasun neurri handiago edo txikiagoarekin.
Kontratuaren xedean «edo baliokidea» izapidea gehitu izan balitz, lortutako emaitza ez zatekeen bestelakoa izango; izan ere, azaldu den moduan, merkatuan ez dago Apple produktuen berezko funtzionaltasunak dituen produktu baliokiderik. Gainera, ez litzateke egokia izango Apple ordenagailu bat eta ordenagailu generiko bat parekatzea; izan ere, azken horrek ez ditu prestazio berak, eta Apple produktuen prestazio horiexek dira lehenago aipatu den unibertsitateko komunitate horrek eskatzen dituenak.
Apple produktuak hornitzeko beste botere esleitzaile batzuek izapidetu dituzten prozedurei dagokienez, haien lizitazio iragarkiak eta bestelako agiriak aztertu dira eta egiaztatu da inon ez dela «edo baliokidea» terminoa aipatzen; horrez gain, inon ez da esaten antzeko funtzionaltasuna duten bestelako produktuak aurkez daitezkeenik. Horrek berriz ere islatzen du ez dagoela produktu baliokiderik. Hiru prozeduretako agiriak 4. eranskinean erantsi dira.
Beraz, marka zehatz bat eskatzen bada ere (eta, lehenago esan den moduan, baliteke hori adierazteko era egokiena ez izatea), produktu zehatz bat aipatzen delako da. Hala, nahiz eta hasiera batean debekatuta dagoen tipologia, marka edo zehaztapen tekniko zehatzei erreferentzia egitea, SPKLTBren 117.8 artikuluaren hasieran salbuespen hau aipatzen da: «Kontratuaren objektua dela-eta bidezkoa denean izan ezik». Gure ustez, baldintza hori behar bezala justifikatu da, eta ez da eskatzen markaren ondoan «edo baliokidea» izapidea zergatik gehitu ez den azaltzeko, txostenean modu okerrean ulertarazten den moduan.
Adierazitako argudioak kontuan harturik, eta alegazioa behar bezala oinarrituta dagoela ulerturik, egotzitako gabezia ezaba dadila eskatzen da.
«(A3) Prezioaren irizpidea puntuatzeko baliatzen den formulak prezio baxuenarekiko proportzioa du abiaburu (SPKLTBren 150. artikulua)»
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 1. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa.
«(A1) Publikotasun eta lehia printzipioak urratu dira (SPKLTBren 1 eta 23 artikuluak)»
Alegazioa
«Q2K, Soluciones Informáticas en Gestión Estratégica» enpresa UPV/EHUren unibertsitateko spin-off bat zen; 2005eko ekainean sortu zen, kalitateko eta estrategiako informazio sistemak integratzeko tresna informatikoak garatzeko. Prozesuetan oinarritutako kudeaketarako eta plangintza estrategikoaren kudeaketarako aplikazioak garatu ditu hainbat erakunde publikotarako, ezagutzak dituelako hala kalitatearen eta estrategiaren alorrean nola informatika mailan.
2009an kontratu bat formalizatu zen enpresa horrekin, unibertsitate zentro baten plangintza estrategikoa kudeatzeko neurrirako aplikazio bat garatu eta zentro anitzeko aplikazio informatiko bat zehaztu, diseinatu, egokitu eta ezar zezan, unibertsitate zentroak prozesuetan oinarritutako kudeaketaren bidez zuzentzeko gida automatizatzeko, prozesuetan oinarritutako kudeaketa sistema AUDITek ezarritako gidalerroei jarraikiz integratu eta automatizatuz. Erreferentziako kontratuaren (PN 155/09) prezioa 34.220,00 euro izan zen.
2013an, enpresa horrek eta UPV/EHUk UNIKUDE tresnaren jabetza erdibanakoa (% 50) izatea arautzeko hitzarmena sinatu zuten.
Bai lehen espedientean, 2009. urtekoan, bai PN 65/15 espedientean, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren izapidea justifikatzen da, SPKLTBren 170.d) eta 177.2 artikuluetan jasotako balizko kasua oinarri harturik. Prozeduretako bakoitzean beharrei eta justifikazioari buruz eman diren memoriei erreparatuz gero, egiaztatzen da kontratua enpresari jakin bati soilik agin dakiokeela, kontuan hartuz gero bakarreko eskubideen babesa.
Hala eta guztiz ere, IKT zerbitzu edo hornidurak ematearekin lotutako kontratuen arloan, erabat zaila da kontratazioaren eskatzaileek beren memorietan egiten dituzten baieztapenak zalantzan jartzea. Zentzu horretan adierazten du Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordearen 23/10 txostenak, hain zuzen ere, ez dela kontu juridiko bat; aitzitik, botere esleitzailearen talde teknikoek jakinarazi beharko dute prestazioa hainbat enpresarekin kontratatzeko aukerarik dagoen edo, adierazitako inguruabarren bat suertatzen denez, lehia iragartzeko aukerarik ez dagoen eta kontratua nahitaez enpresa bakarrarekin egin behar den.
Hori horrela, errekurtsoa jar lekioke prozedura ireki baten izapideari, operadore ekonomiko jakin batek soilik eman ditzakeen funtzionaltasun batzuk lortzeko ezarriko balira horren baldintza teknikoak eta/edo esleitzeko irizpideak; edo, guztiz bestela, aurrez deskribatu den balizko kasua saihesteko asmoz baldintza tekniko zabalagoak zehaztuko balira, UPV/EHUren beharrei erantzungo ez dien proposamen bat izan liteke esleipenduna.
Beste gastu batzuk atalean egingo den alegaziora igortzen dugu oharrari erantzuna emateko («Ondotik zerrendatutako espedienteak publikotasunik gabeko prozedura baliatuta esleitu dira, baina prozedura ireki bidez izapidetu behar ziratekeen.»)
Adierazitako argudioak kontuan harturik, eta alegazioa behar bezala oinarrituta dagoela ulerturik, egotzitako gabezia ezaba dadila eskatzen da.
«(A2) Ez du betetzen aurreikusitako aldaketetarako bereizten diren mugak eta baldintzak modu argi, zehatz eta nabarian zehazteko eskakizuna (SPKLTBren 106. artikulua)»
Alegazioa
Karatularen 18. puntuan honela jasotzen da kontratuaren aldaketa:
«Kontratuak indarrean dirauen bitartean, kontratuaren helburuko arlo edo lursailen baten zatia edo osorik kendu zein gehitu beharko balitz, aintzat hartuko da enpresa esleipendunak gainazal bakoitzeko (berdea, laranja edo urdina) eskainitako erreferentziazko prezioa, beti ere SPKLTBn kontratuaren aldaketei ezartzen zaien % 10eko muga errespetatuta.
Kontratuaren helburuko arloak gutxituko balira, gutxitutako metro koadroei aplikatutako prezioari legokiokeen diru kopurua kendu egingo da enpresa esleipendunak aurkeztutako fakturan.»
Kontratua esleitzeko irizpideen artean, kontratuaren geroko aldaketei zegokien prezioa sartu zen. Honela dio, hitzez hitz:
«5 Puntu. prezioak/m2 etorkizuneko handitze edo aldaketarako. Kontratuan sartzen diren guneen gainazalaren etorkizuneko handitze edo aldaketen eskainitako m2-ko prezioak baloratuko dira. Lehenik eta behin, eskainitako gune berde, laranja edo urdinen m2-ko prezioen batez bestekoa kalkulatuko da. Behin kalkulua eginda, honako formula erabiliko da [...]».
Eta, aurrekoarekin bat, proposamenaren ereduak jarraian transkribatu den aipamena jasotzen zuen:
Gune berdearen prezioa/m² euro, bezik gabe.
Gune laranjaren prezioa/m² euro, bezik gabe.
Gune urdinaren prezioa/m² euro, bezik gabe.
Adierazitako argudioak kontuan harturik, eta alegazioa behar bezala oinarrituta dagoela ulerturik, egotzitako gabezia ezaba dadila eskatzen da.
«(A3) Prezioaren irizpidea puntuatzeko baliatzen den formulak prezio baxuenarekiko proportzioa du abiaburu (SPKLTBren 150. artikulua)»
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 1. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa.
«(A1) Publikotasun eta lehia printzipioak urratu dira (SPKLTBren 1 eta 23 artikuluak)»
Alegazioa
Espedientean arrazoiak ematen dira publizitaterik gabeko prozedura negoziatua izapidetzeko, SPKLTBren 170.d) eta 177.2. artikuluetan aipatutako balizko kasua gertatzen denez. Beharrei eta justifikazioari buruz eman den memoriari erreparatuz gero, egiaztatzen da kontratua enpresari jakin bati soilik agin dakiokeela, kontuan hartuz gero bakarreko eskubideen babesa.
Tresnaren aukera teknikoa IKTetako Gerentziaordetzako langileek egindako azterlan baten bitartez egin zen. Horretarako, aztertu zuten zer konponbide tekniko zeuden merkatuan Administrazio Publikoen esparruan 39 eta 40/15 Legeek (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoarena) eskatzen dituzten administrazio prozedura elektronikoak ezartzeko. Espedientean jaso da konponbide teknikoa aukeratzeko jarraitu zaion prozesua egiaztatzeko dokumentazioa.
Bestalde, berriz adierazten da azken paragrafoan 8. kontratuko gabeziari buruz esandakoa.
Beste gastu batzuk atalean egingo den alegaziora igortzen dugu oharrari erantzuna emateko («Ondotik zerrendatutako espedienteak publikotasunik gabeko prozedura baliatuta esleitu dira, baina prozedura ireki bidez izapidetu behar ziratekeen»).
Adierazitako argudioak kontuan harturik, eta alegazioa behar bezala oinarrituta dagoela ulerturik, egotzitako gabezia ezaba dadila eskatzen da.
«(A2) Ez du betetzen aurreikusitako aldaketetarako bereizten diren mugak eta baldintzak modu argi, zehatz eta nabarian zehazteko eskakizuna (SPKLTBren 106. artikulua)»
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 2. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa, hornidura kontratuari egiten zaizkion aipamenetan salbu; nolanahi ere, ulertuko da zerbitzuen kontratuari egin zaizkiola, eta hainbat operadorerekin egindako esparru akordioaren amaiera dela.
«(B3) Ez dago Harrera-aktarik (SPKLTBren 222. artikulua)»
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 2. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa, hornidura kontratuari egiten zaizkion aipamenetan salbu; nolanahi ere, ulertuko da zerbitzuen kontratuari egin zaizkiola, eta hainbat operadorerekin egindako esparru akordioaren amaiera dela.
« (B4) Ez da finkatzen eta ez da aplikatzen zein prozedura baliatu behar den zenbait enpresabururekin izenpetutako esparru-akordioan oinarritutako kontratuen esleipena egiteko, SPKLTBren 198. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.»
Alegazioa
Ildo honetan, adierazi behar dugu sorta bakoitzerako hautatutako enpresei buruzko informazioa UPV/EHUren intranetean argitaratzen dela (http://www.ehu.eus/es/group/kontratazioa/interes-orokorreko-kontratuak), zerbitzuok behar dituztenek enpresa horietako edozein aukeratu dezaten.
«(A2) Ez du betetzen aurreikusitako aldaketetarako bereizten diren mugak eta baldintzak modu argi, zehatz eta nabarian zehazteko eskakizuna (SPKLTBren 106. artikulua)»
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 2. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa, hornidura kontratuari egiten zaizkion aipamenetan salbu; nolanahi ere, ulertuko da zerbitzuen kontratuari egin zaizkiola.
«(A3) Prezioaren irizpidea puntuatzeko baliatzen den formulak prezio baxuenarekiko proportzioa du abiaburu (SPKLTBren 150. artikulua) »
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 1. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa.
« (B3) Ez dago Harrera-aktarik (SPKLTBren 222. artikulua)»
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 2. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa, hornidura kontratuari egiten zaizkion aipamenetan salbu; nolanahi ere, ulertuko da zerbitzuen kontratuari egin zaizkiola.
«(A3) Prezioaren irizpidea puntuatzeko baliatzen den formulak prezio baxuenarekiko proportzioa du abiaburu (SPKLTBren 150. artikulua)»
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 1. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa.
Gainera, lehenagoko ekitaldietan fiskalizazio-gai izan ziren 10 espedienteren gaineko jarraipena egin dugu, 2015eko ekitaldian egikaritzen jarraitzen zutenak:
« (B3) Ez dago Harrera-aktarik (SPKLTBren 222. artikulua) »
Alegazioa
Puntu honetan, har dadila errepikatutzat 2. espedientean gabezia berberarekin loturan egindako alegazioa, hainbat operadorerekin egindako esparru akordioaren amaiera dela izan ezik.
Beste gastu batzuk
Kontratu txikiaren moldea baliatuta egindako kontratazioak berrikustean, horietako zenbait prozedura ireki edo prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeela ikusi dugu, dela publikotasuna emanez edo gabe. Berebat, ekitaldian egin diren zenbait erosketaren kontratazio prozedura berrikusi behar litzateke, urtean duten bolumena aintzat hartuta.
Hona hemen aitortutako obligazioak:
«Arautze harmonizatuari lotutako kontratuak
Unibertsitateko liburutegia: aldizkari elektronikoetara harpidetza (hornidura) 1.863.000 euro»
Alegazioa
Kontuan izan behar da, lehenik eta behin, honelako hornidurak kontratu pribatutzat kalifikatzen dituela SPKLTBk, 20. artikuluan zehazki (« 1. (...) Kontratu pribatuak izango dira, baita ere, herri-administrazio batek egiten dituenak, honako objektu hauek izanik: (...) aldizkari eta beste argitalpen eta datu-base batzuen harpidetza, (...). 2. Kontratu pribatuen prestatzea eta esleitzea, berariazko legerik ezean, lege honen eta lege hau garatzeko xedapenen pean egongo dira, eta, horien ordezko modura, administrazio-zuzenbideko gainerako arauak aplikatuko dira, edo, hala balegokio, zuzenbide pribatuko arauak –subjektu edo erakunde kontratatzailearen arabera zer dagokion–. Ondorioei eta azkentzeari dagokienez, kontratu hauek zuzenbide pribatuaren pean egongo dira. Hala ere, kontratu hauetan, kontratuak aldatzeari buruzko I. liburuaren V. tituluko arauak aplikatu beharko dira.»). Bigarrenik, datu baseetara sartzeko aukera kontratatzeko eta argitalpenen harpidetza egiteko arau bereziei buruzko bederatzigarren xedapen gehigarriaren interpretazioa ez da izan argia, kontraesanezkoa baizik; izan ere, halakoxea dirudi kontratazioa kontratu txikietarako ezarrita dauden arauekin bat etorriz egiteko aukera ematea, edozein dela ere kontratuon zenbatekoa, eta ondoren aukera hori mugatzea araudi bateratuaren mendeko kontratuak direnean.
Horregatik, UPV/EHU bezala, egoera berean daudenez gainerako unibertsitateak ere, Espainiako Unibertsitateen Errektoreen Batzarrean gai hori jorratu da. UPV/EHU, nazioarteko hainbat argitaratzailerekin negoziazio luzeetan aritu ostean (WILEY, SPRINGER NATURE, ELSEVIER), egoera hori erregularizatzeko kontratuak sinatzen ari da.
Zehazki, 2016 ekitaldian honako hauek izapidetu dira:
– PN 3/16, WILEY SUBSCRIPTION SERVICES, INC. («WILEY») online liburutegiaren bitartez produktu eta zerbitzu elektronikoetarako sarbidea izateko, maiatzean sinatua.
– PN 4/16 SPRINGER editorialaren aldizkako argitalpen elektronikoen harpidetza egiteko, abuztuan formalizatua.
– PN 28/16 ELSEVIER editorialaren aldizkari elektronikoen harpidetza egiteko. Kontratuko harpidetza 2016ko uztailaren 19an egin zen.
«Prozedura irekia baliatuta egin beharreko kontratazioak
Kopiagintza lanak 215.000 euro»
Alegazioa
Lan horiek fakturatu dituzten hirugarrenak UPV/EHUk hainbat zentrotarako sinatuak dituen erreprografia kontratuen esleipendunak dira, eta lehiaketa askeko prozedura ireki bidez izapidetu ziren.
Zentroetan erreprografia zerbitzuak ezartzen badira, ez du zentzurik zerbitzu horiek erabiltzeko aukerarik gabe uztea beste edozein erabiltzaile, ez duelako betetzen UPV/EHUren aurrekontuan sartzen ez den hirugarren bat izatearen betekizuna; izan ere, pleguetan ez da bereizketarik egiten, eta aurkako interpretazioak koherentziarik gabeko ondorioei emango lieke bide: adibidez, zentro batean erreprografia zerbitzua izanik kontratu desberdina lizitatu behar izatea zerbitzu bererako baina beste erabiltzaile batentzat (UPV/EHUko aurrekontua). Bestela esanda, administrazio kontratazioaren printzipio funtsezkoenekin bat datozen oinarrizko eraginkortasun, ekonomia eta praktikotasun kontsiderazioetara jo gabe ere, esan daiteke gauzen ordena naturalak berak ezartzen duela ezen, Unibertsitateak bere campus eta unibertsitate egoitzetan erreprografia zerbitzuak baditu, eta dagokion kontratazio prozeduraren bidez esleitu badu horien kudeaketa, zentro horietara joango dela bere erreprografia premiak estaltzeko ere.
HKEEk egindako oharra 184 gastu unitategatik egindako erreprografia enkargu batzuei buruzkoa da; horiengatik 526 faktura jaulki ziren, Fotocopias Zorroaga S.L. (130.991 euro) eta JL CORRAL S.L. (83.863 euro) Unibertsitateko kontratisten artean banatuta.
JL CORRAL SL 50/2000 lehiaketa publikoko esleipenduna izan zen. Lehiaketa horrek UPV/EHUren hainbat zentrotako erreprografia zerbitzuaren esleipena zuen xede: besteak beste, Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoarena (5. sorta).
Fotocopia Zorroaga SL 13/07 lehiaketa publikoko esleipenduna izan zen; hau da, «Hainbat zentrotako erreprografia zerbitzuak kudeatzeko kontratua; besteak beste, Donostiako Ignacio Maria Barriola Eraikinekoa» (1. sorta).
Bietan, prestazioaren xedea UPV/EHUren zerbitzu publikoen kudeaketa gisa kalifikatu zen kontratazioan. Espediente biak ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren mende daude (Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena); izan ere, urriaren 30eko 30/2007 Legea (Sektore Publikoko Kontratuena) indarrean jarri aurretik argitaratu ziren horien lizitazioak, eta azken lege horretako lehen xedapen iragankorrean jasotzen da zer araubideren mende dauden lege hori indarrean jarri aurretik hasitako espedienteak eta esleitutako kontratuak.
Bi prozedurak irekiak izan ziren, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginak (SPKLTB) 159. artikuluan adierazitakoarekin bat: «Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak prozedura irekiz edo mugatuz esleituko dira normalean, lehiaketa bidez. Prozedura bietan ere, 78. artikuluan aipatutako epeak bete behar dira.»
Nolanahi ere, fiskalizaziorako ezin dira erreferentziatzat hartu kontratuak arautzen dituen araudiaz ondorengo parametroak eta kontzeptuak; beraz, oharra ezaba dadila eskatzen da. Izan ere, aipatutako hirugarren horiek UPV/EHUren kontratistak dira, eta une hartan aplikatzekoa zen araudiaren arabera izapidetutako kontratazio prozedura banaren esleipendunak.
«Publikotasuna duen prozedura negoziatu bidez egin beharreko kontratazioak
Proiektuetako gastuak justifikatzeko, diru-laguntzak berrikusteko auditoria lanak 95.000 euro»
Alegazioa
HKEEk ATTESTek 95.000 euroko zenbatekoan jaulkitako faktura batzuk aipatzen ditu. ATTEST UPV/EHUren kontuen kanpo auditoretza egiteko kontratuaren enpresa esleipenduna da. Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena) 74. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, enpresa horrek jasotzen dituen diru laguntzen finantza kontrola egiten lagundu dezakeela ulertzen da; izan ere, urteko kontuak uztailaren 19/1988 Legearen mende dagoen auditore batek ikuskatzeko betebeharraren mende dagoen onuradun bat da. Jarraian, aipatutako manua transkribatu da:
«74. artikulua
(...)
2.– Onuradunaren urteko kontuak, nahitaez, Kontu Auditoretzaren Legearen (uztailaren 12ko 19/1988 Legea) mende dagoen auditore batek ikuskatu behar baditu, auditore berberak ikuskatu beharko du justifikazio kontua ere, arautzeko oinarrietan beste auditore bat izendatzeko aukera jasotzen denean salbu.»
«Ekipamendu zientifiko eta irakaskuntzarakoa 90.000 euro»
Alegazioa
HKEEren ohar horrek 8 gastu unitate desberdinetarako ondoz ondo egindako zenbait erosketari egiten die erreferentzia; LASING enpresak 10 faktura jaulki zituen horiengatik, 90.000 euroko zenbatekoan guztira.
Hainbat erosketa txiki dira, desberdinak hartzaileari eta xedeari dagokienez, eta hainbat unetan egin ziren, premien arabera. Hornidura desberdinak direnez, ezin dira espediente bakarrean bildu, inguruabar horiek direla eta. Hauek izan ziren erosketak:
– 1532 mm-ko laser diodo bat.
– Argiaren profil espazialaren analizagailu bat.
– Mintzen mikro manipulaziorako kit bat.
– Kristal fotonikoko zuntza superjarraiturako.
– Laserreko ponpa-sistema kristal fotonikoko zuntzetarako.
– Atzerapen sorgailu digitala.
– Bibrazioaren aurkako oin sorta.
HKEEren aburuz, enpresa batek ekitaldi batean zenbateko jakin bat fakturatu izanak berekin dakar prozedura negoziatu publizitateduna izapidetu beharra. Hala ere, ezinezkoa da hori egitea, arestian azaldutako guztiagatik eta, horrez gain, UPV/EHUn ezin direlako halako erosketak programatu eta sistematizatu; izan ere, gastu unitateak hainbat erakunderen deialdiak direla-eta sortzen dira (ministerioak, EGEF Funtsak, Eusko Jaurlaritza ...), aldi berean nahiz ez. Ondorioz, zeharo ezinezkoa da premiak une jakin batean bideratzea, erosketa kontratu txikiaz bestelako prozedura baten bidez antolatzeko.
SPKLTBk ez du kontratu txikia debekatzen; aitzitik, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Kontrataziorako Batzorde Aholkuemailearen 16/12 txostenetik ondorioztatzen denez, «prozedura erraztu gisa taxutzen da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Zioen Azalpenean bertan, honela definituta: 50.000 eurotik beherako zenbatekoa duen kontratua, obra kontratua bada, edo 18.000 eurotik beherakoa gainerako kontratuetan, bietan ala bietan BEZik aplikatu gabe. Halako kontratuen prezioa ezin da berrikusi, ezin dute urtebete baino gehiago iraun, eta ezin dira luzatu; espedientea egin eta kontratua formalizatzeko, gastua onar dadila eta dagokion faktura erants dadila besterik ez da eskatzen, baita, obren kasuan, lanen aurrekontua erants dadila ere.
Beraz, kontratu txikiaren helburua da Administrazio Publikoei premiak azkar asetzeko modua ematea, prozedura erraz eta arin baten bidez, publikotasun eta lehiaketa printzipioak kanpo utzirik, baldin eta, lanen zenbatekoa eta iraupena txikia denez, operatzeko gai den edozein enpresariri zuzenean esleitu behar bazaizkio, eta enpresariak prestazioa emateko beharrezko lanbide gaikuntza badu.
Era berean, ondorio hau atera daiteke Balearretako Kontrataziorako Batzorde Aholkuemaileak urriaren 29an emandako 4/2010 txostenetik: «kontratu txikia zuzenbidearen aurkakotzat jo liteke, baldin eta kontratazio organoak, kontratuaren izapidea abian jartzeko unean, ziur jakingo balu –edo jakin balezake, programazio eta kudeaketa onaren printzipioak aplikatuz gero– izaera unitarioko prestazio jakin bat kontratatu behar duela, ezin hobeki zehaztuta dagoena, funtsean aldatu ezineko oinarrizko ezaugarriak dituena, halabeharrez urtez urte gauzatu behar dena eta denboran zehar etenik ez duen premia bati erantzungo diona, eta hori horrela dela jakinik ere, hainbat kontratu txiki izapidetu eta publizitate eta prozedura arau zorrotzenak saihestuko balitu.
Bestelako kasuetan, kontratu txikia Zuzenbidearen araberakotzat jo daiteke, nahiz eta gomendagarria izan publikotasun eta lehiaketa printzipioak betetzea, Legearen eskakizunetatik harago.
Azken finean, kontratazio organoari dagokio gastu publikoa behar bezala programatzea, eta bai kontratatu behar den prestazioaren edukia bai kasuan kasuko inguruabarrak aztertzea, ondoren erabaki egokiena hartzeko.»
Beraz, oharra ezaba dadila eskatzen da.
«Urtean duten gastu bolumenagatik berrikusi behar liratekeen kontratuen kontratazio prozedurak.
Laborategiko materiala 2.785.000 euro»
Alegazioa
Hainbat erosketa txiki dira, desberdinak hartzaileari, eskatzaileari eta denborari dagokienez. Beraz, ezinezkoa da erosketak laborategiko materialen tipologia guztiak barne hartuko dituen prozedura baten bidez egitea, askotarikoak direlako. Guztira 1.679 gastu unitate dira, eta 15 enpresari egin zaizkio erosketak. Enpresa horiek 8.490 faktura jaulki dituzte; hau da, ondoz ondoko erosketa txikien kopuru hori egin da.
Aurreko ataleko Alegazioa errepikatzen da, UPV/EHUren errealitateari eta hainbat Kontrataziorako Batzorde Aholkuemailek kontratu txikiei buruz egiten duten analisiari dagokienez.
Beraz, oharra ezaba dadila eskatzen da.
«Bulegoko materiala 297.000 euro»
Alegazioa
Bulegoko materialeko 280 gastu unitateren erosketari egiten dio erreferentzia; horien ondorioz 2.097 faktura sortu dira, euskalgintza (223.000 euro) eta Penter Comercial (74.023 euro) artean banatuta. Hirugarren horiek UPV/EHUren kontratistak dira:
Euskalgintza CP 48/99 kontratazioko prozeduraren esleipenduna da. Kontratazio horren xedea da «unibertsitateko pabilioian saltoki zerbitzua eta Arabako Campuseko sail eta departamentuak bulegoko materialez hornitzeko zerbitzua ematea». Baldintza teknikoen pleguan adierazten denez, liburu, aldizkari, paper gauza, bulegoko material eta informatikako materialen saltoki zerbitzua emateaz gain, eta esleipendunak lokal bera UPV/EHUren kirol material adierazgarria saltzeko ustiatzeaz gain, kontratuaren xedea da UPV/EHUren Arabako Campuseko zentro eta sailak bulegoko materialez hornitzea ere.
Kontratu jarraitu hori indarrean dago; hasieran 2004ko abendura arteko iraupena ezarri zen, baina bi aldeek luzatzea erabaki zuten.
Espediente hau maiatzaren 8ko 13/1995 Legeak eta hura garatzen duten xedapenek arautzen dute, SPKLTBren lehen xedapen iragankorraren arabera; izan ere, ezartzen du lege hori indarrean jarri aurretik hasitako espedienteak eta esleitutako kontratuak aurreko araudiaren mende egongo direla, beren ondorio, betetze eta iraungitzeari dagokienez, iraupena eta luzapenetarako araubidea barne, eta hori gertatzen da kasu honetan.
Beraz, oharra ezaba dadila eskatzen da; izan ere, ezin zaio aplikatu «erregulazio bateratuaren mende» kontzeptua.
Bestalde, PENTER COMERCIAL 2. sortaren esleipendun suertatu zen PA 5/14 prozesuan: hau da, «Gipuzkoako eta Bizkaiko Campusetarako ikastegi eta instalazioetarako bulegoko materiala hornitzeko esparru akordio bat egitea». Azken horretan Gizarte Arloen eraikineko liburu/paper dendaren kudeaketa sartzen da. Espedienteko lizitazio aurrekontuari buruzko karatula puntuak adierazten zuen esparru hitzarmena izanik ez zela lizitazioko aurrekonturik ezartzen, baina, informatzeko asmoz, aipatzen zen 2013an (hau da, aurreko ekitaldian) 325.000 euroko (BEZik gabe) gastua egin zela kontzeptu horretan, honela banatuta: % 15 Gipuzkoako Campuserako eta % 85 Bizkaiko Campuserako. Horrez gain, adierazten zen gastu eraginkorra Unibertsitatearen benetako premien baldintzapean zegoela eta, horrenbestez, ez zegoela unitate kopuru jakin bat eskatzera behartuta. Espedientea erregulazio bateratuaren mendeko kontratu gisa izapidetu eta kalifikatu zen, karatularen 22. puntuan adierazten den bezala.
Beraz, oharra ezaba dadila eskatzen da, halaber.
«Erakunde materialaren hornidura, serigrafiatutako produktuak, 287.000 euro»
Alegazioa
EHU DENDA enpresari 197 unitate organikogatik egindako erosketak dira; horien ondorioz 582 faktura jaulki dira, 287.000 euroko zenbatekoan guztira, 2006ko apirilaren 26an sinatutako administrazio kontratuaren babespean. Kontratu horren xedea «EHUren kirol-jantzi eta errepresentazio objektuak saltzeko denda baten kudeaketa integralerako zerbitzua» da, eta 08/06 lehiaketa publikoaren bitartez izapidetu zen.
Espediente horren iraupenak, hasiera batean, kontratua sinatu zenetik 2010eko abenduaren 31ra arteko aldia hartzen zuen barne, eta elkar adosturik luza zedila aurreikusten zen. Luzapena 2009ko abenduaren 30eko ebazpenaren bidez gauzatu zen, 2010eko urtarriletik 2019ko abendura arteko aldirako. Luzapenaren prozedura zenbakia PN 41/10 izan zen.
Aipatutako materiala kontratuaren xedeari berari dagokio; hain zuzen, Baldintza Teknikoen Agirian, besteak beste, alderdi hauek ezartzen ziren:
«K) UPV/EHUri berari objektuak edo kirol materiala saltzeko, esleipendunak eskaera modu frogagarrian egin dakiola eskatu beharko du; posta elektroniko bidezko eskaera ere onartu ahal izango da, baina idatziz jaso behar dira data eta eskaeraren jatorria eta arduraduna.
L) Eskaera guztiak ordaintzeko, nahitaez jaulki beharko du emandako materialarekin lotutako faktura bat.»
Halaber, pleguak barne hartzen zuen I. eranskina, eta bertan zerrendatuta zeuden errepresentazio objektuak, orientabide gisa. Espediente hori gauzatzeko, eskaeraren egileak behar besteko kreditu erreserba izatea besterik ez zen eskatzen.
Bere garaian, kontratazioa egin zenean, UPV/EHUren zerbitzu publiko bat kudeatzeko kontratu gisa kalifikatu zen prestazioaren xedea; horrenbestez, ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren mende dago (Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena), urriaren 30eko 30/2007 Legea (Sektore Publikoko Kontratuena) indarrean jarri aurretik formalizatu baitzen.
Prozedura, bere izaera dela eta, irekia izan zen, SPKLTBren 159. artikuluaren araberakoa, eta lizitazioaren iragarkia 2006ko otsailaren 15eko EHAAn atera zen. Horiek horrela, fiskalizaziorako ezin direnez erreferentziatzat hartu kontratuak arautzen dituen araudiaz ondorengo parametroak eta kontzeptuak, oharra ezaba dadila eskatzen da.
Bestetik, 2. eta 6. kapituluetan aitortutako obligazioen analisian honako huts hauek azaleratu dira:
Alegazioa
Aipatutako esparru hitzarmenei dagokien gehiegizko fakturazioari buruz, har dadila errepikatutzat ustezko gabeziari buruz egindako Alegazioa, B1 kodearekin identifikatua («El importe facturado supera al presupuesto máximo»); izan ere, baliorik gabe uzten du oharra, are gehiago kontuan hartzen bada UPV/EHUk gastuaren deszentralizazioari dagokionez duen berezitasuna. Horregatik, oharra ezaba dadila eskatzen da.
Ondotik zerrendatutako espedienteak publikotasunik gabeko prozedura baliatuta esleitu dira, baina prozedura ireki bidez izapidetu behar ziratekeen:
«Unibertsitateko liburutegiko informazio-baliabide guztiak osotasunean kudeatzeko informatika sistemara harpidetzea (hornidura). 178.000 euro»
Alegazioa
Oharra egiteko erreferentzia gisa kontratuaren zenbatekoa hartzea ez da egokia, kontuan hartuz gero zenbatekoa ez ezik beste kasu askok justifika dezaketela prozedura negoziatuaren aplikazioa:
1.– 170. artikuluak edozein motatako kontratuetan gerta daitezkeen 7 kasu jasotzen ditu.
2.– 171. artikuluak 4 kasu gehitzen ditu obretarako kontratuetarako, eta horietako bat dagokio zenbatekoari.
3.– 172. artikuluak, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuei buruzkoak, beste hiru kasu jasotzen ditu, eta horietako bat inbertsioaren zenbatekoari eta kontratuaren iraupenari dagokio.
4.– Hornidura kontratuetarako, 173. artikuluak 6 kasu zerrendatzen ditu, eta horietako bat balio zenbatetsiarekin lotuta dago.
5.– 174. artikuluak 5 kasu gehitzen ditu zerbitzu kontratuetarako, eta horietatik bakar bat dagokio zenbatekoari.
Hau da, datu ekonomikoa ez da erabakigarria UPV/EHUk jarraitu duen esleipen prozedura alde batera uzteko; izan ere, prozedura negoziaturako jasotzen diren 25 kasuetatik, 5 besterik ez daude zenbatekoarekin lotuta. Espedientean, 170.d) artikulua oinarri hartuta justifikatzen da prozedura negoziatuaren bidezko izapidea.
170. artikulua.– Kasu orokorrak.
Herri-administrazioek egiten dituzten kontratuak prozedura negoziatuen bidez esleitu ahal izango dira honako kasu hauetan, hurrengo artikuluetan kontratu-mota bakoitzerako ezarritako baldintzak betez:
(...)
d) Baldin eta, arrazoi tekniko edo artistikoengatik, edo esklusiba-eskubideak babestearekin zerikusia duten arrazoiengatik, kontratua enpresari jakin bati baino eman ezin zaionean.
IKTekin lotutako kontratuen arloan, zaila da memorien arduradunek jasotzen dituzten ezagutza teknikoetatik aldentzea. Administrazio Kontrataziorako Batzorde Aholkuemailearen 23/10 txostenak, hain zuzen ere, ondorioztatzen du ez dela kontu juridiko bat; aitzitik, botere esleitzailearen talde teknikoek jakinarazi beharko dute prestazioa hainbat enpresarekin kontratatzeko aukerarik dagen edo, adierazitako inguruabarren bat suertatzen denez, lehia iragartzeko aukerarik ez dagoen eta kontratua nahitaez enpresa bakarrarekin egin behar den.
Espedientean, UPV/EHUk kudeaketarako behar duen irtenbide teknikoa azaltzeko memoria ez ezik, tresnaren jabe den enpresaren esklusibitate ziurtagiria ere jasotzen da. Hau da, espedientearen izapidea justifikatu duen arrazoia edo kasua SPKLTBn onartzen direnetako bat da, eta, esleitzeko jarraitu zaion prozedura zuzena denez, ohar hori txostenetik ezaba dadila eskatzen da.
Gainera, 2015ean ondotik zehaztutako zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuak luzatu eta/edo egikaritu dira, zerbitzu horretara emandako ondasunak baliatuta, denbora jakin baterako eman gabe (SPKLTBren 23. eta 278. artikuluak eta EALren 72. artikulua eta APALren 93. artikulua):
Alegazioa
Adierazitako kontratuak unean-unean indarrean zen kontratu legeari lotzen zaizkio orokorki. Haietako bakoitzean luzapenaren aukera jasotzen da, eta horixe egin da: urteko luzapenak.
Zerrendatutako azken espedientea izan ezik, sektore publikoko kontratuen gaur egungo araudia baino lehenagokoak dira. Beraz, SPKLTBren lehen xedapen iragankorraren arabera lege hori indarrean jarri aurretik esleitutako kontratuak aurretiko araudiaren mende daudenez, beren ondorio, betetze eta iraungitzeari dagokienez, iraupena eta luzapenetarako araubidea barne, eta fiskalizaziorako ezin direnez erreferentziatzat hartu kontratuak arautzen dituen araudiaz ondorengo parametroak eta kontzeptuak, oharra ezaba dadila eskatzen da.
Bestetik, EHUk 5 lankidetza hitzarmen ditu izenpetuak, baldintza-agirietan jasotakoaren arabera, urteko aldietarako isilbidez luzatuko direnak. Epaitegi honek gomendatzen du hitzarmenetan iraupen aldi jakin bat zehaztea eta luzaketak berariazkoak izatea.
2015eko ekitaldian hitzarmen horien izeneko hirugarrenak eta aitortutako obligazioak honako hauek dira:
Alegazioa
Urriaren 1eko 40/2015 Legea (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, 2015eko urriaren 2ko BOE, 236. zk.) promulgatu arte, ez zegoen arauz ezarritako aurreikuspen espezifikorik hitzarmenen indarraldiari buruz. Aipatutako lege horrek ezarri zituen, hitzarmenen edukia arautzean, arau argiak indarraldiaren denbora esparruari zegokionez. Honela dio 49. artikuluak h) letran:
49. artikulua.– Hitzarmenen edukia.
Aurreko artikuluko 1. zenbakian aipatzen diren hitzarmenek, gutxienez, gai hauek hartu beharko dituzte barnean:
A) (....)
h) Hitzarmenaren indarraldia, honako erregela hauek kontuan hartuta:
1.– Hitzarmenek iraupen zehaztua izan beharko dute, gehienez ere lau urtekoa, salbu eta arau bidez epe luzeagoa aurreikusten bada.
2.– Aurreko zenbakian aurreikusitako epea amaitu aurretik edozein unetan, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez erabaki ahalko dute hitzarmena luzatzea, beste lau urtetarako, edo hitzarmena azkentzea.»
Legeak ez du ezartzen luzapenak espresuki adierazi behar direnik, ez ditu galarazten isilbidezko edo ustezko luzapenak. Egia da administrazioaren jarduera arautzen duten printzipio orokorrek halakoak idatziz jasotzea lehenesten dutela, eta, ondorioz, askotan gomendagarria dela luzapena idatzizkoa izatea, baina egia da, halaber, zilegi dela isilbidez luzatzea hitzarmenean hala ezartzen bada.
Beraz, eta esandako legea 2016ko urrian jarri zenez indarrean (BOEn argitaratu zeneko urtea), argiak dira txostenaren zirriborroan aipatutako hitzarmenei dagozkien ondorioak:
– 2015 ekitaldiari dagokionez, ezin zaie akatsik egotzi aipatutako hitzarmenen indarraldiari edo isilbidezko luzapenei.
– Hala eta guztiz ere, Unibertsitateak jada jakinarazi die dagokien erakundeei beste hitzarmen batzuk sinatzeko asmoa duela –edo, hala badagokio, beharrezko eranskina gehituko duela indarrean dauden hitzarmenetan–, hitzarmenotan lau urteko iraupena –2016ko urritik 2020ko urrira– eta beste lau urtez luzatzeko aukera aurreikusirik.
Horregatik guztiagatik, eskatzen da 2015 ekitaldiko fiskalizazio txostenean txostenaren zirriborroan adierazitako hitzarmenen aipamen oro ezaba dadila.