EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017218

AGINDUA, 2017ko urriaren 25ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, «Achucarro Basque Center for Neuroscience Fundazioa»ren estatutuetako 4. artikuluan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-10-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201705452
Maila: Agindua
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2017ko irailaren 19an, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, «Achucarro Basque Center for Neuroscience Fundazio»ren estatutuetako 4. artikuluaren (helbidea) aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori egitea 2017ko martxoaren 31n erabaki zuen Fundazioaren Patronatuak. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.
Bigarrena.– Aldatutako artikulua fundazioaren helbideari buruzkoa da. Egin den estatutu-aldaketarekin helbidea aldatzen da; honako hau da helbide berria: Achucarro Basque Center for Neuroscience, UPV/EHU Zientzia Parkea, Egoitza eraikina, 3. solairua, 48940 Leioa (Bizkaia).
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen 100/2007 Dekretuaren 33.1 artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduari buruzko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Leioako (Bizkaia) «Achucarro Basque Center for Neuroscience Fundazioa»ren estatutuetako 4. artikuluan egindako aldaketa, Fundazioaren Patronatuak 2017ko martxoaren 31n erabakitakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, 2017Ko irailaren 12an Juan Ramón Manzano Malaxechevarria notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera (protokolo-zenbakia: 1198).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 25a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.