EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2017217

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baitira Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendariaren ebazpen batzuk, Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan I. eranskinean jasotako BGAE-ei desegitea onartu eta baja ematen dietenak.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201705444
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamenduaren 20.e artikuluak (erregelamendu hura urriaren 27ko Dekretuaren bidez onartu zen) honako hau xedatzen du BGAE bat desegiteko arrazoien eraginkortasunari buruz:
«Desegiteko erabakia, edo desegitea deklaratzen duen ebazpen administratiboa, Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatu beharko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da».
Aipatutako lege-xedapena betetzeko ematen da iragarki hau.
Interesdunek eskuragarri dituzte aipatu diren ebazpenak, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 25a.
Finantza Politikako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.
I. ERANSKINA
● BGAE ZK.: 267-B, AVBS PREVISIÓN, EPSV.
● BGAE ZK.: 181-G, PAKEA PREVISIÓN, EPSV.