EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2017217

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 4koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez Tecnalia R&I Certificación, S.L. izendatzen baita energia elektrikoaren kontagailu estatiko konbinatuen kontrol metrologikorako erakunde (aktiboa, A, B eta C motak, eta erreaktiboa, 2 eta 3 motak); horiek energia elektrikoaren horniduretan 15 kW-ra bitarteko potentziarekin (aktiboa) instalatuko dira eta ordu-diskriminazioko eta telekudeaketako gailuak izango dituzte, egiaztapena ebaluatzeko B, D eta F moduluetan.

Xedapenaren data: 2017-08-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201705428
Maila: Ebazpena
Erref.: 01-OC-0001.
AURREKARIAK
1.– 2017ko ekainaren 28an, Tecnalia R&I Certificación, S.L. sozietateak (IFZ: B-20991220; helbidea: Anardi kalea 5, 20730, Azpeitia, Gipuzkoa) eskabidea aurkeztu zuen, honako hauen kontrol metrologikorako erakunde izenda zezaten: energia elektrikoaren kontagailu estatiko konbinatuak (aktiboa, A, B eta C motak, eta erreaktiboa, 2 eta 3 motak); horiek energia elektrikoaren horniduretan 15 kW-ra bitarteko potentziarekin (aktiboa) instalatuko dira eta ordu-diskriminazioko eta telekudeaketako gailuak izango dituzte, egiaztapena ebaluatzeko B, D eta F moduluetan. Hori guztia ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren arabera, zeinaren bidez Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea garatzen baita (2016-06-07ko BOE, 137. zk.).
2.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, egiaztatu da erakunde horrek honako hauetan ezarritako lege- eta erregelamendu-preskripzioak betetzen dituela: 32/2014 Legea, abenduaren 22koa, Metrologiarena (2014-12-23ko BOE, 309. zk.); eta 244/2016 Errege Dekretua, ekainaren 3koa, zeinaren bidez ezartzen baitira kontrol metrologikorako erakunde izendatzeko betekizunak eta baldintza teknikoak.
3.– Gaurko egunez, erakunde hori egiaztatuta dago honako hauek merkaturatzeko eta zerbitzuan jartzeko faserako: energia elektrikoaren kontagailu estatiko konbinatuak (aktiboa, A, B eta C motak, eta erreaktiboa, 2 eta 3 motak); horiek energia elektrikoaren horniduretan 15 kW-ra bitarteko potentziarekin (aktiboa) instalatuko dira eta ordu-diskriminazioko eta telekudeaketako gailuak izango dituzte, egiaztapena ebaluatzeko B, D eta F moduluetan. Hori guztia hauekin bat etorrita: OC-P/409 zenbakiko egiaztapen-ziurtagiria eta horren eranskin teknikoa, 1. Berrik., 2017ko ekainaren 16koa, Egiaztatze Erakunde Nazionalak igorria.
Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2017-04-21eko EHAA).
2.– Neurtzeko tresnen kontrol metrologikoa arautzen duten oinarrizko legeak hauek dira: Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretua.
Aurreko legezko arauak eta aplikatu beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Tecnalia R&I Certificación, S.L. sozietatea (jakinarazpenetarako helbidea: Anardi kalea 5, 20730, Azpeitia, Gipuzkoa) izendatzea energia elektrikoaren kontagailu estatiko konbinatuen kontrol metrologikorako erakunde (aktiboa, A, B eta C motak, eta erreaktiboa, 2 eta 3 motak); horiek energia elektrikoaren horniduretan 15 kW-ra bitarteko potentziarekin (aktiboa) instalatuko dira eta ordu-diskriminazioko eta telekudeaketako gailuak izango dituzte, egiaztapena ebaluatzeko B, D eta F moduluetan.
Izendapen horren irismena ENACek emandako egiaztapenean (OC-P/409 zenbakiarekin) eta horren eranskin teknikoan jasotako tresnetan oinarritzen da, egiaztapen horretan ezarritako irismen-mugekin eta neurketa-tarteekin. Hori dela-eta, egiaztapen honen eranskin teknikoan aldaketaren bat gertatzen bada, horren berri emango zaio zuzendaritza honi, gehienez ere hamar eguneko epean, eta kontrol metrologikorako erakunde gisa aplikatu aurretik.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoko kontrol metrologikorako erakundeak erregistratzeari dagokionez, 01-OC-0001 zenbakia esleitzen zaio Tecnalia R&I Certificación, S.L. sozietateari.
3.– Tecnalia R&I Certificación, S.L. sozietatea energia elektrikoaren kontagailu estatiko konbinatuen kontrol metrologikorako erakunde izendatu da (aktiboa, A, B eta C motak, eta erreaktiboa, 2 eta 3 motak); horiek energia elektrikoaren horniduretan 15 kW-ra bitarteko potentziarekin (aktiboa) instalatuko dira eta ordu-diskriminazioko eta telekudeaketako gailuak izango dituzte, egiaztapena ebaluatzeko B, D eta F moduluetan. Sozietate horrek, jarduera hori egiteko, honako hauek bete beharko ditu uneoro: 32/2014 Legea, 244/2016 Errege Dekretua, izendapen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako aginduak, eta dagokion ministerioak eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza honek ezarritako beste edozein xedapen.
4.– Izendatutako kontrol metrologikorako erakundearen jardunen gainean ikuskatu, esku hartu eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio. Horretaz gain, ikuskapenak egin ahal izango dituzte, baimena lortzeko arrazoi izan ziren baldintzei eusten zaien egiaztatzeko.
5.– Tecnalia R&I Certificación, S.L. sozietateak etengabe bete beharko ditu aplikatu beharreko araudian ezarrita dauden betekizunak, honako hauen kontrol metrologikorako erakunde izenda dezaten: energia elektrikoaren kontagailu estatiko konbinatuak (aktiboa, A, B eta C motak, eta erreaktiboa, 2 eta 3 motak); horiek energia elektrikoaren horniduretan 15 kW-ra bitarteko potentziarekin (aktiboa) instalatuko dira eta ordu-diskriminazioko eta telekudeaketako gailuak izango dituzte, egiaztapena ebaluatzeko B, D eta F moduluetan. Horrez gain, ebazpen hau eman eta gero betekizunetan eragina izan dezakeen aldaketaren bat egon bada, horren berri eman beharko dio Zuzendaritza honi.
6.– Kontrol metrologikorako erakundea izan dadin Tecnalia R&I Certificación, S.L. sozietateari eman zaion izendapen honek indarrean jarraituko du, betiere erakundeak izendapen horretarako oinarritzat hartu ziren eta ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuan ezarrita dauden betekizunak betetzen baditu. Horrez gain, beste hauetan ezarritako betekizunak ere bete beharko ditu: Metrologiako Kontseilu Nagusiaren zuzentarauak, abenduaren 22ko 32/2014 Legearen 16.2 artikuluari buruzkoak, eta ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 8.3 artikulua. ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) emandako egiaztapena eten edo kenduz gero, izendapen hau ere ondoriorik gabe geratuko da automatikoki, harik eta Zuzendaritza honek etete- edo kentze-prozedura hori ebazten duen arte. Horrez gain, ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 64. artikuluan ezarritako kasuetan, izendapen hau mugatu, eten edo kendu egin daiteke.
7.– Tecnalia R&I Certificación, S.L. erakundeak, kontrol metrologikorako erakundea den aldetik, lankidetzan jardungo du estatuan kontrol metrologikoaren arloan eskumen betearazlea duten administrazio publikoekin, ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 67.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.
8.– Kontrol metrologikorako erakunde gisa jarduteko kasuan, F modulurako izan ezik, begiratu eta zorrotz errespetatuko da interes-gatazka ez egotea ez bezeroarengatik ez produktuarengatik (kontrol metrologikoa igaro behar duten neurketa-tresnak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta konpontzeko jarduerak), barnean hartuta zerbitzuak ematekoak; horretaz gain, erreparatuko zaie estatuko eta erkidegoko arau edo zuzentarauen araberako bateraezintasunei ere.
9.– Urtean behin, eta, ahal bada urteko lehenengo hilabetean, Tecnalia R&I Certificación, S.L. erakundeak, kontrol metrologikorako erakundea den aldetik, eginiko jardueren txosten bat aurkeztuko dio Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza honi, ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 67.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 4a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.