EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2017217

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 28koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2"-ko flotagailuak ihesak detektatzeko sistemetan, jadanik badauden horma bakuneko 30.000 litro arteko edukiera duten tangetan, ihesen detekzio estatikoko probak egiteko mailaren adierazle bidez.

Xedapenaren data: 2017-03-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201705427
Maila: Ebazpena
ICIM LAB SL sozietateak –ENACek kreditatutako entsegu-laborategia, UNE EN ISO 17025 delakoaren bidez, UNE 53968:2005 IN araua aplikatzeko «Estankotasuna egiaztatzeko eta petrolio-produktu likidoen biltegiratze-instalazioetako ihesak detektatzeko sistemak ebaluatzeko prozedura arautuak», 1523/1999 EDn aipatua– eskatu du onar dadila 2"-ko flotagailuak erabiltzea jadanik badauden horma bakuneko 30.000 litro arteko edukiera duten tangetako ihesak detektatzeko sistemetan, arauzko estankotasun-proba egiteko, tankea gutxienez % 80 betea dagoenean.
Eskabidearekin batera, ikerketa bat aurkeztu du, zeinak 30.000 litro edo gutxiagoko horma bakuneko tangetan 2"-ko flotagailuaren baliokidetasuna bermatzen baitu tangan produktuaren % 80-ko gutxieneko maila duten 50.000 litroko tangetan 3"-ko flotagailuen erabilerarekiko, 100 ml/h-ko ihesak detektatzeko, UNE 53968 IN txostenean adierazten den bezala.
Eremuko egiaztatzeak eta garapen enpirikoak egin dira erabilitako baliokidetasun-irizpidea justifikatzen duten edukiera ezberdinetako tangekin.
Hala ere, ohar hauek egiten dira:
1.– Ihesak mailaren adierazle bidez detektatzeko sistemen fidagarritasuna handitzen du diametro handiagoko flotagailuak erabiltzeak.
2.– Ihesak mailaren adierazle bidez detektatzeko sistemek ihesak fase likidoan detektatzen dituzte soilik, estankotasun-proba egiten den unean dagoen produktu-mailaren azpitik.
3.– Estankotasunaren arauzko aldizkako probak eskatzen du tanga osorik egiaztatzea.
4.– Estankotasun-proba betetze-maila partzialarekin (tangaren goiko sortzailea estaltzen ez duena) egiten denean, produkturik gabeko espaziotiko ihesak detektatzeko metodo osagarri bat erabili beharko da, UNE 53968 IN txostenaren arabera ziurtatua hiru urtero.
Jadanik badauden horma bakuneko tanga askotan gainak edo horien mekanizazioa aldatu beharra saihesten denez baliokidetasun hori onartzearekin, 2"-ko flotagailutik 3"-kora aldatzeko, –UNE 53968 IN delakoaren eskakizunak betetzen badira, betiere–, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza honek egindako eskabidearen alde ebazten du, adierazitako baldintzetan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 28a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.