EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017216

244/2017 DEKRETUA, azaroaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2017ko ekitaldirako aurrekontuko 9111 «Foru-aldundien ekarpenak» programan diru-sarrerak lortu direla-eta, 9119 «Euskal Sektore Publikoarekiko beste finantza harreman batzuk» programan 101.155.904,25 euroko kredituak gaitzen dituena.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700244
Xedapenaren data: 2017-11-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201705408
Maila: Dekretua
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, 2017ko urriaren 11n egindako bileran, erabaki du Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren 2017ko maiatzaren 17ko bigarren erabakitik eratorritako konpentsazioak direla-eta erabilgarri dauden baliabideen zenbateko osoa Euskal Autonomia Erkidegoko baliabideak banatzeko 2017ko ekitaldiko eredura egokitzea.
Halaber, Estatuarekin izenpetutako akordioen aurreko testuinguruan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioek egindako aurrekontu-aurreikuspenen gainean, 2007-2016ko kupoaren likidazioak araupetzeak eta Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak 2017rako kupoa onartu izanak dituen ondorioak aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek ontzat eman dute finantza-lankidetzako neurriak ezartzea aurrekontu-eragina neutralizatzeko. Hori dela eta, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak erabaki du lurralde historikoak 91.562,6 mila eurotan konpentsatzea, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak 2017ko maiatzaren 17an hartutako erabakietako eredura egokitzeak Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan izan dezakeen eragina neutralizatzeko.
Bilera horretan, bestalde, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2017ko ekitaldirako hitzartutako zergak direla-eta bildutakoaren likidazio-aurreikuspenak onartu ditu hasieran onartutako zenbatekoan baino zenbateko handiagoan; horren ondorioz, aurrekontuan izendatutako kredituak sostengatzeko foru-aldundiek egindako ekarpenen benetako diru-sarrerak ekitaldi horretarako hasieran aurreikusitako aurrekontuak gainditzen dituzte.
Diru gehiago bildu izanaren ondorioz, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak onartu du Egokitzapenerako Funts Orokorrerako Eusko Jaurlaritzaren behin behineko ekarpena 2017rako 80.597.495,00 eurokoa izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko Aurrekontu Orokorretan izendatutako zenbatekoa 71.004.240,00 eurokoa izan bazen ere.
Arrazoi horiek direla-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, 91.562.649,25 euro gaitzen dira lurralde historikoak konpentsatzea finantzatzeko, eta 9.593.255,00 euro Egokitzapenerako Funts Orokorrerako Eusko Jaurlaritzaren ekarpena finantzatzeko.
Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2017ko azaroaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartzea kreditu batzuk gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2017ko ekitaldiko aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik finantzatuko dira kredituok:
Gaitutako kredituak aipatu xedeak finantzatzeko erabiliko dira.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko azaroaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.