EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017215

EBAZPENA, 2017ko urriaren 30ekoa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201705383
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/01/20an argitaratutako 2016/12/22ko EBAZPENA [201700351]
  • Ikus 2017/07/19an argitaratutako 2017/06/08ko EBAZPENA [201703657]

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak, 2016ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 20ko EHAA, 14. zk.), Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa ematea onartu zuen.
Ospitaleak Batzordearen osaera aldatzeko eskaera egin du. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak akreditatzeko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 10. artikuluak emandako egitekoak betez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren batzordekide kargutik kentzea:
Iñaki Zorrilla Martinez jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna.
Bigarrena.– Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berretsi.
Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Halaber, ebazpena Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.