EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017215

EBAZPENA, 2017ko urriaren 30koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Basauri, Arrigorriaga, eta Bilbao udalerrietan (Bizkaia), Basauri TA-Larraskitu TA 132 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoa aldatzeko baimena emateko, aldaketa-proiektua onartzeko eta onura publikokoa dela deklaratzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-10-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201705379
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/23an argitaratutako 2017/05/29ko IRAGARPENA [201703184]

Erref.: L-8319 GHI/TLE.
Esp.: AT-I-2017-12.
AURREKARIAK
1.– 2017ko urriaren 2an, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak (egoitza: San Adrian Etorbidea, 48 Bilbao) honako hau eskatu zuen: Basauri, Arrigorriaga eta Bilbao udal-mugarteetan (Bizkaia), Basauri TA-Larraskitu TA artean 132 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoaren aldaketa egiteko administrazio-baimena eta, zehatzago, onura publikoaren deklarazioa. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua Ivan Martín Cavia industria-ingeniariak sinatu zuen, 2017ko apirilaren 7ko konpetentzia-deklarazioaren arabera.
2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko: 2017ko ekainaren 13ko BAO, 2017ko ekainaren 23ko EHAA, eta 2017ko ekainaren 22ko El Correo egunkaria.
3.– 2017ko ekainaren 5ean, ofizio bana igorri zitzaien Basauri, Arrigorriaga eta Bilboko udalei, aipaturiko iragarkia udaletxeetako iragarki-oholetan jar zezaten; era berean, URA ri, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailari, Telefónicari eta Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko. Erakunde guztiei berriz egin zitzaien eskaera 2017ko irailaren 14an.
4.– Arauzko izapideak beteta, Iberdrola Distribución Electrika, SAUk erakunde guztien izapideak onartu ditu, batez ere URA k, Bizkaiko Foru Aldundiak, Telefónicak eta Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak aurkeztutakoak, eta espedienteari atxiki zaizkio.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bat.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkatura tzeko eta hornidura ko jarduerak eta baimentze-prozedura k arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.
Bi.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.
Hiru.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2017ko urriaren 27ko txostena aztertu da.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan (2006-12-26ko EHAA), 74/2017 Dekretuaren 24. artikuluari dagokionez (74/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).
EBAZTEN DU:
Baimena eta oniritzia ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri honako proiektu honetarako: Basauri TA-Larraskitu TA artean 132 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoa aldatzea. Hona proiektuaren ezaugarri nagusiak:
Eroalea eta beste elementu batzuk aldatu hurrengo euskarrien artean: 6-11 eta 13 Larristiku TA.
Babes kablea eraiki hurrengo euskarrien artean: 2-3 eta 6-12.
Basauri TA-1 eta 5-6 euskarrien artean eroalea birtenkatu.
Linea elektriko osoa doitu.
Deklaratzea baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela, eta deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak eta eraginpeko eskubideak okupatu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan urgentziaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat, eta baldintza orokor hauekin ematen da ebazpen hau:
1.– Iván Martín Cavia industria-ingeniariak sinatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak, 2017ko apirilaren 7ko deklarazioaren arabera.
2.– Martxan jartzeko epea ez da bi urte baino luzeagoa izango, ebazpen hau titularrak jaso duen egunetik aurrera.
3.– Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abiarazte-akta egite aldera.
4.– Baimen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko behar diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Saileko zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Bilbao, 2017ko urriaren 30a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.