EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017215

AGINDUA, 2017ko irailaren 26koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2017ko Joxe Mari Korta sariak.

Xedapenaren data: 2017-09-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201705378
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/08/07an argitaratutako 2017/07/27ko AGINDUA [201703973]

Joxe Mari Korta sariak arautzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.; 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatua); ikusirik Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Agindua, zeinaren bidez 2017ko ekitaldirako deialdia iragartzen baita; eta ezaguturik 2017ko irailaren 6ko Aginduaren bidez hartarako izendatutako epaimahaiak egin duen esleipen-proposamena, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, honako hauei ematea 2017ko ekitaldiko «Joxe Mari Korta» sariak:
Félix Lascaray Zugaza jauna.
Martín Ceballos García jauna.
Antxon Garmendia Sarriegi jauna.
Juan Felix Palacios Santamaria jauna.
2.– Aipatutako 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez ezarritakoarekin bat jasoko dute onuradunek saria, aipamena edo errekonozimendu publikoa, hartarako deitutako ekitaldian.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko justizia auzitegi nagusiko administrazioarekiko auzien salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 26a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.