EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017215

EBAZPENA, 2017ko urriaren 25ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.

Xedapenaren data: 2017-10-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201705375
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek egin eta argitaratu zuten 2017. urteko lehiaketa arrunterako deialdia lurralde historiko bakoitzean toki-erakundeetan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko (Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren maiatzaren 8ko 4195/2017 Foru Agindua –2017ko maiatzaren 11ko BAO, 89. zk.–; eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru-diputatuaren 2017ko apirilaren 20ko 462/2017 Foru Agindua –2017ko apirilaren 28ko GAO, 81. zk.–).
Aipatutako deialdiak honako hauek ebatzi dituzte: Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren urriaren 17ko 8655/2017 Foru Agindua; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatuaren urriaren 6ko 1033/2017 Foru Agindua.
Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen (TAOL) bigarren xedapen gehigarriak, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak (TAAIL) emandako idazkeran, xedatzen du TAOLaren 92. bis artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan aurreikusitako eskumen guztiak, gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzakoak, erakunde eskudunek izango dituztela beren esku, autonomia-erkidegoko arautegiak xedatutakoaren arabera, eta ahalmena ere ematen zaie beren lurraldeetarako baino ez direnean, eta bertako lanpostu hutsetarako.
Halaber, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren arabera, non gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko arauak xedatzen baitira, bosgarren xedapen gehigarrian, xedatzen du errege-dekretuaren beraren aplikazioa gauzatuko dela TAOLaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorrita.
Hori guztia, eta kontuan hartuta, batetik, aipatutako araudian ezarritakoa; bestetik, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 22. artikuluak adierazitakoa, TAAILaren zazpigarren xedapen iragankorrean dioenari lotuta; eta, azkenik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluak xedatutakoa, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Batera argitaratzea foru-aldundiek egindako 2017. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko. Ebazpen honen eranskinean dago jasota esleipen horiek.
Bigarren artikulua.– Destino berriez jabetzeko epea izango da Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren maiatzaren 8ko 4195/2017 Foru Aginduak onartutako deialdiaren hamahirugarren oinarrian eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru-diputatuaren 2017ko apirilaren 20ko 462/2017 Foru Aginduak egindako deialdiaren zortzigarren oinarrian adierazitakoa.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 25a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.
ERANSKINA
Bizkaiko Lurralde Historikoa:
– 2. mailako Idazkaritza.
Etxebarriko Udala:
Urrutia Alonso, Miren Josune. NAN 20171234-G.
– 3. mailako Idazkaritza.
Mundakako Udala:
Aguinagalde Zalla, Victor. NAN 15959815-T.
Gipuzkoako Lurralde Historikoa:
– 2. mailako Idazkaritza.
Tolosako Udala:
Garmendia Vázquez, María Begoña. NAN 15924469-M.
– 3. mailako Idazkaritza.
Legorretako Udala:
Elizegi Mendizabal, Jose Ignacio. NAN 15927403-H.